GIZA ESKUBIDEEN AUZITEGIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Estrasburgoko auzitegiak ebatzi du Espainiak ez zituela urratu Junqueras, Sanchez eta Turullen eskubide politikoak 

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak behin-behineko espetxealdiari buruz eta horrek eskubide politikoetan izan zuen eraginari buruzko iritzia eman du. Estrasburgon egoitza duen epaitegiak aho batez baztertu ditu auzi-jartzaileen argudioak eta kartzelan mantentzearen erabakia justifikatuta zegoela nabarmendu du. 

Oriol-Junqueras-erc-efe
Junqueras, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak Espainiako estatua babestu du, eta ebatzi du ez zituela Oriol Junqueras, Jordi Sanchez eta Jordi Turull buruzagi independentisten eskubide politikoak urratu, epaitegiek hirurak behin-behinean kartzelan mantentzea erabaki zutenean. 

2017ko urriaren 1eko erreferendumaren ondotik, horiek hirurak behin-behinean, eta epaiketa egin arte itxaron gabe, espetxeratzea agindu zuen Pablo Llarena epaileak, eta gerora Auzitegi Gorenak arrazoia eman zion. 

Junquerasek, Sanchez eta Turullek Estrasburgora jo zuten, behin-behineko espetxeratzea zela eta Kataluniako prozesu politikoetan parte hartzen ez zietela utzi argudiatuta. Hala ere, Estrasburgon egoitza duen epaitegiak aho batez ukatu ditu argudioak eta dio Auzitegi Gorenaren—Auzitegi Konstituzionalaren babesarekin—erabakia justifikatuta zegoela. 

51 orriko epaiak jasotzen duenez, "delitu larriengatik auzipetu zituzten" eta, beraz, begi-bistakoa zen ezin izango zutela hauteskundeetan "murrizketarik gabe" parte hartu. 

2017ko abenduan Katalunian egin ziren hauteskundeetan hautagai izan ziren hirurak, baina ezin izan zuten hauteskunde-kanpainan parte hartu. 

Zure interesekoa izan daiteke

PELLO OTXANDIANO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Otxandianok dio "txertoen krisiak" berriro agerian utzi duela Osakidetzak "egiturazko" arazoa duela

Pello Otxandiano EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak ohartarazi duenez,  iraungitako txertoen "krisia" ez dago "konponduta", informazioa argitzea falta delako. Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua egin du egoeraren erantzule. "Osakidetzaren egiturazko arazoak jarraitzen du, gutxi asko, orain bi urte zegoen egoera berean", zehaztu du.   

Gehiago ikusi
Publizitatea
X