EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Sumarrek abortuaren aurkako jazarpena gaitzetsi, eta Askabide klinika babestu dute
Legebiltzarreko talde guztiek, PPk eta Voxek izan ezik, komunikatu bateratu bat argitaratu dute gisa horretako elkarretaratzeak "irmoki" gaitzesteko, eta "babesa eta elkartasuna" helarazi diete Askabideko erabiltzaileei eta profesionalei, "sexu eta ugalketa eskubideak baliatzea erabakitzen duten emakume guztiei" eta "lan hori posible egiten dutenei".
EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Sumarrek gaitzetsi egin dute "talde ultrakatolikoek, abortuaren aurkako taldeek eta antzekoek egindako jazarpen adierazpen eta ekintzak", eta babesa eman diote Gasteizko Askabide klinikari, astelehenean hasiko den epaiketaren aurrean.
Gasteizko Zigor Arloko 1 zenbakiko Epaitegiak ahozko hiru saio egiteko asmoa du, astelehenetik ostegunera, duela hiru urte klinika horren aurrean abortuaren aurkako hainbat protesta egin zituzten 21 pertsona epaitzeko.
Fiskaltzak derrigortze delitua egotzi die, eta bost hilabeteko espetxe-zigorra eskatu du horientzat, baina zigor alternatibo gisa proposatu die gizartearentzako lanak egitea 100 egunez, eta klinikara hiru urtez hurbildu ezin izatea.
Defentsak absoluzioa eskatu du, uste baitu elkarretaratzeek ez zietela klinikako erabiltzaileei eta langileei eragin, "otoitz egin eta pankartak erakutsi besterik ez zutelako egin", adierazpen askatasuna erabiliz.
Legebiltzarreko talde guztiek, PPk eta Voxek izan ezik, komunikatu bateratu bat argitaratu dute gisa horretako elkarretaratzeak "irmoki" gaitzesteko, eta "babesa eta elkartasuna" helarazi diete Askabideko erabiltzaileei eta profesionalei, "sexu eta ugalketa eskubideak baliatzea erabakitzen duten emakume guztiei" eta "lan hori posible egiten dutenei".
EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Sumarrek "talde horiek duela urte batzuetatik egiten ari diren presioa" salatu dute, eta protestek "jazartzeko helburua" dutela nabarmendu d ute, "jakitun" direlako emakume horiek "kalteberatasun handiko egoeran egon daitezkeela, bai hartutako erabakiagatik, bai prozesuaren zamagatik".
Haurdunaldia Eteteko Klinika Egiaztatuen Elkartearen azken txostenaren arabera, 2018an zentro horietako batera joan ziren emakumeen % 89k jazarpenen bat jasan zuten.
Hori dela eta, horien ustez, astelehenetik aurrera "ez da soilik klinika baten aurrean egindako jazarpena epaituko, emakumeek haurdunaldia etetea erabakitzeko duten eskubidea bermatzeko ezarritako mekanismoak ere epaituko baitira".
Zure interesekoa izan daiteke
Podemos, IU eta Sumar koalizioan aurkeztuko dira Andaluziako hauteskundeetara
Alderdi progresistek Por Andalucía koalizioan aurkezteko akordioa lortu dute, Iniciativa del Pueblo Andaluz, Alternativa Republicana, Partido Verde eta Alianza Verde alderdiekin batera.
Milaka gazte independentista bildu dira Abadiñoko Gazte Topagunean
Gaurtik igandera bitartean, mahai inguruak eta kontzertuak izango dira ekitaldi nabarmenenak. Amaiur Egurrola Ernaiko bozeramaileak esan du "Euskal Herrian ditugun erronken aurrean gazteok dugun paperaz gogoeta egiteko" balioko duela topaguneak eta ondo pasatzeko deia egin die parte-hartzaile guztiei.
Otegik dio estatus berriaren inguruan akordioa badago, jauzi kualitatiboa emateko izango dela
(Naiz-ek utzitako irudiak). Arnaldo Otegik dio ezin duela ziurtatu estatus berriaren inguruan akordioa egongo denik jeltzale, sozialista eta beraien artean, baina egotekotan urrats kualitatibo bat emateko izango dela. Halaber, EH Bilduk gero eta boto gehiago jasotzen dituen alderdia dela nabarmendu du, eta ziurtatu du denbora kontua dela agintera iristea.
'Aberria bizi' lelopean ospatuko du EAJk Aberri Eguna igandean, Bilbon, "garena aldarrikatzeko"
"Euskadi lurralde bat edo izen bat baino gehiago izatea" eskatu dute jeltzaleek, nazioarteko ordena kolokan dagoen testuinguruan, "aberri bizia garela eta egunero bizi dugula aldarrikatzeko".
Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko
Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.
Zergatik ospatzen da Aberri Eguna? Jatorria, non eta Irlandan… eta Sizilian
Lehen Aberri Egunaren atarian argitaratutako Jesus Zabala buruzagi jeltzalearen artikulu batek data hautatzeko arrazoiak jaso zituen. Mikel Aizpuru historialariak ospakizunaren jatorria aztertu du.
Manuel Hernaez Ruidiaz milizianoaren gorpuzkiak identifikatu dituzte Zornotzako hilerrian
Matutekoa (Errioxa) jaiotzez, Bilboko bizilaguna zen eta Izquierda Republicanako Zabalbide batailoian borrokatu zuen Gerra Zibilean. Haren 91 urteko alabak emandako DNA laginari esker lortu da identifikazioa.
Baxoa euskaraz egiteko aldarrikapena Asanblea Nazionalera eraman dute Seaskako ikasleek
Peio Dufau eta Paul Molac diputatuek gonbidatuta, entzunaldi batean parte hartu dute euskal ikasleek Bretainiakoekin batera.
Lemoako alkatearen aurkako pintadak gaitzetsi ditu Udalak, eta, mehatxuen aurrean, "elkarrizketaren eta bizikidetzaren alde" egin du
Udal taldeek "elkarbizitzarekin, errespetuarekin eta parte-hartze demokratikoarekin" duten konpromisoa berretsi dute, eta "Lemoaren izaera ireki eta pluralaren alde" egin dute, "herri gisa" batzen gaituzten "balio komunitarioak indartzeko".
Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"
Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara.