Katalunia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jordi Pujol ospitaleratu dute, pneumoniak jota

Kataluniako presidente ohiak azaroaren 24an du epaiketa, hainbat hamarkadatan zehar ezkutuan pilatutako dirutzagatik.

<img style="float:left;margin:5px;" src="http://10.126.2.21/media/images/2012/11/24/742659/742659_jordi_pujol_katalunia_ciu_EFE_thumbnail.jpg"/><br/><strong>jordi_pujol_katalunia_ciu_EFE</strong>
Jordi Pujol. Argazkia: EFE.

Jordi Pujol Generalitateko presidente ohia ospitaleratu dute Bartzelonako Sagrada Familia Klinikan, pneumonia gaiztotuta.

95 urteko presidente ohiak azaroaren 24an egingo dio aurre ezkutuan pilatu zuen dirutza eskuratzeko modua argitzeko epaiketari. Auzitegi Nazionalak horren osasun egoeraren berri galdetu beharko du, epaiketa egingo den aretora joan ahal izango den argitzeko.

Hain zuzen ere, Pujolen abokatuak izan dira Auzitegi Nazionalari epaitua izateko gai den baloratzeko eskatu diona.

Aberastasun "ez-zilegia"

Auzitegi Nazionalak azaroaren 24an ezarri du Jordi Pujolen eta haren zazpi seme-alaben aurkako epaiketa, hainbat hamarkadatan ezkutuan pilatutako dirutzagatik.

Fiskaltzak 9 urteko kartzela-zigorra eskatu du Kataluniako presidente ohiarentzat; Estatuko Abokatutzak, aldiz, 25 urteko kartzela-zigorra eta 7,7 milioi euroko fidantza.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko

Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"

Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X