Inbestiduraren gehiengoak gogor kritikatu du Garcia Ortizen aurkako zigorra
Epai osoa aztertu ondoren balorazio hobea egingo dutela esan arren, PSOEk, Sumarrek, ERCk eta EAJk epaiari buruz egindako lehen iritziek "kolpe judiziala" edo "politikaren judizializazioa" aipatzen dute.
Pedro Sanchezen inbestidura ahalbidetzeko gehiengoa osatu zuten alderdiek gogor kritikatu dute Alvaro Garcia Ortiz Estatuko fiskal nagusiari bi urteko gaitasungabetzea ezartzea, sekretuak ezagutarazteagatik. Epaia osorik ezagutu ondoren baloratuko dutela adierazi dute, baina lehen iritzietan "kolpe judiziala" eta "politikaren judizializazio" aipatu dituzte.
Gobernuak egin bezala, PSOEk ere zigorra "errespetatzen" duela baina ez duela harekin bat egiten adierazi du ohar baten bidez. Hala ere, epaiaren eduki osoa ezagutu arte itxarongo duela dio oharrak.
Alderdiak fiskal nagusiaren lana ere aitortu nahi izan du, "legearekin, egiarekin eta erakunde publikoen independentziarekin duen konpromisoa".
Hala ere, Patxi Lopez PSOEk Kongresuan duen bozeramailearen hitzetan, epaiaren emaitza "lotsagarria" da. Epaia beteko dutela jakinarazi du, baina "prozesu osoari buruz dakiguna jakinda, lotsagarria iruditzen zait" aitortu du.
Koalizio Gobernuko beste bazkideak, Sumarrek, uste du Gorenaren kondena "kolpe judiziala" dela. "Botere judizialeko sektore batzuek Gobernuaren aurkako borroka politikoan sartzea erabaki izanaren frogarik argiena" iruditu zaio ezkerreko alderdiari, ohar batean kaleratu duenez.
Mugimenduko iturriek adierazpenetan "bizitza demokratikoan eragiteko saiakera" gisa definitu dute eta erabaki hori "zantzu ahuletan" oinarritua dagoela gogorarazi dute, "froga bakar bat izan gabe".
Alderdiko koordinatzaile Lara Hernandezek Jose Maria Aznarrek 2023an botatako esaldi batekin lotu du epaia. Presidente ohiak "egin dezakeenak egin dezala" adierazi zuen unibertsitate bateko ekitaldi batean, inbestidurari eta Amnistia Legeari buruz hitz egin zuenean, eta, Hernandezen ustetan, bide horretatik joan da erabaki hau ere.
Bestalde, Ione Belarra Podemoseko idazkari nagusiak "kolpismo judizial huts" gisa definitu du X sare sozialean Gorenak emandako epaia, eta ziurtatu du "eskuin judizialak modu zibilean" hil duela Garcia Ortiz, "Ayusoren eta haren mutil-lagunaren ustelkeria estaltzeko".
Esquerra Republicana (ERC) alderdiak Kongresuan duen bozeramaileak, Gabriel Rufianek, ere sare sozialetan hitz egin du fiskal naguriaren aurkako epaiari buruz. Epaileek "mezu argi bat" eman dutela uste du: "Ayuso ez da ukitzen".
EH Bilduri dagokionez, Arnaldo Otegi idazkari nagusiak ere Aznarrek 2023an esandakoekin lotu du fiskal nagusiari ezarritako zigorra X sare sozialean.
Bien bitartean, EAJk Garcia Ortiz kondenatzea "politikaren judizializazioaren" adibide gisa ikusten du, "denei kalte egiten dielako". Hala adierazi du Maribel Vaquero Kongresuko bozeramaileak X sare sozialean.
Jeltzaleen bozeramaileak "harridura" agertu du, epaia "sakon" aztertuko dutela esan ostean.
Juntsen kritikak PSOEri
Junts aldendu egin da Gorenaren erabakiari egindako kritiketatik eta PSOEren aurka egin du. Miriam Nogueras Kongresuko bozeramailearen hitzetan, "Justiziak justua izateari uzten dio beraiei eragiten dienean".
Gaineratu duenez, "kataluniarrak dira erabaki honekin gutxien harritu direnak, Gorena ezagutzen dugulako eta Fiskaltza noren esku dagoen badakigulako", eta gogorarazi du PSOEk eta PPk Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren osaera adostu zutela.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerketa batzordeak bertan behera utzi du Cerdanen emaztearen agerraldia, osasun arazoengatik deklaratzeari uko egin baitio
Erabaki hori gorabehera, txostenak "zalantzak sortu dizkie", batzordeko presidenteak esan duenez, baina "kontuz ibiltzeko moduko gai bat" dela iritzita, deklarazioa bertan behera uztea erabaki dute, bai eta Cerdanen emazteak aurkeztutako agiriari buruzko txosten "juridikoak" eta beste mediku batzuren "osasun txostenak" biltzea ere.
Epaiketa bertan behera uztea eskatu dute Kitchen auziko akusatuen abokatuek, intrukzioan akatsak izan direla argudiatuta
Lehen saioan, aurretiko gaiei helduta, hamar akusatuen abokatuek galdegin dute bertan behera utz dezatela Mariano Rajoyren Gobernuaren garaiko Barne Ministerioaren buruzagitzaren aurkako epaiketa.
PPk kritikatu du "biktimismoan" eta euskal herritarren errealitatetik urrun bizi dela EAJ
Laura Garridok (PP) hedabideen aurrean adierazi duenez, Aberri Egunean "betiko diskurtsoa" izan zuen EAJk. "Jauzi kualitatibo bati buruz hitz egin zuten, eta jauzi horrek euskal herritarrei mesede egingo ote dien galdetu nahi diet, kontuan izanda independentzia ez dagoela euskal herritarren lehen kezken artean", esan du.
Eibar Memoria Demokratikorako Leku da, ofizialki, gaurtik
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpenak jasotzen duenez, "Eibarko hiriak Memoria Demokratikoaren Leku gisa aitortzeko oinarriak biltzen ditu, errepublikaren legezkotasunaren defentsa aktiboaren nahiz nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa larrien agertoki izan baita".
Arkaitz Rodriguez: "EH Bildu ez da hurrengo hauteskundeetan pentsatzen ari, hurrengo belaunaldietan baizik"
Koalizio subiranistako Ekintza Politikoko idazkariak EAJri erreferentzia eginez esan duenez, "penatuta entzuten ditugu hainbat adierazpen, ezin dugu ulertu nola dagoen kezkatuago dagoenik oraindik urtebete luze barru izango diren hauteskundeekin, herritarren arazoei konponbideak ematearekin baino".
Rajoyren Gobernuko Barne Ministerioko buruzagitza akusatuen aulkian eseriko da gaurtik aurrera, Kitchen auziagatik
Fernandez Diaz Barne Ministerioaren buru zen, Fiskaltzaren arabera, 2013an Gurtel auziko frogak lortzeko Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren esku "legez kontrako inteligentzia operazio bat" egitea pentsatu zutenean, eta, horrela, epailearen esku geratzea "saihesteko".
Estebanek Ayusori erantzun dio "katetada" bere "aldarrikapen nazional nagusia kaña bat hartzea" dela eta Otegik "zureen ekarpena Gernikan Condor Legioa" izan zela
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak Picassoren Gernika Euskadira aldi baterako eramateko "asmo nazionalistak" kritikatu ditu ordu batzuk lehenago, "katetada" direla esanez.
PPk eta UPNk, EH Bilduk Iruñean egin duen ekitaldiaren harira: "Nafarroa ez da inoiz euskalduna izango"
Sayasen esanetan, Nafarroa "forala eta espainiarra da historikoki, ordenamendu juridikoak hori diolako eta, batez ere, nafar gehienen nahia hori delako". Bestalde, Ibarrolak nabarmendu du UPNk bermatzen duela "Nafarroa euskal errepublikaren parte ez izatea".
Ertzaintzaren aurkako pintaketa gehiago egin dituzte Amurrion
Amurrioko futbol zelaian azaldu dira oraingoan pintaketak, eta agente bat seinalatu dute. Segurtasun Sailak gaitzetsi egin du gertatutakoa, eta salatu du horrelakoek zuzenean erasotzen dietela bizikidetzaren eta demokraziaren balioei.
EH Bai: "Euskal Herria nazio bat dela eta erabakitzeko eskubidea duela aldarrikatu dugu Aberri Egunean"
Baionan egin duen ekitaldian, Euskal Herria Baik nabarmendu du beste nazio batzuek duten eskubide berdinak izan behar dituela Euskal Herriak ere, "nazio bat delako".