Euskadiko Gastronomia eta Elikadura Planak sektoreak dimentsioa irabaztea du helburu
Plan horren bidez, 2030era arte 2.600 milioi euro mobilizatzea aurreikusten da; 650 milioi, inbertsio publikokoak, eta 1.950 milioi, inbertsio pribatu induzitukoak. Planaren helburua da ekoizleek, enpresek, elkarteek, zentro teknologikoek, unibertsitateek eta administrazioek elkarrekin lan egitea.
Eusko Jaurlaritzak Euskadiko Gastronomia eta Elikadura Plan Estrategikoa 2030 aurkeztu du. Bost urtean 2.600 milioi euro mobilizatuko ditu, sektorea handiago nahiz errentagarriago idan dadin.
Plana Gasteizko Udapa patata kooperatiban aurkeztu dute, astelehen goizean, eta bertan izan dira Imanol Pradales lehendakaria, Amaia Barredo Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburua eta Euskadiko ehun eta berrogeita hamar elikagai-enpresaren baino gehiagoren ordezkariak, Kaiku, Ortiz, Eceiza eta Aguinagarenak, besteak beste.
Elikaduraren eta gastronomiaren sektoreari dagokio euskal BPGaren % 10 baino gehiago, eta 133.000 enplegu baino gehiago sortzen ditu. 2020tik 2024ra sektorearen balio erantsi gordina % 30 hazi da, enpresa aktiboen kopurua, % 3,6, eta esportazioak, % 10 baino gehiago.
Planak industriaren beste esparru batzuetan honezkero aplikatzen diren lankidetza publiko-pribatuko tresnak aktibatu nahi ditu. Horrela, 2.600 milioi mobilizatuko dira 2030era arte —650 milioiko inbertsio publikoa eta 1.950 milioiko inbertsio pribatu induzitua— sektorearen lehiakortasuna, jasangarritasuna eta nazioarteko proiekzioa bultzatzeko.
Hala, administrazioa sinplifikatzeko, lehiakortasuna hobetzeko, euskal markak indartzeko, talentua erakartzeko, belaunaldien arteko erreleboa bultzatzeko eta I+G+b sustatzeko jardungo da, baita sektore-leihatila bakarra sortzeko ere.
Planaren helburua ekoizleek, enpresek, elkarteek, zentro teknologikoek, unibertsitateek eta administrazioek elkarrekin lan egitea da. Koordinazio egiturak Jarraipenerako Batzorde mistoa izango du, eta HAZIren ardurapeko Kudeaketa Teknikoko Bulego bat.
Plan propio baten "garrantzia", Pradalesen arabera
Ekimenaren abiapuntua argia da: biztanleria hazten eta hiriguneetan zentralizatzen ari da, eta giza-elikadurarako lurrak ez dira nahikoa. Elikadurari eta nekazaritzari dagokienez euskal gizarteak eta gizarte globalak aurre egin beharreko erronken aurrean, plan propio bat izatearen garrantzia azpimarratu du Imanol Pradales lehendakariak “inoren zain gelditu gabe, inork ez baitu gure partez egingo”.
Hori ziurtatu du Gastronomia eta Elikadura Plan Estrategikoaren aurkezpenean, astelehen honetan. Lehendakariaren arabera, lankidetza publiko-pribatuan oinarrituta, “proiektu eraldatzaileak hedatzea” ahalbidetuko duen planak uste sendo bati erantzuten dio: “Elikaduraren eta gastronomiaren balio-katea Euskadiko ekonomiaren eta ongizatearen zutabeetako bat da”, eta, horregatik, alde batetik, sektoreak gizarteari ematen dion ekarpen guztia aitortu nahi du (enplegua, aberastasuna, kanpo-proiekzioa, ingurumenaren kudeaketa, lurralde-oreka, paisaia, identitatea eta kultura), bai eta ekarpen hori posible egiten duten pertsona eta eragile guztiak ere (nekazariak, enpresak, industria, gastronomia eta ikerketaren ekosistema).
Halaber, Pradalesen arabera, plana “une erabakigarri eta oso konplexu batean dator, kostuen igoerak, lehia globalak, klima-aldaketak, kontsumo-ohituren aldaketek, iraultza teknologikoak eta Europaren abagune kezkagarriak markatutakoa”, Europak bere elikadura segurtasunaren aldeko apustu garbia egitearen alde egin du “Nekazaritza Politika Komun indartu eta deszentralizatuarekin”.
Zure interesekoa izan daiteke
Bizirik dauden migratzaileak eta hildakoen gorpuak aberriratzeko eskatu dio Marokok Espainiari
Marokoko Justizia ministroak Espainiarekin akordio bat sinatzeko eskatu du, eta ziurtatu du Maroko prest dagoela autobusak Ceutara bidaltzeko, bizirik dauden migatzaileak hartzeko.
Gorenak atzera bota du ministroak abuztuan Senatuan agertzera behartzeko PPk egindako premiazko eskaera, Ceutako krisia dela eta
Nuñez Feijook Gobernuari eskatu dio baimena eman diezaiola Felipe VI.ari hiri autonomoa bisitatzeko, erregeak “Ceutara joan nahi duelako hala dagokiolako”.
Espainiako Gobernuak uste du posible dela 500 neska Penintsulara eramatea "aste gutxi barru"
Gazteria eta Haurtzaro arloak adierazi du astebete daramala gai honetan lanean Ceutako agintariekin, eta proposamen zehatz bat egingo duela.
Irunen hegoaldeko erronda, saihesbidea eta AP-8 autobidean 3. erreia egiteko beharra defendatu du Labordak
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan Cristina Laborda Irungo alkateak esan duenez, urteak behar dira errepideak egiteko, eta erabaki batzuk duela 20 urte hartu behar izan zirela kritikatu du.
Gipuzkoak "plan estruktural bat" eskatu dio Espainiako Gobernuari Ceutako adingabeak hartzeko
Irune Berasaluze foru bozeramaileak adierazi du Gipuzkoa prest dagoela adin txikikoak hartzeko. Hori bai, baldintza batzuk ezarri dizkio Espainiako Gobernuari. Ezinbestekoa da, bere hitzetan, plan estruktural bat edukitzea, eta inprobisazioek ez dute lekurik izan behar.
"Politikan gizatasunez jardutea" eskatu du Chivitek, Ceutan bakarrik dauden adingabeen egoeraren aurrean
Maria Chivitek eskatu du alde batera uzteko Ceutan familiarik gabe dauden haurren egoera "deshumanizatzeko" ahalegina. Adingabe horien "muturreko egoera" nabarmendu du Nafarroako presidenteak, eta berretsi du Nafarroak beteko dituela bere betebeharrak, baina gainerako erkidegoei ere gauza bera egiteko deia luzatu die.
Irunek mugako trafikoaren aurrean duen "bakardadea" salatu du alkateak, eta Eusko Jaurlaritzak Frantzia seinalatu du
Cristina Laborda Irungo alkateak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren inplikazio handiagoa eskatu du, eta Ricardo Ituarte Segurtasun sailburuordeak, berriz, Ertzaintzaren kudeaketa defendatu du, eta Frantziako agintariak jo ditu mugan trafikoa arintzearen arduradun gisa.
Ceutan bakarrik dauden adingabeak euren familiekin bueltatzearen beharra azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak
Horretarako aukera guztiak agortzeko eskatu dio Lakuak Espainiako Gobernuari, horiek autonomia erkidegoetan banatu aurretik.
Nafarroak adingabeen banaketa "beteko" du, baina beste erkidegoen "elkartasunik eza" ordaindu gabe
Javier Remirez Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde eta bozeramaileak adierazi duenez, Nafarroak "araudia beteko du" eta inoren kargura ez dauden adingabe migratzaileen banaketari eta harrerari men egingo die, baina ez du ordainduko "beste autonomia-erkidego batzuen elkartasunik eza".
Ceutako 500 neska migratzaile penintsulara eramateko lanean ari da Espainiako Gobernua
Espainiako Gobernua lanean ari da bakarrik dauden 500 bat neska migratzaile penintsulara eramateko, uztailaren amaierako sarrera masiboaren ondoren Ceutan daudenak. Gazteria eta Haurtzaro Ministerioa aztertzen ari da adingabeak babesteko erakundeek baliabide egokituetan har ditzaten, haien tutoretza autonomia-erkidegoei transferitu beharrik gabe.