Donostiako Udalak Alde Zaharreko eta erdialdeko ekitaldiak mugatuko ditu saturazioa geldiarazteko
Jon Insausti Donostiako alkateak azaldu duenez, lehentasuna "donostiarren bizi-kalkitatea bermatzea" da, baita "hiriak eskaintzeko duen guztiaz gozatu nahi dutenen eta atsedena eta eguneroko lanak ahalik eta nahasmendu txikienarekin egin behar dituztenen arteko bizikidetza egokia bermatzea" ere. Deszentralizazioa bilatuko da, baina baina zenbait ekitaldi "mugiezinak" direla zehaztu du, oso errotuta daudelako eta auzo horien nortasunaren parte direlako.
Donostiako Alde Zaharra. Argazkia: Mikel Arrazola.
Donostiako Udalak mugatu egingo ditu Alde Zaharreko eta hiriko erdiguneko ekitaldiak, herritarren bizi-kalitatea murrizten duen "saturazioa" geldiarazteko eta, aldi berean, jardueren deszentralizazioa sustatzeko.
Jon Insausti Donostiako alkateak prentsaurrekoan azaldu duenez, "bizilagunak lehenestea" eta "bizilagunen artean ezinegona edo kezka sortzen duten elementuen gainean esku hartzea" da helburua, baina zehaztu du ekitaldi batzuk "mugiezinak" direla, oso errotuta daudelako eta auzo horien nortasunaren parte direlako.
"Alde Zaharreko eta Erdiguneko bizilagunei entzun ondoren, inguru horretako ezohiko jarduerari buruzko txosten bat egin dugu, eta, emaitzak ikusita, neurriak hartuko ditugu horrelako gertakari errepikakorrek sortzen dituzten eragozpenak arintzeko", nabarmendu du.
Gobernu taldearen planteamendua, batez ere, "etorriko diren ekitaldiei begira" bideratuta dago, baina dagoeneko egiten diren jarduera eta ekitaldiak "banan-banan" aztertuko dira, "aldaketarik" egin ote daitekeen ikusteko.
Enpresen Lasterketaren adibidea jarri du. Lehen, Alde Zaharra zeharkatzen zuen, baina azken aldian, ez.
Insaustik gogorarazi du jardueretako batzuk Udalak berak antolatzen dituela, eta adierazi du inplikatutako hainbat udal departamentuk, hala nola Mugikortasunak, Udaltzaingoak, Dbusek, Babes Zibilak, Mantentze lanek eta bide publikoek, Donostia Kulturak eta Donostia Kirolak, jarraibide batzuk bete beharko dituztela.
Lehenik eta behin, "udal-departamenduek eta erakunde antolatzaileek arteko elkarrizketa ireki eta zintzoa" izan beharko dute, "ekitaldiak kokatzeko alternatibak identifikatzeko eta aplikatzeko, Alde Zaharra eta Erdialdea ez diren auzoak lehenesteko, eremu horietan inpaktuak murrizteko eta jarduerak hirian modu orekatuan banatzen laguntzeko".
Ibilbideak Alde Zaharrean zehar igarotzea saihestu beharko dute, eta "puntu neuralgikoak", hala nola lasterketen irteerak eta iritsierak, beste eremu batzuetara eraman, Anoetako kirol hirira, Saguesera eta unibertsitateen ingurura, esaterako.
Hasierako ordutegiak aldatu beharko dituzte, hainbat udal departamenturen irizpideen arabera, batez ere Mugikortasuna, Dbus eta Herritarren Segurtasuna. Halaber, inpaktu akustikoa minimizatzeko neurriak hartu beharko dira, jendea bizi den eremuetan soinu edo megafonia ekipoak instalatzea saihestuz eta/edo kontrolatuz, adibidez.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak ostegunean hasiko du urte politiko berria
Besteak beste, etxebizitzaren prezioak, Osakidetzako itxaron-zerrendek, transferentziek eta erreforma fiskalak markatuko dute agertoki politikoa udazkenean.
Ceutan konfinamendua ezartzeko eskatu dio Feijook Sanchezi "osasun arriskuagatik"
Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak Ceutan konfinamendua ezartzeko eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, uztailaren amaieran migratzaileak masiboki sartu ostean atzeman diren gaixotasun infekzioso eta kutsakorrak direla eta. Horren hitzetan, sarna eta tuberkulosi kasuak daude eta "osasun-arriskua" dago.
Bizirik dauden migratzaileak eta hildakoen gorpuak aberriratzeko eskatu dio Marokok Espainiari
Marokoko Justizia ministroak Espainiarekin akordio bat sinatzeko eskatu du, eta ziurtatu du Maroko prest dagoela autobusak Ceutara bidaltzeko, bizirik dauden migatzaileak hartzeko.
Gorenak atzera bota du ministroak abuztuan Senatuan agertzera behartzeko PPk egindako premiazko eskaera, Ceutako krisia dela eta
Nuñez Feijook Gobernuari eskatu dio baimena eman diezaiola Felipe VI.ari hiri autonomoa bisitatzeko, erregeak “Ceutara joan nahi duelako hala dagokiolako”.
Espainiako Gobernuak uste du posible dela 500 neska Penintsulara eramatea "aste gutxi barru"
Gazteria eta Haurtzaro arloak adierazi du astebete daramala gai honetan lanean Ceutako agintariekin, eta proposamen zehatz bat egingo duela.
Irunen hegoaldeko erronda, saihesbidea eta AP-8 autobidean 3. erreia egiteko beharra defendatu du Labordak
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan Cristina Laborda Irungo alkateak esan duenez, urteak behar dira errepideak egiteko, eta erabaki batzuk duela 20 urte hartu behar izan zirela kritikatu du.
Gipuzkoak "plan estruktural bat" eskatu dio Espainiako Gobernuari Ceutako adingabeak hartzeko
Irune Berasaluze foru bozeramaileak adierazi du Gipuzkoa prest dagoela adin txikikoak hartzeko. Hori bai, baldintza batzuk ezarri dizkio Espainiako Gobernuari. Ezinbestekoa da, bere hitzetan, plan estruktural bat edukitzea, eta inprobisazioek ez dute lekurik izan behar.
"Politikan gizatasunez jardutea" eskatu du Chivitek, Ceutan bakarrik dauden adingabeen egoeraren aurrean
Maria Chivitek eskatu du alde batera uzteko Ceutan familiarik gabe dauden haurren egoera "deshumanizatzeko" ahalegina. Adingabe horien "muturreko egoera" nabarmendu du Nafarroako presidenteak, eta berretsi du Nafarroak beteko dituela bere betebeharrak, baina gainerako erkidegoei ere gauza bera egiteko deia luzatu die.
Irunek mugako trafikoaren aurrean duen "bakardadea" salatu du alkateak, eta Eusko Jaurlaritzak Frantzia seinalatu du
Cristina Laborda Irungo alkateak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren inplikazio handiagoa eskatu du, eta Ricardo Ituarte Segurtasun sailburuordeak, berriz, Ertzaintzaren kudeaketa defendatu du, eta Frantziako agintariak jo ditu mugan trafikoa arintzearen arduradun gisa.
Ceutan bakarrik dauden adingabeak euren familiekin bueltatzearen beharra azpimarratu du Eusko Jaurlaritzak
Horretarako aukera guztiak agortzeko eskatu dio Lakuak Espainiako Gobernuari, horiek autonomia erkidegoetan banatu aurretik.