BILERA BRUSELAN

Gorde
Kendu nire zerrendatik

27ek Makroeskualde Atlantikoa osatzeko estrategia eskatu diote Europako Batzordeari

Urteko azken goi-bileran bildutako estatuburu eta gobernuburuek 2027ko ekainerako estrategia hori garatzea eskatu dute. Imanol Pradalesek "urtetako lanaren, aliantzen eta lidergoaren emaitza" dela azpimarratu du.

Europako Kontseilua agintarien goi-bilera
Europako Kontseiluko bilera, artxiboko irudi batean.

Urteko azken bileran batzartuta dauden Europar Batasuneko estatu eta gobernuburuek ofizialki onartu dute Europar Batzordeari eskatzea Makroeskualde Atlantikoa sortzeko estrategia bat egin dezala 2027ko ekaina baino lehen. Modu honetara lehen urrats formala egin dute 27 herrialdeetako liderrek. 

Makroeskualde Atlantikoa Eusko Jaurlaritzaren aldarrikapen historikoa da. Portugal, Frantzia, Espainia eta Irlandako eskualdeek osatuko lukete, baina Erresuma Batuko eta Kanadako lurraldeei ere sartzeko aukera eman dakieke, mugaz gaindiko lankidetza bultzatzeko helburuarekin. 

Eskualde horietan guztietan inbertsioa, konektibitatea eta berrindustrializazio-politikak bultzatuko lituzke egitura honek eta hainbat sektore indartzen lagunduko luke, hala nola, energia berriztagarriak, arrantza, turismoa edota teknologia digitalak. 

Europar Batasunean beste makroeskualde batzuk daude, Mediterraneokoa edo Baltikokoa kasu, eta Atlantikoa izango litzateke lankidetza-eredu horrekin martxan jarriko litzatekeen hurrengo eremua.

Imanol Pradales lehendakariak adierazi duenez, "urrats erabakigarria" egin du Europak. Makroeskualdea osatuta, "Euskadik pisua irabaziko du Europan".  

Bere hitzetan, Euskadik "ahots propioarekin defendatu ahal izango ditu interes estrategikoak" Europan eta "urtetako lanaren, aliantzen eta lidergoaren emaitza" da. 

Aitor Esteban EAJko presidenteak ere poztasuna azaldu du sare sozialetan. "Alderdiaren apustua" izan dela eta "lurralde- eta ekonomia-kohesioa indartzeko aukera paregabea" dela azpimarratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X