AURREKONTUAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gipuzkoako foru gobernuak 2026ko aurrekontuak onartu ditu Elkarrekin Podemosen babesarekin

Gutxiengoan agintzen den koalizio gobernuak (EAJ eta PSE-EE) oposizioko talderen baten babesa behar zuen datorren urteko aurrekontuak aurrera ateratzeko. Legegintzaldiko bigarren aurrekontuak izango dira: iaz PPren babesarekin eta aurten Elkarrekin Podemosekin. 

Asensio Mendoza Juntas Generales Gipuzkoa Batzar Nagusiak
Asensio eta Mendoza, gaur, Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Argazkia: EFE

Gipuzkoako Batzar Nagusiek 2026ko aurrekontuak onartu dituzte, foru gobernua sostengatzen duten bi alderdien (EAJ eta PSE-EE) eta Elkarrekin Podemosen babesari esker. Aurreikusi bezala, EH BIlduk eta PPk aurka bozkatu dute. 

Gutxiengoan agintzen duen koalizio gobernuak (EAJ eta PSE-EE) oposizioko talderen baten babesa behar zuen datorren urteko aurrekontuak aurrera ateratzeko. PP izan zen 2025eko aurrekontuak onartzeko giltza eta oraingoan Elkarrekin Podemosekin lortu du akordioa foru gobernuak. 

2026an inoizko aurrekontu handiena izango du, 1.296 milioi eurokoa, eta zenbateko horren ia erdia zaintza eta gizarte politiketara bideratuko da. 

Miren Echeveste Elkarrekin Podemoseko batzarkidearen esanetan, foru gobernuaren politikak "ezkerrera" egitea ahalbidetu du koalizio moreak, zaintza, berdintasun, mugikortasun edo etxebizitza alorretan ekarpenak eginda. 

Oposizioko talde nagusia kritiko mintzatu da. Estitxu Elduaien EH Bilduko batzarkidearen arabera, zaintza politiketan "atzera egitea" eragingo dute gaur onartutako aurrekontu horiek. 

Mikel Lezama PPko eledunak, bere aldetik, aurrekontuak onartzea horiek atzera botatzea baino hobea dela nabarmendu du, bere taldearen diru kontuak ez izan arren. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek akordioak ospatu ditu eta guztiek "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak aldebiko batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan du, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria eta energia, osasuna edo immigrazioa bezalako esparruetan akordioak lortzeko negoziazio ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X