MEMORIA HISTORIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gerra Zibilean hildako eta Zornotzako hilerrian lurperatutako miliziano baten gorpuzkiak berreskuratu ditu familiak 89 urteren buruan

Jesus Arratibel Ruiz De Alegria arabarra Zornotzako ospitale militarrean hil zen, eta bertako hilerrian lurperatu zuten. Gogora Institutuaren ekimenez, hilobiratutako 149 pertsonaren gorpuzkiak atera zituzten eta identifikazio prozesu baten ostean, gaur eman dizkiete senitartekoei.

Jesus Arratibel Ruiz De Alegria milizianoaren gorpuzkiak (1936an hil zuten) jaso ditu familiak
Memoria historikoa
Arratibel Ruiz de Alegria sendia, gorpuzkiekin. Argazkia: Irekia

Gerra Zibilean hildako eta Zornotzako (Bizkaia) hilerrian ehortzitako CNTko miliziano arabar baten senitartekoek gaur eguerdian jaso dituzte haren gorpuzkiak, 89 urteren buruan. Dulantziko (Araba) hilerrian, Eusko Jaurlaritzako ordezkariek eta Dulantziko alkateak itzuli dizkiete familiari Jesus Arratibel Ruiz de Alegriaren gorpuzkiak, ekitaldi hunkigarri batean. 

Arratibel Ruiz De Alegria, sortzez zalduondarra, 1936ko abenduaren 5ean hil zen Zornotzako Ospitale Militarrean. CNT sindikatu anarkistaren ‘Malatesta’ batailoiko borrokalaria zen, eta hil ondoren herriko hilerrian lurperatu zuten. 

Gogora Institutuak bultzatuta (Gerra Zibilean Desagertutako Pertsonak Bilatzeko Programa), Zornotzako hilerrian 149 pertsonaren gorpuzkiak desobiratu zituzten 2024an, eta orain arte bost miliziano identifikatu dituzte eta senitartekoen esku utzi. Zerrendara batzen azkena izan da Arratibel Ruiz De Alegria. 

Ekitaldian Maria Jesus San Jose Justizia eta Giza Eskubideen sailburua, Alberto Alonso Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren zuzendaria eta Joseba Koldo Garitagoitia Dulantziko alkatea izan dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X