INDARKERIA MATXISTA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Epaileak epaiketara bidali du Iñigo Errejon, Elisa Mouliaaren aurkako ustezko sexu-erasoengatik

Magistratuak urtarrilaren 15erako deitu du bozeramaile ohia. Fiskaltzak, berriz, ez du Errejon akusatuko, eta auzia artxibatzeko eskatu du, zantzu nahikorik ez dagoelako.

iñigo errejón efe

Iñigo Errejon, EFEren artxiboko irudi batean

Epaileak ahozko epaiketa hasteko agindua eman du Iñigo Errejon Sumarren bozeramaile ohiaren aurka, 2021eko urrian Elisa Mouliaa aktoreari egin omen zizkion sexu-erasoengatik, eta urtarrilaren 15erako deitu du erabaki hori jakinarazteko.

Adolfo Carretero instrukzio epaileak azitara bidali du bozeramaile ohia, fiskalaren irizpidearen aurka. Izan ere, pasa den abenduan Fiskaltzak esan zuen ez duela eskatuko Errejoni zigorrik ezar diezaioten, ez delako "behar bezala justifikatu delitua egin izana", eta ez delako egiaztatu Errejonek argi ote zuen "sexu-harreman" hura aktoreak nahi izan gabe egin zuela. 

Epailearen iritziz, eta hamahiru hilabeteko ikerketaren ondoren, salatzailearen zein ikertuaren bertsioak, haren peritu eta dokumentu frogak ikusita, salaketak badu oinarririk, eta, esan bezala, urrats bat aurrera ematea erabaki du. Mouliaaren deklarazioan egon zitezkeen kontraesanei dagokienez, epaileak berak azaldu du argitu zituela, galdeketa luze eta sakon baten ondoren. Izan ere, galdeketa horretan koherentziari eutsi zion une oro.

Bien bitartean, Elisa Mouliaak, hiru urteko kartzela-zigorra eskatu du, sexu-abusuaren delitu jarraitua egiteagatik, baita 30.000 euroko kalte-ordaina ematea ere.

Errejonek kargu politiko guztiak utzi zituen 2024ko urriaren 24an, indarkeria matxistarekin loturiko bere aurkako mezu anonimoak sareetan argitaratu ondoren. Egun horretan bertan, Mouilaak "sexu-jazarpenaren biktima" izan zela argitaratu zuen, eta Poliziaren aurrean politikari ohiaren aurkako salaketa jarri zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

berangoko-auzipetuak-prentsaurrekoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

'Berangoko 16ak' babesteko manifestazioa deitu dute maiatzaren 30erako

2026ko ekainaren 8a eta 26a bitartean, Berangoko 16 bizilagun epaituko dituzte Auzitegi Nazionalean. 2022an Berangoko preso ohi bati "ongi etorri" esateko ustez antolatu zuten ekitaldiagatik terrorismoa goratzea egozten diete. 36 urteko kartzela-zigorra, 177 urteko inhabilitazioa eta 75.000 eurotik gorako isuna eskatzen dute auzipetuentzat. Berangokoekin Elkartasun Komiteak salatu du “beste makrosumario politiko bat” dela, eta manifestazio nazionala deitu du maiatzaren 30erako.

lander martinez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EH Bildurekin ez du aukerarik ikusten, baina Podemosekin batera aurkeztu nahi luke Euskadiko Sumarrek hurrengo udal hauteskundeetara

Sumarrek Madrilen egin berri duen ekitalditik Euskal Herrira bueltan, Lander Martinezekin egon da ETB, hurrengo hauteskunde orokorrei begira ezkerra batuta aurkezteko aukeraz aritzeko. Euskadin EH Bildurekin zerrenda berean joatea oso zaila ikusten badu ere, Sumar Mugimenduak eta Podemosek boto-paper berean bat eginda joan beharko luketela uste du. Legebiltzarrerako hauteskundeetan ezker konfederalak jaso zuen porrotetik lezioa ikasi dutela esan du Martinezek.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ansolak esan du EAJk ez duela fronte batean parte hartuko, eta are gutxiago Euskadin "marra gorriak" jartzen dituen EH Bildurekin

Azken egunetan Gabriel Rufianek ultraeskuinari aurre egiteko fronte bat sortzeari buruz hitz egin ondoren, aukera hori hizpide da euskal politikan ere. EAJk ekitaldia egin du gaur Maruri-Jataben frankismoaren osteko alkateak omentzeko. Bertan, Iñigo Ansola BBBko presidenteak argi utzi du ez dutela inolako frontetan parte hartuko, "Euskadin ez delako behar ultraeskuinari aurre egiteko fronterik". Ansolak, halaber, gogor kritikatu du EH Bildu, "Euskadin ezetz esaten dielako akordio proposamen guztiei, eta Espainian, ordea, alfonbra gorria jartzen diotelako eskatzen dioten guztiari".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X