Fiskaltzak ez du Errejonentzat zigorrik eskatuko Mouliaak salatutako sexu-erasoengatik, eta auzia artxibatzearen alde egin du
Adolfo Carretero epaileak Sumarren bozeramaile ohia Mouliaa aktorearen aurkako sexu-eraso delituagatik auzipetu ostean, Fiskaltzaren esanetan ez dago zantzu nahikorik haren kontrako karguak aurkezteko.
Iñigo Errejon, Sumarren diputatu ohia. Artxiboko argazkia: EFE
Fiskaltzak ez du Iñigo Errejon Sumarren Kongresuko bozeramaile ohiarentzat zigorrik eskatuko Elisa Mouliaak aktoreak salatutako sexu-erasoengatik, eta auzia artxibatzearen alde egin du, haren aurkako zantzu nahikorik ez dagoela iritzita.
Gauzak horrela, Fiskaltzak ez du Errejonen aurkako akusaziorik aurkeztuko.
Adolfo Carretero instrukzio epaileak Errejon auzipetzea erabaki zuen pasa den azaroan, Mouliaaren aurkako hiru sexu-eraso delitu egotzita. Auzipetuak erabakiaren aurkako helegitea aurkeztu zuen Madrilgo Probintzia Auzitegian. Mouliaak, bere aldetik, 3 urteko kartzela zigorra eskatu du Errejonentzat, sexu-abusu delitu jarraitua leporatuta.
Madrilgo Probintzia Fiskaltzaren ustez, Carretero epailearen autoa zuzenbidearekin bat dator, dagokion helburua bete egiten duelako eta oinarrian dituen zantzuak zehazten dituelako.
Fiskaltzaren arabera, ordea, zantzu horiek ez dira nahikoak, eta, horregatik, auzia artxibatzeko eskatu du Madrilgo 47. instrukzio epaitegira bidalitako idatzi batean, Fiskaltzako iturriek EFE agentziari adierazi diotenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Gogora Institutuak Falange Espainolaren mehatxuak salatu ditu Ertzaintzaren aurrean
Pradalesek iragarri du 340 milioi euro bideratuko dituela eraikin publikoak eta etxebizitzak klimatizatzeko
PSE pozik agertu da Jaurlaritzak politikan, enpleguan eta etxebizitzan erabilitako politikekin
Pradalesek absentismoari buruzko herri akordioa babestu eta lanbidearteko gutxieneko soldatan "marra gorririk gabe" aurrera egin nahi du
Segurtasun ezaz eta immigrazio irregularraz hitz egin ez izana leporatu dio Voxek Pradalesi
EH Bilduk autogobernuan "lider" izan dadila eskatu dio Pradalesi
Alba Garcia: "Lehendakariak ardura gehiago bere gain hartu beharko lukeela uste dut"