Rufianek bilera erronda abiatuko du, PSOE baino ezkerzaleagoa izango den aliantza bat osatzeko
Gabriel Rufian ERCren Kongresuko bozeramaileak ezkerreko indarrekin "egiazko espazio plurinazionala" eratu nahi du, eskuin muturraren gorakadari aurre egiteko.
Gabriel Rufian ERCren diputatua eta Oskar Matute EH Bilduren diputatua. Artxiboko argazkia: Europa Press
Gabriel Rufian ERCren Kongresuko bozeramaileak bilera erronda hasiko du PSOEren ezkerretara dagoen espazioa batzeko asmoz. Lehen ekitaldi publikoa datorren otsailaren 18an egingo du, Madrilen, Emilio Delgado Mas Madriden bozeramaile ondokoarekin.
Delgadok berak eman du otsailaren 18ko hitzorduaren berri, sare sozialetan. Halaber, Rufianen gertuko iturriek EFE albiste agentziari azaldu diotenez, ERCk martxoan izango du hurrengo hitzordua Oskar Matute EH Bilduren diputatuarekin.
X sarean idatzitako mezuan Matutek adierazi duenez, Rufianekin harreman pertsonal eta politiko ona dauka, Kongresuan eskubide sozialen alde elkarlanean aritu dira, baina EH Bilduren proiektua betiere Euskal Herriarentzat eta euskal herritarrentzat izango dela esan du.
Rufian ERCren Kongresuko bozeramaileak ezkerreko indarrekin "egiazko espazio plurinazionala" eratzea defendatu du, PSOEren ezkerrera bete beharreko hutsunea dagoela argudiatuta eta eskuin muturraren gorakadari aurre egiteko asmoz.
Oriol Junqueras buru duen ERCren zuzendaritzaren arabera, ezkerreko aliantza batek zentzua du, izan ere, Europako hauteskundeetan elkarrekin aurkezten dira ezkerreko indarrak, ez ordea hauteskunde orokorren testuinguruan.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik