MEMORIA HISTORIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arabako Batzar Nagusiek ohorezko tituluak kendu dizkiete Francori eta Molari

Tituluak baliogabetzeko mozioa Arabako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean. 

Juntas Generales de Álava Arabako Batzar Nagusiak

Gaurko osoko bilkura, Arabako Batzar Nagusietan. Argazkia: EFE

Arabako Foru Aldundiak duela ia 90 urte Francisco Franco diktadoreari eta Emilio Molari emandako ohorezko tituluak kentzea onartu dute gaur Batzar Nagusiek. 

Vox ez beste alderdi politiko guztiek babestu dute EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Elkarrekin taldeek aurkeztutako mozioa. PP ez zegoen sinatzaileen artean, baina testuaren alde bozkatu du. 

Tituluak baliogabetzeko mozioa Arabako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Gauzak horrela, bertan behera geldituko dira Francori emandako "probintziaren aita" eta "ohorezko diputatu nagusia" tituluak eta Molari emandako "probintziaren aita" titulua. 

Izendapen horiek guztiak 1936ko azaroaren 12an onartu zituen Arabako Foru Aldundiak. 

Zure interesekoa izan daiteke

VITORIA, 31/03/2026.- La vicelehendakari y consejera de Cultura, Ibone Bengoetxea, ha informado este martes en Vitoria de los asuntos tratados en el Consejo de Gobierno. EFE / L. Rico
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaurlaritzak 'Jauzia Gara' Euskararen Plan Estrategikoa onartu du erabileran "jauzi kualitatiboa" emateko

Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak azpimarratu duenez, "inoiz baino euskaldun gehiago dugu, baina erronka nagusia erabileran dago". Helburua da euskararen ezagutzan eta, bereziki, erabileran "jauzi kualitatiboa" ematea, hizkuntza eskubideak bermatzeko eta euskararen presentzia gizarteko eremu guztietan handitzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X