Ubarretxenak astelehen honetan ekingo dio aireportuen eskumena Euskadira eskualdatzeko negoziazioari
Ubarretxenak defendatu du Euskadiko hiru aireportuen inguruko plan estrategikoan Jaurlaritzak zer esana izan behar duela.
Forondako aireportua
Gobernantzako, Administrazio Digitaleko eta Autogobernuko sailburu Maria Ubarretxenak bilera du astelehen honetan Madrilen, Euskadiko aireportuen eskumena eskualdatzea aztertzeko. Lurralde Politikako Ministerioan bilduko da Ubarretxena, eta ondoren agerraldia egingo du batzarrean adostutakoaren berri emateko.
Iazko uztaileko Aldebiko Lankidetza Batzordean, Aireportuen Kudeaketa eta Azpiegituren Azpibatzordea sortzea erabaki zuten Imanol Pradales lehendakariak eta Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak. Horren helburua da Euskadiko aireportuen kudeaketa eskualdatzeko moduak aztertu eta eztabaidatzea.
Azaroaren 1ean, Aireportuen Kudeaketarako eta Azpiegituretarako Aldebiko Azpibatzorde horren sorreran eta lehen bileran hartu zuen parte Ubarretxenak, eta Eusko Jaurlaritzaren helburua zein zen adierazi zuen orduan: Euskadik bertako aireportuak kudeatzeko ahalik eta eskumen handiena izatea, Gernikako Estatutuan jasotzen den bezala.
Zentzu horretan, Ubarretxenaren saileko iturriek adierazi dute "Euskadiko aireportuak kudeatzeko formularik onena" aurkitu nahian dabiltzala, eta horretan arituko direla biharko hitzorduan ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik