Ubarretxenak azpimarratu du "aurrerapausoak" eman direla aireportuen gaineko negoziazioan
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak eskatu du Euskadik parte hartu ahal izan beharko lukeela 13.000 milioi euroko inbertsioak bideratuko dituen dokumentuan, eta tasei eta estrategiari buruz erabakitzeko ahalmena ere bai.
Maria Ubarretxena Gobernantzako, Administrazio Digitaleko eta Autogobernuko sailburuak Aireportuetako Azpiegituren Azpibatzordeak Madrilen egindako bileraren ostean adierazi duenez, aireportuen kudeaketan EAEk parte har dezan egindako negoziazioa "norabide onean" doa, nahiz eta akordioa oraindik itxi gabe dagoen.
Bilera AENAren administrazio-kontseiluak DORA (Aireportuak Arautzeko Dokumentua) onartzeko bezperan egin da. Plan horrek 13.000 milioi euroko inbertsio globala aurreikusten du, eta aireportu bakoitzera (EAEkoak barne) zein zenbateko bideratuko den zehaztuko du. Eusko Jaurlaritzak oraindik ez daki nola egingo duten banaketa.
Ubarretxenak ohartarazi duenez, Adolfo Suarez Madril-Barajas eta Josep Tarradellas Bartzelona-El Prat aireportuek aurreikusitako inbertsioaren ia % 50 biltzen dute; gainerako aireportuetan, berriz, Valentziari eta Malagari ematen zaie lehentasuna, baina ez Euskadiri.
Sailburuak azpimarratu du autonomia erkidegoa traba jarrita duela abiatzen dela, abiadura handiko trenik ez duelako, eta horrek eragina duela mugikortasunean eta txartelen prezioan, eskaera kopuru handiagoa eta eskaintza txikiagoa delako.
Eusko Jaurlaritzak DORA egiteko lanketan parte hartzea eskatu du, aireportuen tasetan eragin ahal izatea eta dokumentu estrategiko komun bat egitea hiru aireportuak koordinatzeko eta sinergiak sortzeko. Adierazi duenez, baldintza egokiak izanez gero Euskadin jarduteko prest dauden enpresak daude, besteak beste, hobariak aplikatzeko marjina eta inbertsio nahikoak egingo balira.
Adibide gisa, Bilboko Aireportuaren eta Gasteizko Aireportuaren arteko elkarlana aipatu du. Defendatu duenez, eguraldiak Loiun lurreratzea eragozten duenean, Forondak hegaldi horiek bere gain hartu ahal izango lituzke, baina horretarako beharrezkoak diren inbertsioak egin beharko lirateke.
Ubarretxenak adierazi du Euskadik "zer esana" izan nahi duela aireportuen plangintza estrategikoan eta etorkizunean, Espainiako Gobernuarekin hasitako negoziazioaren barruan.
Zure interesekoa izan daiteke
Podemos, IU eta Sumar koalizioan aurkeztuko dira Andaluziako hauteskundeetara
Alderdi progresistek Por Andalucía koalizioan aurkezteko akordioa lortu dute, Iniciativa del Pueblo Andaluz, Alternativa Republicana, Partido Verde eta Alianza Verde alderdiekin batera.
Milaka gazte independentista bildu dira Abadiñoko Gazte Topagunean
Gaurtik igandera bitartean, mahai inguruak eta kontzertuak izango dira ekitaldi nabarmenenak. Amaiur Egurrola Ernaiko bozeramaileak esan du "Euskal Herrian ditugun erronken aurrean gazteok dugun paperaz gogoeta egiteko" balioko duela topaguneak eta ondo pasatzeko deia egin die parte-hartzaile guztiei.
Otegik dio estatus berriaren inguruan akordioa badago, jauzi kualitatiboa emateko izango dela
(Naiz-ek utzitako irudiak). Arnaldo Otegik dio ezin duela ziurtatu estatus berriaren inguruan akordioa egongo denik jeltzale, sozialista eta beraien artean, baina egotekotan urrats kualitatibo bat emateko izango dela. Halaber, EH Bilduk gero eta boto gehiago jasotzen dituen alderdia dela nabarmendu du, eta ziurtatu du denbora kontua dela agintera iristea.
'Aberria bizi' lelopean ospatuko du EAJk Aberri Eguna igandean, Bilbon, "garena aldarrikatzeko"
"Euskadi lurralde bat edo izen bat baino gehiago izatea" eskatu dute jeltzaleek, nazioarteko ordena kolokan dagoen testuinguruan, "aberri bizia garela eta egunero bizi dugula aldarrikatzeko".
Pradalesek euskara hutsean esku hartu du Parisko Senatuan, euskal autogobernua aldarrikatzeko
Lehendakariak goi-mailako bilera batean parte hartu du Frantziako Senatuan, Regions de Francek antolatuta, Frantziako eskualdeetako ordezkarien aurrean, lurralde-ereduari eta eskualdeek Europan duten zereginari buruz eztabaidatzeko. Bertan, autonomia finantzarioa defendatu du, ardatz atlantikoa indartzearen alde egin du eta euskal eredua aurkeztu du Europako desafekzio politikoaren eta ultraeskuinaren gorakadaren galga gisa.
Zergatik ospatzen da Aberri Eguna? Jatorria, non eta Irlandan… eta Sizilian
Lehen Aberri Egunaren atarian argitaratutako Jesus Zabala buruzagi jeltzalearen artikulu batek data hautatzeko arrazoiak jaso zituen. Mikel Aizpuru historialariak ospakizunaren jatorria aztertu du.
Manuel Hernaez Ruidiaz milizianoaren gorpuzkiak identifikatu dituzte Zornotzako hilerrian
Matutekoa (Errioxa) jaiotzez, Bilboko bizilaguna zen eta Izquierda Republicanako Zabalbide batailoian borrokatu zuen Gerra Zibilean. Haren 91 urteko alabak emandako DNA laginari esker lortu da identifikazioa.
Baxoa euskaraz egiteko aldarrikapena Asanblea Nazionalera eraman dute Seaskako ikasleek
Peio Dufau eta Paul Molac diputatuek gonbidatuta, entzunaldi batean parte hartu dute euskal ikasleek Bretainiakoekin batera.
Lemoako alkatearen aurkako pintadak gaitzetsi ditu Udalak, eta, mehatxuen aurrean, "elkarrizketaren eta bizikidetzaren alde" egin du
Udal taldeek "elkarbizitzarekin, errespetuarekin eta parte-hartze demokratikoarekin" duten konpromisoa berretsi dute, eta "Lemoaren izaera ireki eta pluralaren alde" egin dute, "herri gisa" batzen gaituzten "balio komunitarioak indartzeko".
Maria Ubarretxena: "Aenako funts pribatuaren interesekin zerikusi gutxi dute gure eskakizunek, guk zerbitzu publikoaren alde egin nahi dugu"
Jaurlaritzak Espainiako Gobernuarekin egindako akordioari Aenak jarritako helgitearen aurrean, Gobernu-bozeramaileak esan du ulertu egiten duela "beste aldearen jarrera"; izan ere, Aenaren % 51 Estatuarena bada ere, gainerako partean (% 49) funts pribatuak daude, eta horiek etekinak nahi dituzte. Azpimarratu duenez, euskal aireportuetarako inbertsioak azpiegiturak hobetzera eta "hegaldi eta konexio gehiago lortzera" bideratu nahi lituzke Jaurlaritzak, eta ez funts pribatu horiei etekin handiagoak ekarriko lizkeketeen kafetegi eta dendetara.