Zupiriak “zentzuz” jokatzea eskatu du, Voxen Gasteizko ekitaldiaren aurrean
Eusko Jaurlaritzaren esanetan, “alderdi autoritario baten” ekitaldia izango da, “15 lagunek deituta”.
Bingen Zupiria, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburua. Argazkia: EFE
Eusko Jaurlaritzak “zentzuz” jokatzea eskatu du Voxen “probokazioaren” aurrean. Segurtasuneko sailburu Bingen Zupiriak eskatu du “inor ez erortzea” “alderdi autoritario bateko hamabost bat lagunen probokazioan”, datorren astelehenean Voxek Arabako Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) campusean deitutako ekitaldiaren harira.
Errektoretza-taldeak campusa ixtea eta aurrez aurreko eskolak bertan behera uztea erabaki du ekitaldi horrek dakarren “arriskuagatik”; izan ere, haren aurka mobilizazioak deitu dira.
“Ez dut polemika sortzen lagunduko. Ez du zentzu handirik gertatzen ari denak. Alderdi autoritario bateko hamabost bat lagunen probokazio batek ikusten ari garen erantzunak izateak ez dit zentzu handirik ematen”, adierazi du kazetariei Eusko Legebiltzarrera iristean.
Zupiriak espero du gizartea “zentzuz jokatzea”, “guztiek beren eskubideak normaltasun osoz gauzatu ahal izateko”, eta horregatik eskatu du “inor ez erortzea probokazio horretan”. “Edonork erabil dezake bere adierazpen-askatasuna inori kalterik egin gabe”, adierazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Aldakako ebakuntza berri bat egingo diote Aburtori martxoaren 9an
Hilabete eta erdi inguruko beharko du Aburtok osatzeko, eta Amaia Arregi egungo alkateordeak beteko ditu alkate lanak aldi horretan.
Jon Enparantza eta Arantza Zulueta Martuteneko espetxean sartu dira
Otsailaren 3an espetxeratzeko agindua eman zuen Auzitegi Nazionalak 2022an ezarritako zigorra bete ahal izateko eta euren kabuz joan dira espetxera.
Iraungitako txertoen kasuari lotutako batzorde independente bat eratzeko eta erantzukizunak eskatzeko proposamenak atzera bota dituzte EAJk eta PSEk
Jeltzaleek eta sozialistek iragarritako neurriak arintzeko eskatu diote Osasun Sailari, "akatsen arriskua gutxitzeko".
EHUk Arabako campusa itxiko du astelehenean, Voxen ekitaldi bat dela-eta
Eskuin muturreko alderdiak otsailaren 23aren oroigarri gisa egin du deialdia, “unibertsitatean askatasuna defendatzeko ezker abertzalearen aurrean”.
Eudelek aurrekontuak luzatu ditu, 40 urtean lehen aldiz, EH Bilduren abstentzioaren ondorioz
EH Bildu atzo iragarri zuenez, koalizio abertzaleko zinegotziek aurrekontua atzera botatzeko asmoa zuten, gaurko bozketan abstenituz, EAJk bultzatutako zuzendari berriaren hautaketa prozesuarekin ados ez zeudelako. Esther Apraiz Eudelen presidenteak adierazi du"intituzioa etsirik" dagoela erabakiaren aurrean, eta ohartarazi du horrek "zaildu" egingo duela hainbat proiektu egitea.
Jaurlaritzak begi onez hartu du bizitzeko baimena berritu nahi duten migratzaileei hizkuntza ofizialetan egiten jakitea eskatzea
Kataluniako Gobernuak egin du proposamena, hizkuntza kohesiorako eta hobeto integratzeko elementu gisa baliatu daitekeelakoan. Ildo horretatik, euskara jakitea migratzaileen integrazio prozesua indartzeko kohesio tresna izatea nahi du Eusko Jaurlaritzak.
Medikuen eskaerei eta profesional faltari erantzuteko, Jaurlaritzaren proposamenak
Alberto Martinez sailburuak neurriak eskatu dizkio Monica Garcia ministroari medikuen aldarrikapenei eta osasun-langileen faltari aurre egiteko.
Eusko Legebiltzarrak Fernando Buesa eta Enrique Casas eraildako sozialistak gogoratu ditu
Enrique Casas 1984ko otsailaren 23an hil zuten Komando Autonomo Antikapitalistek, eta Fernando Buesa bere bizkartzain Jorge Diezekin batera hil zen, ETAren atentatu batean, 2000ko otsailaren 22an. Legebiltzarreko Mahaiak 2014ko otsailean erabaki zuen erakunde terroristek hildako lau euskal legebiltzarkideak —Fernando Buesa, Enrique Casas, Gregorio Ordoñez eta Santiago Brouard— omentzea, erailketaren egunetik hurbilen dagoen osoko bilkuran.
Rufian: "Zer zentzu du gauza bera defendatzen duten ezkerreko 14 alderdik elkarren artean lehiatzeak?"
'Oraina borrokatu, etorkizuna irabazteko' goiburupean, ERCko buruzagiak antolatutako ekitaldian Estatu espainiarreko ezkerreko alderdi guztiek hartu dute parte, EH Bilduk, Podemosek eta BNGk izan ezik.