Rufian: "Zer zentzu du gauza bera defendatzen duten ezkerreko 14 alderdik elkarren artean lehiatzeak?"
'Oraina borrokatu, etorkizuna irabazteko' goiburupean, ERCko buruzagiak antolatutako ekitaldian Estatu espainiarreko ezkerreko alderdi guztiek hartu dute parte, EH Bilduk, Podemosek eta BNGk izan ezik.
Ordena, eraginkortasuna, metodoa, baina, batez ere, eskuzabaltasuna. Hori da Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramaileak Estatu espainiarreko ezkerreko alderdiei eskatu diena, PSOEn ezkerretara "alternatiba" bat osatu eta lurraldez lurralde Voxi aurrea hartzeko. Bere proposamena da lurralde bakoitzean babes gehien duen ezkerreko hautagaitza aurkeztea. "Zer zentzu du gauza bera defendatzen duten ezkerreko 14 alderdik elkarren artean lehiatzeak", galdetu du.
Esan duenez, helburua da programa bat adostea eta Kongresuan elkarlanean arituko den talde bat artikulatzea, etorkizuneko legeak aurrera ateratzeko koordinatuko dena. Alderdi bakoitzaren espazioa errespetatuz, hiru ardatzen gainean lan egitea da mahai gainean jarri duena "Bakoitza bere etxean, eta antifaxismoa, erabakitzeko eskubidea eta bizitza duin baterako baldintzak".
Madrilen, Galileo Galilei salan egindako ekitaldian esan ditu horiek Rufianek, 500 pertsona baino gehiagoren aurrean. Ezkerraren etorkizunaz gogoeta egiteko, 'Oraina borrokatu, etorkizuna irabazteko' solasaldia antolatu du ERCko diputatuak, eta argi hitz egin du: "irabaztea nahi dut, eta ez soilik ilusioa piztea". Horretarako, erantsi du espazio aurrerakoian "zientzia, metodoa eta ordena" behar direla. "Zerbait ezberdina egin behar du ezkerrak".
"Uko egitea"
Nabarmendu du gakoetako bat dela ezkerreko alderdiek hainbat puntutan "uko egiteko" izango duten gaitasuna, tokian-tokian hautagaitza bakarrean biltzeko. "Garrantzitsuena ez da nor, nola baizik".
Zentzu horretan, azpimarratu du "ezkerreko diskurtso bikainek" ez dutela eskuin muturra makurraraziko. "Eraginkortasuna eta pragmatismoa behar dira, eta zatiketak ekidin".
Oholtzan, Emilio Delgado Mas Madrideko ordezkaria izan du mintzakide, eta Sarah Santaolalla kazetariak gidatu du saioa. Estatuko ezkerreko alderdi guztiek hartu dute parte ekitaldian, EH Bilduk, Podemosek eta BNGk izan ezik.
Zure interesekoa izan daiteke
Josu Zabala Erasun gogoratu dute Hondarribian, haren heriotzaren 50. urteurrenean
Josu Zabala Erasun 1976an hil zen Guardia Zibilaren tiroen ondorioz, Eduardo Moreno Bergaretxe 'Pertur' ETAko kidearen bahiketaren aurka egindako manifestazio batean.
Ertzain baten aurkako pintaketa bat agertu da Gasteizko bere etxe ondoan
Segurtasun Sailak poliziak seinalatzeak eta mehatxuak gaitzetsi ditu, "iraganeko garaiak gogora ekartzen dituztelako eta eraso egiten dietelako, ez bakarrik aipatutako agenteari eta Ertzaintzari, baita demokraziaren eta bizikidetzaren oinarriei ere". ESAN eta SIPE sindikatuek ere gaitzetsi dute gertatutakoa.
Agirrek "erreparazio publikoa" eskatu du Irurak Bat jauregitxoaren harira, "aurrera egitea" nahikoa ez dela iritzita
Alkatearen arabera, hilabeteotan auzi juridikotik harago joan da eztabaida, salaketa oso larriak egin baitira kaltetu diren pertsonen eta EAJren aurka; horregatik, argi esan du ez dela nahikoa gertatutakoa atzean uztea.
Lehendakariak ziurtatu du ez dagoela inolako kriminalitate antolaturik gaur egun Euskadin
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egindako elkarrizketan, Imanol Pradales lehendakariak adierazi du azken urteotako hilketak, batez ere, drogek, mendekotasunek edo genero-indarkeriak eragindako harreman pertsonalen narriadurarekin lotuta daudela. Gaur egun Euskadin ez dagoela inolako delinkuentzia antolaturik nabarmendu du.
Isuskitza mendiko gurutze frankista bota du Ernaik
Errekete frankisten omenez Isuskitza mendian (Araba) 1940an jarritako gurutzea bota du Ernaik, baita bideoz grabatu eta sareratu ere. Gazte antolakundearen arabera, “faxismoak ez du lekurik gure herrian”, eta hilaren 13an Donostian egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
Nora Abetek (PSE-EE) Bilboko alkatetzarako hautagaitza aurkeztu du
Bilboko Udaleko egungo alkateorde eta PSE-EEren bozeramaileak azaldu duenez, bere hautagaitza "hurbiltasunetik, entzute-ahalmenetik eta erabakiak hartzeko gaitasunetik" sortu da.
Gipuzkoako Foru Aldundia datorren astean hasiko da aurrekontuak eta neurri fiskalak negoziatzen
Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarri du oposizioko taldeekin elkarrizketa sorta bat hasteko asmoa duela, lurraldeko aurrekontuen eta zenbait neurri fiskalen inguruan negoziatzen hasteko.
Lehendakariak ekonomiari, autogobernuari eta etxebizitzari buruzko akordioak planteatuko ditu alderdi eta gizarte-eragileekin egingo duen bilera-sortan
Topaketak irailaren 8tik 15era egingo dira, elkarrizketa indartzeko eta aliantzak sustatzeko helburuarekin. Nazioarteko ziurgabetasunak eta 2027ko hauteskunde-zikloak markatutako testuinguruan burutuko dira.
Imanol Pradales: "Irailaren 8an hasiko gara alderdi politiko, sindikatu eta patronalarekin biltzen"
Imanol Pradales elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan. Lehendakariak bertan jakinarazi duenez, erronda politikoa irailaren 8an hasiko du, asteartean, eta bilera horietan jorratuko diren gaiak iragarri ditu.
Pradalesen ustez, Sanchezen gobernua "nokeatuta" dago, eta Ceutako krisiari erantzuna eman ezean legealdia amaitu beharko luke
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioari eskainitako elkarrizketan, alderdi politiko eta eragile sozioekonomikoekin bilera-sorta irailaren 8an hasiko duela iragarri du lehendakariak.