Eudelek aurrekontuak luzatu ditu, 40 urtean lehen aldiz, EH Bilduren abstentzioaren ondorioz
EH Bildu atzo iragarri zuenez, koalizio abertzaleko zinegotziek aurrekontua atzera botatzeko asmoa zuten, gaurko bozketan abstenituz, EAJk bultzatutako zuzendari berriaren hautaketa prozesuarekin ados ez zeudelako. Esther Apraiz Eudelen presidenteak adierazi du"intituzioa etsirik" dagoela erabakiaren aurrean, eta ohartarazi du horrek "zaildu" egingo duela hainbat proiektu egitea.
Eudel Euskadiko Udalen Elkarteak, 40 urtean lehen aldiz, luzatu egin beharko ditu aurrekontuak, EH Bildu 2026ko Kontuen bozketan abstenitu egin baita gaur. EAJren eta PSEren babesa ez da nahikoa izan kontuak aurrera ateratzeko behar den hiru bosteneko gehiengo kualifikatua lortzeko, eta Euskadiko Udalen Elkarteak aurrekontuak luzatu beharko ditu.
Zumarragan ostegun honetan egun duten batzar nagusian 925 udal ordezkari bertaratu dira, eta horien % 60ren babesa behar zuten kontuek aurrera egin zezaten. Ez dira atera, gutxigatik izan bada ere, % 59k bozkatu baitute horien alde.
2026rako aurrekontua 5,3 milioi eurokoa zen, eta gehiengoz onartu zuen joan den abenduan batzorde exekutiboak, EAJko, EH Bilduko, PSE/EEko alkateek eta eta alkate independenteek osatzen duten 15 kideko gobernu-organoak.
Onintze Oleaga EH Bilduren udal arduradunak atzo iragarri zuen koalizio abertzaleko alkateek aurrekontua atzera botatzeko asmoa zutela, gaurko bozketan abstenituz, EAJk bultzatutako zuzendari berriaren hautaketa prozesuarekin ados ez zeudelako.
Esther Apraiz Eudelen presidente eta Derioko alkateak (EAJ) adierazi du instituzioa "etsirik" dagoela, eta ohartarazi du horrek "zaildu" egingo duela hainbat proiektu egitea. Hala, deitoratu duenez, "ez dute jardun erantzukizun partekatuz". Aurrerantzean, "eztabaida lasaia, sosegatua, sakona eta serioa" eskatu du, "horrelakorik berriro gerta ez dadin", ez baita "orain arte jarraitu dugun eredua, hau da, akordioena eta lankidetzarena".
EAJk "akordiorako ezgaitasunagatik" Eudelen aurrekontuak "arrazoirik gabe" blokeatu izana aurpegiratu dio EH Bilduri, eta ohartarazi du "taktika politikoko erabaki horren" ondorio zuzenak pairatuko dituztela EAEko udalek.
Batzarra amaituta, Nagore Alkorta Eudelen presidenteorde eta Azpeitiko alkateak (EH Bildu) adierazi du eure borondatea zela Eudelen aurrekontuen alde bozkatu ahal izatea, "baina egoera horretan ezinezkoa" izan dela esan du. "Hasiera-hasieratik jarri genion EAJri premisa gisa zuzendari orokorren hautaketa-prozesua gardentasunez egin behar zuela". Gogorarazi duenez, "protokolo bat" dute horretarako, baina EAJk ez du nahi izan horri heltzea. "Gure ustez, oso kezkagarria da, eta horregatik eskatzen diogu Eudeli horrelako jokaerak aldatu egin behar dituela, guk aldeko boza ematea lortu nahi badu".
PSE-EEren ustez, EH Bilduk Eudelen eragin duen "blokeoa" udalen elkartearekin "zerikusirik ez duten arrazoiei soilik egotz dakieke, inkoherentziaz betetako taktizismo elektoralistari lotutakoak".
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik