Jaurlaritzak begi onez hartu du bizitzeko baimena berritu nahi duten migratzaileei hizkuntza ofizialetan egiten jakitea eskatzea
Kataluniako Gobernuak egin du proposamena, hizkuntza kohesiorako eta hobeto integratzeko elementu gisa baliatu daitekeelakoan. Ildo horretatik, euskara jakitea migratzaileen integrazio prozesua indartzeko kohesio tresna izatea nahi du Eusko Jaurlaritzak.
Euskaraz egiten jakitea migratzaileen integrazio prozesua indartzeko kohesio tresna izatea nahi du Eusko Jaurlaritzak. Hori dela eta, migrazio politiken kudeaketan dituen gaitasunak handitzeko proposamena helarazi nahi dio Jaurlaritzak Espainiako Gobernuari, eta, horren baitan, jakina, hizkuntzaren gaia ere jasota dago. Hala iragarri du gaur, osteguna, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak.
Zehazki, Eusko Jaurlaritzaren ekarpen gehigarriak proposatzen du, salbuespenezko inguruabarrak direla-eta bizileku baimena lehen aldiz berritzeko prozeduran, positiboki balioestea ohiko bizilekua duen lurraldeko hizkuntza ofiziala edo ofizialak ikasten hasi izanaren egiaztapena. Euskadiren kasuan, euskara eta gaztelania izango lirateke.
Horretarako, baimen horren titularrek gehienez urtebeteko epea izango lukete hizkuntza-ikaskuntzarako prestakuntza-jardueretan parte hartu dutela egiaztatzeko. Ildo horretatik, herri-administrazioek hizkuntza-prestakuntzako eskaintza nahikoa, eskuragarria eta egokia bermatuko lukete.
Testuinguru horretan, migrazio politiken kudeaketan dituen gaitasunak handitzeko proposamena helarazteko asmoa du Jaurlaritzak, Ongizate Sailaren bidez garatuko duen hurrengo Migrazio Planean, baina, logikoa denez, beste sail batzuekin lankidetzan, batez ere Hezkuntza eta Hizkuntza Politikarekin, eta baita migrazio fluxuei eta prozesuei lotutako herrialdeko beste elkarte eta eragile batzuekin ere.
Izan ere, migratzaileen egoera erregularizatzeko martxan jarri duen Errege Dekretuan zuzenketa bat jasotzeko eskatu dio Generalitateak Espainiako Gobernuari. Eusko Jaurlaritzak begi onez hartu du bizitzeko baimena berritu nahi duten migratzaileei hizkuntza ofizialetan egiten jakitea eskatzeko Kataluniako Gobernuak egin duen proposamena, hizkuntza kohesiorako eta hobeto integratzeko elementu gisa baliatu daitekeelakoan.
Kataluniako Gobernuaren arabera, hizkuntza ofizialen ezagutza migratzaileen integrazio prozesua indartzeko kohesio tresna garrantzitsua da, eta horregatik proposatu dio Espainiako Gobernuari egoitza baimena berritu nahi duten migratzaileei katalana badakitela frogatzeko eskatzea, eta, bestela, hizkuntza ofiziala hori ikasten ari direla frogatzea.
Katalana dekretu horretan jasoko dela ziurtatu du ERCk
Espainiako Gobernuak migratzaileen erregularizazioari buruzko Errege Dekretu berrian katalanez egiten jakitea jasotzea lortu duela ziurtatu du ERCk, baita gaztelania ez diren beste hizkuntza ofizialetan egitea ere, errotzea egiaztatzeko modu bat delakoan.
Alderdiak jakinarazi duenez, baliteke Ministroen Kontseiluak Errege Dekretu hori laster onartzea. Ildo horretatik, adierazi du neurriak aukera emango duela katalana ikasten dabiltzala egiaztatzea ezohiko erregularizazioagatiko baimenaren berrikuspenean jasotzeko.
Horrela, pertsona baten errotzea ez da soilik administrazio eta lan irizpideen bidez neurtuko, eta dimentsio sozial eta komunitarioa izango dira kontuan, alegia, "gizartean benetan integratzea, parte hartzea eta herrialdearen parte izateko borondatea" aintzat hartuko dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik