Gazteria Legearen erreforma urgentziaz onartzeari oztopoak jartzea aurpegiratu dio EAJk EH Bilduri
EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak koalizio subiranistari galdetu dio "zein den haren alternatiba", epeak irakurketa bakarreko prozeduraren bidez laburtu ezean.
Joseba Diez Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramailea, bart Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. EITB
Joseba Diez Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak EH Bilduri aurpegiratu dio adingabeak babesteko legeei oztopoak jartzea, Gazteria Legearen erreforma irakurketa bakarreko prozedurarekin eta premiaz onartzearen kontra egiteagatik. Dena dela, uda aurretik onartzea espero du, batetik, udalekuen gaineko kontrol neurriak areagotzeko, eta, bestetik, adin txikikoen familiei lasaitasuna emateko. "Adingabeak babesteaz ari garenean ez dago denborarik galtzerik", nabarmendu du.
Radio Euskadin bart egin dioten elkarrizketan, Diez Antxustegik koalizio subiranistari galdetu dio "zein den haren alternatiba", epeak irakurketa bakarreko prozeduraren bidez laburtzen ez badira.
Legebiltzarkide jeltzaleak gaineratu duenez, Gazteria Legea premiaz aldatzearen aurka azaltzen diren horiek azalpenak eman beharko dizkiete "segurtasuna eta bermeak" eskatzen dituzten familiei.
Diez Antxustegik azaldu duenez, Legebiltzarrean lanean jarraituko dute legea "ahalik eta lasterren" aldatzeko. Halaber, nabarmendu du adingabeak babesteko eta familiei lasaitasuna emateko beste araudi edo lege ekintza batzuk jarriko dituztela martxan.
Zure interesekoa izan daiteke
EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari egotzi dio udalekuak arautu gabe egotearen erantzukizuna
Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzarkideak azaldu duenez, Gazteria Legea 2022an onartu zen, eta arau hori "ez du garatu Eusko Jaurlaritzak". "Etxeko lanak ez egiteak", udalekuen arloa "erregulatu gabe egotea" eragin duela salatu du.
Antonio Tejero hil da, O23ko estatu kolpe saiakeran protagonista izan zen teniente koronela
Estatu kolpe saiakeraren dokumentu desklasifikatuak argitarau diren egunean ezagutu da Tejeroren heriotza. Saiakera harengatik 30 urteko kartzela zigorra ezarri zioten, baina erdia bete zuen.
Euskararen indarberritze prozesuan norabide aldaketa bat proposatzen duen ‘Lurralde Estrategia’ aurkeztu du UEMAk
Estrategiak bi ideia nagusi ditu oinarrian: arnasguneen eta lurgune euskaldunenaren gainbehera iraultzea eta indartze bidean jartzea, eta hizkuntza politika lurralde ikuspegitik planifikatzea.
Javier Remirezek Montejurrari, Mikel Zabalzari eta Sanferminei buruzko dokumentuak desklasifikatzeko eskatu du
Nafarroako Gobernuko lehen presidenteordeak prentsaurrekoan adierazi duenez, "demokraziarako beti da positiboa" informazioa desklasifikatzea, "iraganeko gertaerak hobeto ulertzeko aukera" ematen baitu, "demokrazia helduei dagokien gisan". Nafarroako Gobernuak sekretu ofizialei buruzko araudi berri bat egiteko eskatu du, indarrean dagoena 1968koa baita, "diktadura frankista garaikoa".
Espainiako Telebistan indarrez sartu ziren militarrek jasotako agindua: “Lehen tiroa, airera; eta bigarrena, jotzera”
Desklasifikatutako dokumentuetako batek El Pardo unitate militarraren telefono bidezko elkarrizketak jasotzen ditu.
Informatzaile batek CESIDi jakinarazi zion Juan Carlos I.a militar kolpistekin bildu zela, epaiketak Errege Etxea kaltetu ez zezan
Dokumentuak jasotzen duenez, erregea Milans del Bosch kolpistarekin bildu zen. Zerbitzu sekretuek sinesgarritasuna eman zioten informazioari, eta “goi-mailako informazio” gisa sailkatu zuen.
Dokumentu desklasifikatuek agerian utzi dute CESIDeko sei agente O23an inplikatuta egon zirela
Defentsa Ministerioak argitaratutako txostenen arabera, unitate berezi bateko kideek kolpe-saiakeran parte hartu zuten, eta haien jarduna estaltzen saiatu ziren.
Tejeroren elkarrizketak eta CESIDen oharrak, desklasifikatutako O23ko dokumentuen artean
Dokumentazioa Moncloaren webgunearen bidez eskura daiteke, eta hainbat ministeriotako 153 dokumentu biltzen ditu, estatu-kolpe saiakeraren aurrekoa eta ondorengoa barne.
Yolanda Diazek iragarri du ez dela hautagai izango 2027ko hauteskunde orokorretan
Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordeak Bluesky sare sozialean argitaratutako mezu baten bidez eman du erabakiaren berri, eta Lan Ministerioan izandako agintaldiaren balantzea egin du.