Antonio Tejero hil da, O23ko estatu kolpe saiakeran protagonista izan zen teniente koronela
Estatu kolpe saiakeraren dokumentu desklasifikatuak argitarau diren egunean jakin da Tejero hil egin dela. Estatu-kolpe saiakera egotzita, 30 urteko kartzela zigorra ezarri zioten, baina, bete, erdia bete zuen.
Antonio Tejero Guardia Zibileko koronel ohia hil da asteazken honetan, 93 urte zituela, O23ko estatu kolpe saiakeraren protagonista, bere familia ordezkatzen duen abokatu bulegoak EFE albiste agentziari jakinarazi dionez.
Tejeroren heriotza O23aren 45. urteurrenaren ondoren gertatu da, eta Gobernuak 1981eko otsailaren 23ko estatu-kolpearekin lotutako dokumentuak desklasifikatu dituen egun berean.
Tejero 1932ko apirilaren 30ean jaio zen, Alhaurin el Granden (Malaga), eta 1981ean Guardia Zibileko teniente koronela zen. 1951n sartu zen bertan, handik kanporatu zuten arte, O23ko estatu-kolpearen protagonista izan baitzen.
Matxinada militarragatik 30 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten, baina zigorraren erdia baino ez zuen bete, eta 1996an aske utzi zuten. Huts egindako kolpearen aurpegi ezagunena izateaz gain, ezaguna da "¡Quieto todo el mundo!” (Geldi denok!) esaldiagatik. Hitz horiekin etenarazi zuen Diputatuen Kongresuan Leopoldo Calvo-Sotelo Gobernuko presidente izendatzeko bozketa, Adolfo Suarezek dimisioa eman zuenaren ondorengoa izango baitzen.
O23a baino lehen, Tejerok Galaxia Operazioan parte hartu zuen, 1978an militar talde batek Moncloa Jauregian egindako bilera batean Gobernuari eraso egiteko sortutako kolpe-saiakera batean, aprobetxatuz erregea Espainiatik kanpo zegoela, Mexikora joana baitzegoen, bidaia ofizialean.
Konplota exekutatu aurretik desegin zuten, eta teniente koronela epaitu eta zazpi hilabeteko kartzela-zigorra ezarri zioten. Horrek ez zion eragotzi Institutu Armatuan jarraitzea, 1981eko otsailaren 23ko estatu-kolpea eman arte.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik