Senatua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zapaterok ukatu egin du Plus Ultrarekin "inolako harremanik" izatea, eta gezurtatu egin du Abalosekin zein beste agintari batzuekin bilerak egin izana

Espainiako Gobernuko Presidente ohiak agerraldia egin du, astelehen honetan, Senatuan Koldo auziari buruz egiten ari diren ikerketa batzordean, eta UPNk Plus Ultrarekin duen loturari buruz egindako galderak erantzun ditu, besteak beste. 

El expresidente del Gobierno José Luis Rodríguez Zapatero comparece este lunes en la comisión de investigación del caso Koldo en el Senado, citado por el PP, para dar explicaciones sobre el rescate financiero público a la aerolínea Plus Ultra.

Jose Luis Rodriguez Zapatero, astelehen honetan, Senatuan. Argazkia: EFE.

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente ohiak agerraldia egin du astelehen honetan Senatuan, Alderdi Popularrak eskatuta, eta bertan ukatu egin du Plus Ultra airelinearen erreskatearekin "inongo zerikusirik" izatea. Jose Luis Abalosekin zein beste agintari publiko batzuekin bilerak egin zituela dioten informazioak "faltsukeria hutsa" direla esan du. 

Hala azaldu du presidente ohi sozialistak Koldo auziari lotutako ikerketa batzordean, eta behin eta berriz ukatu du airelinea erreskatatzeko bitartekari lanak egin izana zein hura erraztu izana. 

Testuinguru horretan, Zapaterok azpimarratu du ez duela inoiz Pedro Sanchez Espainiako presidentearekin Plus Ultraren erreskateari buruz hitz egin, ez eta Exekutiboko beste ezein kiderekin ere. Zapaterok esan du, anekdota gisa, Koldo auziari buruzko ikerketa batzordearen inguruko "sentsazioez" aritu izan dela Sanchezekin noiz edo noiz. 

Plus Ultraren presidentea ezagutzen duen galdetuta, Zapaterok esan du balitekeela noizbait hura agurtu izana, "milaka pertsona" agurtzen dituen heinean, baina argitu duenez, ez du inoiz "ez komunikaziorik ez bilerarik izan" harekin. 

"Ez dut inoiz Plus Ultrarekin inolako harremanik izan, eta ez didate inoiz ezer eskatu Plus Ultraren mesederako", esan du behin baino gehiagotan Zapaterok. 

Plus Ultrari buruz hitz egiteko Jose Luis Abalos ministroarekin bildu izan zela dioten "informazioen" aurrean, Zapaterok adierazi du Garraio ministro ohiak berak ukatu egin duela, eta argitu du behin bakarrik bildu zela harekin, Abalos ministro zenean, eta erreskatearen ostean. 

Zehaztu duenez, Pedro Saura Garraio idazkariordeak ere ukatu egin du berarekin bildu zela Plus Ultrari buruz hitz egiteko. "Ez nuen ezein agintari publikorekin ez ezein langile publikorekin hitz egin Plus Ultraren erreskateari buruz". 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Juan Mari Aburto: “Bilboko turismo tasa nekez sartuko da indarrean aurten”

Bilboko alkateak onartu du 2026an aktibatu nahiko lukeela tasa turistikoa, horrek izango lukeen eragin ekonomikoagatik, baina ohartarazi du epe administratiboek zaildu egiten dutela. Ordenantza, ziurrenik, datorren urterako onartuko da. Aburtok gogorarazi du turismoa tokiko ekonomiaren % 8 dela, eta diru-bilketak bilbotarren bizi-kalitatea hobetzeko eta hiriko garapena eta enplegua indartzeko balioko duela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X