Hauteslekuak itxita, botoen kontakeari ekin diote Ipar Euskal Herriko 11 herritan
Parte-hartzea lehen itzulian baino txikiagoa izan da 17:00etarako Pirinio Atlantikoetan, % 51,77koa. Aurreko igandeko lehen itzulian, parte-hartzea % 54,70ekoa izan zen ordu horretarako.
Martxoaren 15eko lehen itzulian Ipar Euskal Herriko 149 udalerritako alkatetzak argitu ostean, bigarren itzulia izan dute 11 udaletan igande honetan Lapurdiko 10 herritan (Baiona, Biarritz, Kanbo, Donibane Lohizune, Hendaia, Urruña, Bokale, Beskoitze, Azkaine eta Arbona) eta Zuberoako hiriburuan, Maulen.
08:00etan ireki eta 18:00etan itxi dituzte hauteslekuak, eta une horretan bertan hasi da boto-kontaketa.
Kontuan izatekoa da parte-hartzeak behera egin duela Pirinio Atlantikoetan udal hauteskundeen bigarren itzulian, lehen itzuliko datuekin alderatuz gero.
Pirinio Atlantikoetako prefeturak emandako datuen arabera, parte-hartzea % 51,77koa izan da 17:00etarako. Lehen itzulian, igandean, % 54,70ekoa izan zen; 2020an, % 44,96koa, eta 2014an, % 52,08koa.
Frantzian, parte-hartzea % 48,10ekoa izan da aipatu ordu horretarako. Gora egin du, beraz, 2020ko datuekin alderatuta, % 34,70ekoa izan baitzen orduan, baina behera 2014koekin alderatuta, % 52,40koa izan baitzen duela 12 urte.
Hauek dira hauteskunde eguna izan duten udalerriak:
BAIONA (52.000 biztanle inguru)
Azken 12 urteotan auzapez izan den Jean-Rene Etchegaray Baiona zuretzat zentrista izan zen garaile lehen itzulian, botoen % 42 eskuratuta. Euskal Hirigune Elkargoaren presidente ere badenak bigarren honetan erraz izango zuela zirudien, baina asteartean akordioa iragarri zuen ezkerrak. Jean Claude Iriart auzapezgai dela, Elgarrekin Baionarentzat izenpean aurkeztuko dira lehen itzulian ia emaitza bertsuak (botoen % 21 pasatxo) eskuratu zituzten ezkerreko bi zerrenda bozkatuenak (EH Bairen baitako Iriarten hautagaitza eta Etcheto sozialista jakobinoarena) Eskuin muturra izango dute lehiakide bi zerrendok, Pascal Lessellierrek botoen % 10,7 lortu baitzituen lehen itzulian. Unis pour Bayonne
BIARRITZ (24.700 biztanle inguru)
Lapurdiko kostaldeko udalerrian, bat ez, bi aliantza itxi dituzte asteon. Batetik, ezkerren artekoa: lehen bueltan hirugarren geratu zen Ana Ezcurraren (Biarritz Berri-Biarritz nouvelle vague:) zerrenda eta bosgarren indar izan zen Guillaume Baruckena elkartu egin dira. Bestetik, martxoaren 15ean garaile izan zen Serge Blanco (Nire taldea Biarritz da!) Mon équipe, c’est Biarritz. errugbilari ohia laugarren izan zen Jean-Baptiste Dussaussois-Larralde zentristarekin batu da. Maider Arosteguy (Bizi Biarritz elkarrekin) Ensemble, Vivons Biarritz orain arteko auzapezak, berriz, bere aldetik jarraituko du lasterketan.
HENDAIA (18.100 biztanle inguru)
Hiru hautagairen arteko lehia izango dute Lapurdiko bosgarren herri populatuenean. Laugarren agintaldia lortzeko asmotan izango da Hendaia Elgarrekin Kotte Ecenarro PSorain arteko auzapez sozialista, baina aurrez aurre izango ditu Laetitia Navarron buru duen zerrenda abertzalea EH Bai Hendaia Biltzen (10 puntura geratu zen lehen itzulian) eta eskuinetik, Tristan Proteauren hautagaitza Vivre Hendaye. Kinieletan, baina, Ecenarro da nagusi.
DONIBANE LOHIZUNE (13.800 biztanle inguru)
Hemen ere hiru zerrenden arteko lehia izango da, baina aurreikuspenen arabera, orain arte auzapez izan den Jean-Francois Irigoyen eskuindarrak ditu nagusitzeko aukera gehien (botoen % 47,34 erdietsi zituen lehen itzulian) Saint Jean passionnement/Donibane bihotzean. Dena dela, bigarren geratu zen Manuel de Lara zentrista Un nouvel Elan pour St Jean de luz eta hirugarren izan zen Pascal Lafitte abertzalea Herri Berri aurre egiteko prest azaldu dira.
URRUÑA (10.300 biztanle inguru)
Lehia gogorra espero da martxoaren 15ean lehen bi postuetan sailkatu ziren bi zerrenden artean. Puntu bakarreko aldearekin, Sebastien Etchebarne oposizioburua Vivons Urrugne autrement – Ongi bizi Urruñan orain arte auzapeza izandako Filipe Aramendi Urruña Elgarrekin abertzaleari gailendu zitzaion, eta bigarrenean, hortxe espero da bataila handiena. Martine Mignot eskuindarra izango dute aurkari. Ciboure Du Coreur
BOKALE (9.000 biztanle inguru)
Lehen itzulian aritu ziren ezkerreko lau zerrendak igaro dira bigarrenera, emaitza paretsuak erdietsita gainera. Dena dela, emozioz beteriko lehia espero da. Izan ere, auzapeza izan den Francis Gonzales Bocau conviviant hirugarren geratu zen, eta Mathieu Horn gailendu zen Vivons Boucau' Bokale bizi:. Guy Boulanger (2. bozkatuena) Agir Esemble pour le bocau Guy boulanger eta Helene Etchenique (4.a) Bocau a couer izango dituzte aurrez aurre.
KANBO (6.600 biztanle inguru)
Aurreko bi herrietan ez bezala, Kanbon ez da aliantzarik adostu, eta hiru zerrenda izango dira norgehiagokan: lehen itzulian irabazle izan zen Peio Etxeleku (Kanbo Elkartu) jeltzalea, Christian Deveze orain arteko auzapez eskuindarra Cambo en Avant-Jo aitzina eta Argitxu Hiriart-Urruty abertzalea. Nahi dugun herria Marieneko etxebizitza proiektuak aurrez aurre jarri ditu Etxeleku eta Deveze (auzapezaren zerrendan zegoen lehen jeltzalea), eta Hiriart-Urruty bera ere proiektuaren kontra dago.
AZKAINE (4.500 biztanle inguru)
Sorpresarik ez da espero Azkainen, eta lehen itzuliko indar banaketa errepikatuko ei da. Hala, litekeena da Benedicte Luberriaga zentrista gailentzea Entzun Azkaine, Elorri Manterola ezkertiar abertzaleari Azkainen Bizi eta Jean-Louis Laducheri aurrea hartuta Nahi dugun herria.
MAULE (3.000 biztanle inguru)
Hiru zerrenda arituko dira nor baino nor gehiago Zuberoako hiriburuan. Louis Labadot egungo auzapez komunistarenak ditu nagusitzeko aukera gehien -Botoen %44 eskuratu zuen 82 urteko (aurten 83) komunista historikoaren Union Citoyenne zerrendak-, eta Beñat Elkegaray Aitzina Maule ezkertiar abertzaleen zerrenda eta Armanda Accoce izango ditu aurkari Agir ensemble pour Mauleon zentro eskuineko zerrenda.
BESKOITZE (2.900 biztanle inguru)
Ezuste gutxiago espero dira Lapurdiko ipar-ekialdeko udalerrian. Lehen itzulian lehiatutako hiru zerrendek eskuratu zuten bigarrenerako txartela, baina Pascal Jocou Beskoitze zuekin egungo auzapezak ditu aukera gehien, beste bi lehiakideen (Catherine Errecart Briscous, Bezkoitze, cap sur l’avenir eta Theo Salomon abertzalea Beskoitze Elgarrekin/Ensemble) emaitzak ia bikoiztu baitzituen.
ARBONA (2.500 biztanle inguru)
Biren artekoa izango da hemen norgehiagoka, eta, itxuraz, estua. Guillaume Fourquet Arbona Batua gailendu zen lehen itzulian, baina 30 boto eskasera geratu zen Beñat Arlaren zerrenda. Biharko Arbona. EH Baiko bide Beñat Arlak zuzentzen duen zerrenda da, botoen % 35 eskuratu du, Froquetengatik 31 boto eskasera. Aliantzetarako aukerarik ez du izan eta Peigneguy erretiratzeak kalte egin diezaioke.
Marie-Jose Mialocq orain arteko auzapezak ere bigarren itzulirako txartela lortu zuen, baina lehiatik erretiratzea erabaki du asteon.
Zure interesekoa izan daiteke
Egiari Zor Fundazioak Pasaiako sarraskiko biktimak omendu ditu, hil zituztenetik 42 urte bete direnean
Estatuko Segurtasun Indarrek Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituztela 42 urte bete dira gaur, eta horren kariaz Egiari Zor Fundazioak ekitaldia egin du Azpeitian, biktimen jaioterrian, haien lagun eta senideekin batera.
Otxandianok "bakearen ekonomiaren aldeko lidergo politiko sendo baten falta" leporatu dio Pradalesi
Eusko Legebiltzarreko EH Bilduren bozeramaileak kritikatu egin du Mikel Torres Ekonomia sailburuak "armagintza-industria babestu eta garatzearen alde" egin zuela.
Pradalesek Agirreren ondarea aldarrikatu du haren heriotzaren urteurrenean: "Bake gizona, letra larriz"
Lehendakariak Jose Antonio Agirre ekarri du gogora, haren heriotzaren 66. urteurrenean, eta haren balioek nazioarteko egungo testuinguruan duten indarra azpimarratu du.
Abian da udal hauteskundeen bigarren itzulia Ipar Euskal Herriko 11 herritan
Baionan eta Biarritzen aliantzak lortu dituzte aste honetan bigarren itzulirako txartela lortu duten zerrendetako batzuek. Kanbon, Donibane Lohizunen, Hendaian, Urruñan, Maulen, Bokalen, Beskoitzen eta Azkainen, ordea, ez dute adostasunik lortu, eta hautagaitza bakoitzak bere bidea egingo du.
Ione Belarrak "zitala" deitu dio Josu Jon Imazi
Irango gerraren harira, deigarria izan da gaur Ione Belarra Podemoseko idazkari nagusiak Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari delegatuaren kontra erabili dituen hitzak: "Gerra hau Josu Jon Imazek ordaindu dezala, zitalki joan zen-eta Donald Trumpengana".
PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da
Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak.
ETAk hil zuen Juan Priede Orioko zinegotzi sozialista gogoratu dute
Jose Ignacio Asensiok esan du apartheid politikoa gauzatzea ekidin zutela Priede bezalako pertsonek. Urte gogor haietan askatasunaren alde pauso bat eman zutela nabarmendu du, eta haien memoria politikoki ez erabiltzeko eskatu dio eskuinari eta ultraeskuinari.
Soledad Iparragirre ETAko buruzagi ohiari erdi-askatasuna eman diote, eta espetxetik atera ahalko da astelehenetik ostiralera
Espetxe-araudiaren 100.2 artikulua aplikatu zaio, eta, hala, lanegunetan Martuteneko kartzelatik atera ahalko da, lo egitera itzuli beharko bada ere.
Lehendakariaren dekalogoa energia krisiari aurre egiteko neurrien artean jaso izana ondo hartu du Eusko Jaurlaritzak
Familiek eta euskal industriak faktura elektrikoa murrizteko lagungarria izango dela uste du Jaurlaritzak, baina faltan botatzen du azken urte honetan shock bikoitza (muga-zergek eta erregaien garestitzeak eragindakoa) jasan duten industria-enpresentzat neurriak hartzea.