Bilera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Delituak errepikatzen dituztenei aplikatu beharreko irizpideak gogortzea adostu dute Pradalesek eta Sanchezek

Arma zuriak eramateagatik dagoen araubidea indartuko da, aldaketak bultzatuko dira delitu-errepikapen kasuetarako ezarri beharreko araudian, eta Ertzaintzak atzerritartasunaren esparruan parte-hartze "operatibo erabilgarria" izatea erraztuko da.

MADRID, 27/03/2026.- El presidente del Gobierno, Pedro Sánchez (d), y el lehendakari, Imanol Pradales (i), durante la tercera reunión de la Comisión Bilateral de Cooperación Estado-Euskadi, en la que se tratan asuntos como las medidas para paliar las consecuencias de la guerra de Irán, la huelga de médicos y las transferencias pendientes, este viernes en Moncloa. EFE/ Chema Moya

Pradales eta Sanchez, Moncloan. Argazkia: EFE

Imanol Pradales lehendakariak eta Pedro Sanchez Espainiako presidenteak Aldebiko Lankidetza Batzordearen bilera egin dute gaur, eta segurtasun publikoa indartzeko neurriei buruzko akordioak ere lortu dituzte. Bileraren osteko agerraldian Pradalesek esan duenez, "hiru akordioak oso esanguratsuak dira Euskadiko kaleetako segurtasuna hobetzeko".

Delituak errepikatzen dituztenen kasuan, arauak aldatzea erabaki dute, "oraindik epai irmorik ez duten baina delituak egiten jarraitzen duten pertsonen aurrean" jardun ahal izateko. Berariaz sartzean, epaileak kontuan hartu beharko luke puntu hori. Herritarren kezka gero eta handiagoa da segurtasunaren arloan, eta lehen aldia da gaian adostasuna lortzen dela.

Era berean, Armen Erregelamendua aldatzea erabaki da. Arma zuriak, baita txikiak ere, eramateko edo erabiltzeko debekua indartuko da. Establezimendu publikoetan, biltokietan eta abarretan izango du horrek eragina. Debekua erabatekoa izatea nahi da, eta ez arau orokor bat. Gainera, espazio horietan informazio-kartelak jartzeko eskakizuna jasoko litzateke erregelamenduan, erabat debekatuta dagoela ohartarazteko.

Hirugarren akordio bat ere itxi da. Ertzaintzak atzerritartasunaren arloan "modu operatiboan parte hartzeko" eta antolatutako krimenaren aurkako Europako datu-baseetara zuzenean sartzeko ahalmena izango du.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X