Gorde
Kendu nire zerrendatik

Epaiketa bertan behera uztea eskatu dute Kitchen auziko akusatuen abokatuek, intrukzioan akatsak izan direla argudiatuta

Lehen saioan, aurretiko gaiei helduta, hamar akusatuen abokatuek galdegin dute bertan behera utz dezatela Mariano Rajoyren Gobernuaren garaiko Barne Ministerioaren buruzagitzaren aurkako epaiketa. 

epaiketa
Epaiketaren irudia. Argazkia: EFE

Kitchen auziko akusatuen defentsek, besteak beste, Jorge Fernandez Diaz Espainiako Barne ministro ohiaren abokatuak, Auzitegi Nazionalean egiten ari diren epaiketa bertan behera uztea eskatu dute, instrukzioan akatsak egon zirela eta aipatu auzitegiak auzi hori epaitzeko eskumenik ez duela arrazoituta.

Lehen saioan, aurretiko gaiei helduta, hamar akusatuen abokatuek galdegin dute bertan behera utz dezatela Mariano Rajoyren Gobernuaren garaiko Barne Ministerioaren buruzagitzaren aurkako epaiketa. 

Alderdiaren eta PPko buruzagien inguruan popularren diruzain ohiak, Luis Barcenasek, izan zitekeen isilpeko informazioa lapurtzen saiatzeagatik auzipetu zituzten hamar akusatuak.

Jorge Fernandez Diaz Barne ministro ohiaren abokatua izan da, hain zuzen ere, epaiketa bertan behera uzteko eskaria egin duen lehena, Auzitegi Nazionalak auzi hori epaitzeko eskumenik ez duela iritzita, "Tandem edo Villarejo kasuarekin zerikusirik ez duten gertakariak direlako".

Argudio gehiago ere erabili dituzte eskatutakoa justifikatzeko. Zehazki, jarduketen sekretua ia instrukzio osoan zehar (2 urte eta 7 hilabete) luzatu zela argudiatu dute. Horrekin, akusatuen esanetan, defentsa eskubidea urratu zieten, ezkutuan frogak bildu zituztelako.

"Ustekabeko akusazioen" afera ere aipatu dute abokatuek arrazoien artean, "leporatutako zenbait delitu auzipetze autoan azaldu zirelako lehen aldiz, intrukzioan zehar aipatu beharrean.

Horiek horrela, frogetako batzuk baliogabetzea ere eskatu dute. 

Villarejok salatu du ikerketa "prospektiboa" dela

Villarejo komisario ohiaren abokatuak, bestalde, salatu du ikerketa "prospektiboa" eta "legez kontrakoa" dela, uste baitu poliziaren —konfiskatutako artxiboen jabea— intimitate eta defentsa eskubideak urratu dituztela. Abokatuaren hitzetan, artxibo horiek guztiak ez ziren desenkriptatu, eta ondorioz, ezin izan zuten material guztia bildu edota jasotako frogak egiaztatu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X