Epaiketa Auzitegi Gorenean

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten; ez aitarekin, ezta inorekin ere ez"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garaian, musukoak erosteko lehiaketa publikoen bidez eskupekoak jasotzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez

Víctor Abalos, Auzitegi Gorenaren inguruan. Argazkia: EFE

Victor Abalos, Jose Luis Abalos ministro ohiaren semeak ukatu egin du aitaren ondare eta diruaren zaindari lanak egin izana, eta adierazi du aitari emandako diru guztia haren diru-sarreratik izan dela, "aitaren poltsikoa oso estu" zegoelako, haren hitzetan. 

Gaur hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren okerrenean, musukoak erosteko lehiaketa publikoen bidez eskupekoak kobratzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta. 

Jose Luis Abalosen semea, Victor Abalos, izan da lehena deklaratzen, eta aitortu du aitari 20.000 euro inguru maileguan eman izana, baina ziurtatu du aitari emandako diru guztia haren diru-sarreratik atera dela. Hala, ukatu egin du dirua Kolonbian kokatutako enpresa batetik etorri izana. 

Era berean, onartu du Koldo Garciaren bikotekideak administratzen zuen enpresa baten zerbitzuak kontratatu zituela, baina zehaztu du harreman horrek "oso gutxi" iraun zuela; "bi hilabete". 

Kafeari buruzko aipamenak "Kolonbiara egiten dituen etengabeko bidaiengatik" direla esan du.  "Ez dago enkriptatutako hitzik, ez baitut horretarako ohiturarik, eta ez baitakit klabean hitz egiten", zehaztu du.

Epaiketak luze jotzea espero da: hiru akusatuek apirilaren 28an deklaratuko dute, eta, oraingoz, senideak hasi dira lekukotza ematen.

Zure interesekoa izan daiteke

El Gobierno vasco sigue sin respuesta a sus peticiones sobre el traslado del ‘Guernica’
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Begirada aldaketa” eskatu du Bengoetxeak, “Gernika” “berme guztiekin” lekualdatzeko

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik "Gernika" lekuz aldatzeko eskaerari buruzko erantzunik jaso. Eusko Jaurlaritzak Picassoren obra Euskadira kontserbazio "berme guztiekin" eramateko baldintza egokiak ezagutzea baino ez duela eskatzen adierazi du. Bien bitartean, EAJk astearte honetan eramango du eztabaida Senatura, Kultura ministroari azalpenak eskatzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X