"Donostiak ez dauka bertigorik" Insaustiren arabera, baina 2030eko Mundialerako hautagaitza zorrotz aztertzea defendatu du
ETB2ko "En Jake" saioan egin dioten elkarrizketan, zerga turistikoaz ere hitz egin du Jon Insausti Donostiako alkateak. Horren esanetan, zerga turistikoari esker 10 milioi euro bildu ditzake urte natural batean.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako lurralde-mapa "erabat itxita" dago eta Trebiñu Burgos da, Gaztela eta Leongo Gobernuaren arabera
Hala azpimarratu du Carlos Fernandez Carriedo Gaztela eta Leongo Gobernuaren bozeramaileak, Trebiñu Arabarekin bat egiteko erreferenduma deitzeko aukeraz Mikel Legarda EAJko diputatuak asteazken honetan Kongresuan galdetu ostean.
Pedro Sanchezek babes osoa eman dio Zapatero presidente ohiari Kongresuan
Kongresuan, eta Alberto Nuñez Feijoo oposizioaren buruarekin izandako aurrez aurrekoan, Sanchez estreinakoz mintzatu da jendaurrean Zapateroren inputazioaren inguruan. Feijook azalpenak eskatu dizkio eta karguan jarraitzeak presidentzia "zikindu" egiten duela esan dio.
Eusko Legebiltzarrak estrategia turistikoan jasangarritasunak "denean eragin" dezala eskatu du, eta baztertu egin du EH Bilduren proposamena
EH Bilduk udalen karga ahalmena neurtzeko eta turistifikazio maila sailkatzeko tresna zehatzak sortzea proposatzen zuen, baina mozioa atzera bota dute aurkako 46 boto (EAJ, PSE-EE, PP eta Vox) eta aldeko 27 (EH Bildu eta Sumar) jaso dituztelako.
Eneko Anduezak espero du Zapaterok justiziaren aurrean emango dituen "argudioak nahikoak izatea absoluziorako"
Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak adierazi duenez, “espero” du Espainiako Gobernuko presidente ohi Jose Luis Rodríguez Zapaterok justiziaren aurrean emango dituen “argudioak nahikoak izatea absolbitu dezaten”. Bestalde, Bilbo eta Donostia 2030eko Munduko Txapelketaren egoitza izateko aukerari buruz agertu diren zalantzez, batez ere euskal erakundeen eta EAJren aldetik, Anduezak esan du “batzuei bertigoa sartu zaiela” ekitaldi hori antolatzearen inguruan, eta ez zaiola “epe laburreko errendimenduari” soilik begiratu behar.
Asensiok esan du "erabateko konfiantza" duela Zapaterorengan, eta auzipetze-autoan "susmoak" besterik ez daudela
Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusiak Radio Euskadiko mikrofonoen aurrean adierazi du Jose Luis Rodriguez Zapaterorengan “erabateko konfiantza” duela. Halaber, auzipetze-autoan "frogarik ez" dagoela eta, une batzuetan, "errugabetasun printzipioa urratu egiten" duela ere esan du.
Jesus Eguiguren: "'Lawfare'a baino gehiago da, estatu kolpe bat martxan dago legegintzaldi guztian"
PSE-EEren presidente ohiaren arabera, Sanchezek Zapateroren "kolpea" ere gaindituko du eta legegintzaldiaren amaierara arte iraungo du.
Rufianek hauteskunde batzuetan zerrendaburu izatea onartuko luke, horrek ezkerra batzen lagunduko balu
Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramaileak defendatu du ezker soberanistaren eta espainiarraren arteko hautagaitza baten buru izango litzatekeela, horrek "hauteskunde-emaitzak handitzen" lagunduko balu, eta "aurrera!" egiteko oihua egin du.
Chivitek, Esparzari: "Gauza bat da arazoak egotea, eta beste bat, osasun sistemaren egoera larria izatea"
UPNk eskatuta, Nafarroako Parlamentuko Foru Araubidearen Batzordean osasun sistemari buruzko azalpenak eman ditu Maria Chivite Foru Erkidegoko presidenteak. Osasunbidean "hobetzeko gauzak" badirela aitortu arren, egoera ez dela larria ziurtatu du. Javier Esparza UPNren parlamentariak, aldiz, behin eta berriz esan du egoera "oso larrian" dagoela osasungintza publikoa.
Feijook ez du zentsura-mozioa baztertzen, baina Gobernuaren bazkideei "pausoa emateko" eskatu die
Alderdi Popularraren presidentearen iritziz, "orain arte ikusi gabekoa da" Espainiako une honetako egoera politikoa. Haren ustez, 2018an PP Gobernutik bota zuten alderdiek "arrazoi gehiago dute orain" zentsura-mozioa babesteko.