Iriarte: "Herritarrak aintzat hartu eta egia esango duen Gobernua behar dugu"
Maddalen Iriarte Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetako EH Bilduren lehenkarigaiak herritarrentzat eta herritarrekin lan egingo duen Gobernu bat eraikitzeko premia nabarmendu du gaur, ezker abertzaleko koalizioak Ondarroan zabaldu duen egoitza berriaren inaugurazio ekitaldian. "Behar dugu gobernu bat herritarrak aintzat hartuko dituena, arduraz jokatuko duena, herritarrentzat erantzunak izango dituena, autokonplazentzian jausi gabe eta gauzak biharko utzi gabe", esan du.
Zaldibarko zabortegiaren luizian desagertutako bi langileak gogoratuz hasi du bere hitzaldia Iriartek, eta "ziurgabetasun handiko garaiak bizi" ditugula esan du. Horren aurrean, herritarrei "bide ziurrak" eraikitzen laguntzeko prest agertu da EH Bildu.
Herri modura Euskal Herriak "izugarrizko erronkak" dituela azpimarratu du EH Bilduren lehendakarigaiak, eta besteak beste, trantsizio energetikoa, demografia, industria, lehen sektorea, hezkuntza eta osasun sistema aipatu ditu. "Horregatik behar dugu beste alde batetara begiratuko ez duen gobernu bat, jendea zainduko duena, bizi proiektu bat egiteko bidea erraztuko duena", gaineratu du.
Mundua aldatzen jarraitzeko "konpromisoa" eskatu die bertan bildutakoei Iriartek, "aldaketak beti talde txiki konprometituetatik hasten" direla nabarmen du. "Herri hontan asko dakigu hortaz", zehaztu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Atutxa pozik euskal gizarteak "berriro EAJ aukeratu" duelako, EH Bilduren "gorakada ukatu gabe"
Buruzagi jeltzaleak ez du ia zalantzarik egin. Gasteizko Gobernuan azken legealdiotako formula errepikatzeko aukera ziurtzat jo du, horretarako PSE-EEk mahai gainean jarriko dituen baldintzak ere zorroztu egingo direla jakitun.
39 emakumek eta 36 gizonezkok osatuko dute Eusko Legebiltzar berria
Mapa politiko berria marraztu dute igandeko hauteskundeek, eta hori argi ikusiko da Gasteizko Ganberaren eserlekuen koloreetan: EAJk eta EH Bilduk 27na ordezkari izango dituzte, PSE-EEk 12, PPk 7, eta Sumarrek eta Voxek, bana.
1.795.212 herritar daude botoa ematera deituta, Eusko Legebiltzarra berritzeko
09:00etan ireki dituzte hauteslekuak, normaltasunez, eta herritarrek 20:00ak arte eman ahal izango dute botoa. Emaitzak 22:30erako aurreikusita daude.
Gaur amaituko da bizitasuna hartzen joan den hauteskunde-kanpaina
Euskadiko zazpi indar politiko nagusietatik bostek (EAJ, EH Bildu, PSE-EE, Elkarrekin Podemos eta Sumar) Bilbon itxiko dute kanpaina, eta beste biek (PP eta Vox) Gasteizen.
Igandeko hauteskundeetan parte-hartzeari buruzko datu errealak eskainiko dituzte, lehen aldiz
Orain arte, estimazioak eskaini izan dituzte. Bestalde, lehen zenbaketen emaitzak 21:00ak aldera emango dira eta, ordu t'erdi ondoren, atzerriko bozen faltan, ezagutuko da Eusko Legebiltzarraren argazki berria.
Posta bidezko botoak ia % 11 hazi dira Euskadin, 2016ko hauteskundeekin alderatuta
2020ko datuekin alderatuta, posta bidezko botoak % 54 jaitsi dira. Dena dela, hauteskunde horiek pandemia garaian egin zituzten, ezohiko baldintzetan, eta horrenbestez, baliteke batzuk eta besteak alderatzeak emaitza bitxiak ematea.
Kultura, Osakidetza, langileen soldatak eta autonomoak izan dira laugarren eguneko gai nagusiak
Kanpainaren laugarren egun honetan, hautagaiaek Hezkuntza eta Osasun sistema, autonomen egoera edota langileen soldatak izan dituzte hizpide, besteak beste.
Hauteskunde mahaian egotea egokitu zait, baina ezin dut: zein aukera ematen ditu legeak?
Nahitaezkoa da hauteskunde mahaian egotea, hala egokituz gero. Nolanahi ere, badira legeak aurreikusten dituen hainbat arrazoi, libratzeko. Mahaikide izatea egokitu eta ez joateak, ondorioak ditu.
Egutegia: Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako bidea
Datorren asteartean, otsailaren 27an, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da Eusko Legebiltzarra desegiteko eta hauteskundeak deitzeko dekretua. Hauteskunde Batzordea martxoaren 1ean eratuko da. Hauteskunde-kanpaina apirilaren 5ean hasi eta 19an amaituko da.
Santano alkatearen "eredu zaharkitu eta agortuaren alternatiba bakarra" dela aldarrikatu du EAJk Irunen
Xabier Iridoy Irungo alkategai jeltzaleak esan du bere alderdia "ilusioz eta konpromisoz" beterik dagoela, garai berri baten lidergoa hartzeko.