Voxek 'Bildu-Sortu-Amaiur-ETA' legez kanpo uzteko prozesua eskatu du
Voxek "Bildu-Sortu-Amaiur-ETA" legez kanpo uzteko prozesua hastea eskatu du. Halaber, Voxek esan du ez duela "lurralde nazionalaren zati bat bera ere" lapurtzea onartuko, "ez terroristek armak erabiliz, ezta legez kanpoko hauteskundeak eginez ere".
Alejo Vidal-Quadras Voxeko presidente eta Europako Parlamentuko hauteskundeetarako alderdiko zerrendaburuak ostegun honetan Donostian Vox alderdiak egin duen aurkezpen-ekitaldian parte hartu du, Santiago Abascal alderdiko idazkari nagusiarekin eta Jose Antonio Ortega Lara bultzatzailearekin batera.
Vidal-Quadrasek egungo autonomien estatuaren "erreforma sakona" babestu du "zailtasunen jatorriari eraso egiteko", eta Matteo Renzi Italiako lehen ministroaz eta Manuel Valls Frantziakoaz aritu da, "Estatuaren aparatua sinplifikatzea eta eskualde kopurua erdira murriztea" proposatu dutelako, "gehiengoak ezkertiarrak izan arren, erremedio egokiak erabiliz zailtasunen jatorriari aurre egin behar zaiela ulertu dutelako".
Horren haritik, Mariano Rajoy Gobernuko presidentea kritikatu du; izan ere, "oraindik ez du hori ulertu". Bestalde, Abascalek eta Ortegak Kataluniaren independentziari buruzko "legez kanpoko" erreferendumari buruz hitz egin dute. Horien esanetan, Vox alderdiak "ez du onartuko lurralde nazionalaren zati bat bera ere lapurtzea, ez terroristek armak erabiliz, ezta Artur Masek legez kanpoko hauteskundeak eginez ere".
Zure interesekoa izan daiteke
Youtuberra, komunikatzaile polemikoa eta ohikoa auzitegietan... Nor da Luis Alvise?
Gutxik espero zituzten atzo Se Acabo la Fiesta ultraeskuineko taldeak lortutako emaitzak. Luis Alvise elkarte horretako buruak UPyDn eta Ciudadanosen eman zituen aurreneko pausoak. Egun, ehunka milaka jarraitzaile ditu sare sozialetan.
PSOEk irabazi du EAEko hiriburu guztietan, eta PP lehenengo indarra da Iruñean
Alderdi Sozialistak irabazi ditu hauteskundeak Gasteizen, Donostian eta Bilbon, eta Alderdi Popularrak gauza bera egin du Iruñean.
Sei ordezkarik eramango dute Euskal Herriaren ahotsa Europako Parlamentura
Idoia Mendia (PSE-PSOE), Oihane Agirregoitia (EAJ-CEUS), Pernando Barrena (EH Bildu-Orain Errepublikak), Elena Sancho (PSN-PSOE), Javier Zarzalejos (PP) eta Antonio Lopez Isturiz (PP) izango dira gaurko bozen ondoren Europako Parlamentuan eserlekua izango duten euskal herritarrak.
Ultraeskuina eta migrazioa, Europako ardatz nagusietakoak, izan dituzte hizpide alderdiek
EAJ, EH Bildu, PSOE, Sumar, PP eta Podemos hautagaitzen ekitaldi politikoak kanpainaren 10. egunean.
Europan lehiakorrak izateko neurriak proposatu dituzte euskal alderdiek
EAJ, EH Bildu, PSOE, Sumar, PP eta Podemos hautagaitzen ekitaldi politikoak kanpainaren 9. egunean.
Liberalen eta berdeen gorakadak ultraeskuina geldiaraztea lortu du Europan
Popularrrak izan dira garaile, eta sozialistak, bigarren indarra. Euroeszeptizismoak gora egin duen arren, ez du lortu Euroganbera blokeatzeko behar adina indar batzea.
Ultraeskuinaren gorakadari so hautatu dituzte europarlamentariak Ipar Euskal Herrian
Ipar Euskal Herriak eta Biarnok osatzen duten departamenduan, Pirinio Atlantikoetan, % 43,99koa izan da parte-hartzea 17:00etan, orain dela bost urte baino sei puntu handiagoa.
EAJk eta EH Bilduk eurodiputatua izango dute berriro
Bestalde, PSOEk Europako hauteskundeak irabazi ditu Espainian, 20 eserleku lortuta, ondoren PPk 12 erdietsi ditu. Gainera, Puigdemonten zerrendak garaipena eskuratu du Katalunian.
Europarrak bozkatzen hasi dira, zatikatuago ageriko den Euroganbera osatzeko
Herbehereek eta, paradoxikoki, martxoan 'brexita' gauzatu behar zuen Erresuma Batuak gaur, osteguna, abiatu dituzte hausteskundeak, Estatu gehienetan igandean egingo direnak.
EAJk gazteen mugikortasuna eta prestakuntza sustatzen duten programekin bat egin du
Hamar urte daramatza Izaskun Bilbaok Europako Parlamentuan diputatu gisa, eta EAJk aspalditik Europa sozial baten alde egiten duela gogoratu die gazteei hautagaiak.