Junckerrek babesa agertu dio Rajoyri, Kataluniako kontsultaren aurrean
Jean Claude Juncker Europako Alderdi Popularraren Europako Batzorderako presidentegaiak babesa agertu die Espainiako Gobernuak abiatutako erreforma ekonomikoei, eta Kataluniako kontsulta independentistaren aurrean, Mariano Rajoy gobernuburu espainiarrekin "% 100ean" ados dagoela gaineratu du.
Junckerrek bi ekitalditan hartu du parte astelehen goizean Espainian, Europako hauteskundeetako kanpainaren baitan, eta, horietako batean, Rajoyrekin batera izan da.
Ekitaldiak Isabel Carrasco Leongo Diputazioko presidentearen hilketa gertatu baino lehen izan dira. Krimen horren ostean, PPk bertan behera utzi ditu arratsalderako aurreikusita zituen ekitaldi guztiak, Rajoyk Valladoliden egingo zuena barne.
Goizeko ekitaldietan, Rajoyk goratu egin du Junckerren ibilbidea, eta "Espainiaren lagun ona" dela nabarmendu du. "Europako aniztasuna errespetatzen duen batasunaren defendatzaile irmoa da", adierazi du.
Junckerrek Kataluniako kontsulta ere hartu du hizpide. Horren ildotik, "errespetua" agertu die kataluniarrei, baina Espainiako Konstituzioari ere bai. "Konstituzioa denei, espainiarrei zein kataluniarrei, ezartzen zaie", esan du.
Rajoyren hitzetan, Europako Parlamentuan alderdi handiak eta indartsuak egon behar dira, eta ez "indar politiko zatitzaile eta eurofoboak", horiek "arriskuan" jarriko luketelako krisiaren konponbidea.
Zure interesekoa izan daiteke
Youtuberra, komunikatzaile polemikoa eta ohikoa auzitegietan... Nor da Luis Alvise?
Gutxik espero zituzten atzo Se Acabo la Fiesta ultraeskuineko taldeak lortutako emaitzak. Luis Alvise elkarte horretako buruak UPyDn eta Ciudadanosen eman zituen aurreneko pausoak. Egun, ehunka milaka jarraitzaile ditu sare sozialetan.
PSOEk irabazi du EAEko hiriburu guztietan, eta PP lehenengo indarra da Iruñean
Alderdi Sozialistak irabazi ditu hauteskundeak Gasteizen, Donostian eta Bilbon, eta Alderdi Popularrak gauza bera egin du Iruñean.
Sei ordezkarik eramango dute Euskal Herriaren ahotsa Europako Parlamentura
Idoia Mendia (PSE-PSOE), Oihane Agirregoitia (EAJ-CEUS), Pernando Barrena (EH Bildu-Orain Errepublikak), Elena Sancho (PSN-PSOE), Javier Zarzalejos (PP) eta Antonio Lopez Isturiz (PP) izango dira gaurko bozen ondoren Europako Parlamentuan eserlekua izango duten euskal herritarrak.
Ultraeskuina eta migrazioa, Europako ardatz nagusietakoak, izan dituzte hizpide alderdiek
EAJ, EH Bildu, PSOE, Sumar, PP eta Podemos hautagaitzen ekitaldi politikoak kanpainaren 10. egunean.
Europan lehiakorrak izateko neurriak proposatu dituzte euskal alderdiek
EAJ, EH Bildu, PSOE, Sumar, PP eta Podemos hautagaitzen ekitaldi politikoak kanpainaren 9. egunean.
Liberalen eta berdeen gorakadak ultraeskuina geldiaraztea lortu du Europan
Popularrrak izan dira garaile, eta sozialistak, bigarren indarra. Euroeszeptizismoak gora egin duen arren, ez du lortu Euroganbera blokeatzeko behar adina indar batzea.
Ultraeskuinaren gorakadari so hautatu dituzte europarlamentariak Ipar Euskal Herrian
Ipar Euskal Herriak eta Biarnok osatzen duten departamenduan, Pirinio Atlantikoetan, % 43,99koa izan da parte-hartzea 17:00etan, orain dela bost urte baino sei puntu handiagoa.
EAJk eta EH Bilduk eurodiputatua izango dute berriro
Bestalde, PSOEk Europako hauteskundeak irabazi ditu Espainian, 20 eserleku lortuta, ondoren PPk 12 erdietsi ditu. Gainera, Puigdemonten zerrendak garaipena eskuratu du Katalunian.
Europarrak bozkatzen hasi dira, zatikatuago ageriko den Euroganbera osatzeko
Herbehereek eta, paradoxikoki, martxoan 'brexita' gauzatu behar zuen Erresuma Batuak gaur, osteguna, abiatu dituzte hausteskundeak, Estatu gehienetan igandean egingo direnak.
EAJk gazteen mugikortasuna eta prestakuntza sustatzen duten programekin bat egin du
Hamar urte daramatza Izaskun Bilbaok Europako Parlamentuan diputatu gisa, eta EAJk aspalditik Europa sozial baten alde egiten duela gogoratu die gazteei hautagaiak.