Galdakao
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Usansolo Herria hauteskundeetan aurkeztuko da segregazioa defendatzeko

"Aise" lortu omen ditu beharrezko 500 sinadurak, bi asteko epean.
Usansolo Herria
Usansolo Herria

Usansolo Herria, Usansolo Galdakaotik bereizteko helburua duen plataforma, maiatzeko udal eta foru hauteskundeetan izango da.

Plataforma 2011n aurkeztu zen lehenengo aldiz, eta bi zinegotzi lortu zituen Galdakaoko Udalean.

Lau urteotan herri bihurtzeko lanean jardun du. Besteak beste, erreferenduma egin zuen azaroan, eta 1.964 herritar Galdakaotik bereiztearen alde agertu ziren, eta 196, kontra.

Gainera, Usansolok independentzia lortzeko aukera izan lezake datorren legegintzaldian, Bizkaiko Batzar Nagusiek herri berriak sortzeko aukera galarazten zuen araua aldatu egin baitzuen azkeneko osoko bilkuran.

Maiatzaren 24ko bozetan egoteko, Usansolo Herriak 500 sinadura bildu behar izan ditu, eta "aise" iritsi omen da kopuru horretara bi asteko epean.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X