Barkos: 'UPN iparra galduta dabil'
Uxue Barkos Gero Baiko presidentegaiak Udal eta Foru Hauteskundeen ondorengo egoera berriaz hitz egin du, goizean, Euskadi Irratian. Nafarroako gizarteak "aldaketarako oihua" egin duela eta "oso pozik" agertu da. "Aldaketa egiteko deia egin digu gizarteak, eta aldaketa horretan zeintzuk izango garen beharrezkoak argi geratu da. Orain, lana egitea dagokigu, akordio finko bat lortzeko datozen lau urteotarako", esan du.
Nafarroako Gobernu berria osatzeko UPNk PSNri egin dion azken eskaintzari ez dio aparteko garrantzirik eman Barkosek. Bere hitzetan, "Esparzaren okurrentzia" bat baino ez da. Igandeko emaitzak jakin ostean, UPN "iparra galduta" dabilela esan du. "Penagarria da azken urteotan Foru Gobernua zuzendu duen alderdia orain horrela ikustea", zehaztu du. Yolanda Barcina Nafarroako jarduneko presidentearen jarrera ere kritikatu du, "Madrilen gauzak sutan" jartzen ari dela esanez.
Hain zuzen, gobernu berri hori osatzeko negoziazio erronda egiten ari da azken egunotan Barkos. Bileraz bilera, ahalik eta "akordio zabalena" lortzea dela helburua esan du. EH Bildu, Podemos, Izquierda-Ezkerra eta Geroa Baik lortutako eserleku kopurua batuta (26) aldaketa posible den arren, PSNrekin ere adostasun batera heltzea ez du baztertzen Geroa Baiko buruzagiak. Nafarroako sozialistek azken urteotan marraztu duten bideak ez duela akordioa "errazten", baina PSNk jaso dituen botoei "errespetuz" egingo dutela lana ziurtatu du.
Oinarriak
Akordiorako oinarriei buruz galdetuta, Barkosek esan du "akordio programatikoa" izango dela, hiru ardatz nagusirekin; "arlo sozialean UPNk desegin duena berriro eraiki, ekonomia arloan beharrezko neurriak hartu eta elkarbizitzarako esparrua landu". Azken puntu horri eman dio bereziko garrantzia.
Oraingoz, gobernua osatzeko erabiliko duten formula ez dute zehaztuta. "Koalizio gobernua izan daiteke, baina badira beste formula batzuk ere. Argi dugun gauza bakarra da kuoten gobernuak ez duela lekurik izango aldaketarako gobernu horretan. Egonkortasuna duen gobernua izango da", ziurtatu du. Barkosen hitzetan, Nafarroak aldaketa nahi badu, ezinbestekoa da "gobernu tinkoa" osatzea, gobernua modu batera edo bestera osatuta ere.
Etorkizuneko gobernuaren lan-ildo nagusienetakoa, Barkosen arabera, "abertzale eta abertzale ez direnen arteko elkarlana" lortzea izango da, "UPNk bideratu duen apurketa gainditzea".
Euskal Autonomia Erkidegoarekin harremanak "normaltasunera" eramatea eta "estutzea" ere Geroa Baiko buruzagiaren helburuen artean daude, "Nafarroako nortasunari" eutsita.
Arlo ekonomikoari dagokionez, Barkosek adierazi du "UPNren azken egunotako urduritasuna" ikusita, Foru Gobernuearen diru kontuetan "ezustekoak" espero daitezkeela. "Ikusi beharko dugu egoera finantzieroa zein den, zein egoeratan utzi duten Foru Gobernua UPNren azken proiektu estrategikoek", esan du.
EiTB Nafarroan ikusi ahal izateko eta Euskal Herria Irratiaren egoera konpontzeko ahaleginak egingo dituztela ere nabarmendu du.
Legeak gobernua osatzeko azken eguna abuztuaren 24a ezartzen duen arren, Sanferminetarako akordioa lotuta egotea nahiko luke Barkosek.
Zure interesekoa izan daiteke
PSN, Zurekin Nafarroa eta EH Bilduri deia egin die Geroa Baiko Koldo Martinezek, akordiora heltzeko
Nafarroan, hauteskunde orokorrek bete-betean baldintzatutako negoziazioei buruz ezer gutxi eman dute ezagutzera oraingoz alderdiek. Gobernuaren osaketan eta Iruñeako Alkatetzan, ikusteko dago nola jokatuko duten Nafarroako sozialistek.
Garrido: 'Argi dago parte-hartze txikiak kalte egin digula'
Pilar Garridok parte-hartze txikia deitoratu du, bere koalizioari zuzenean eragiten diola argudiatuta.
Andueza: 'Euskadi sozialistagoa da gaur, ezkerrera gehiago begiratzen du'
Eneko Anduezak positibotzat jo ditu PSE-EEk hauteskunde hauetan lortutako emaitzak, eta Euskadi sozialistagoa dela eta ezkerrera begiratzen duela esan du.
Iturgaiz: 'PPren menpe badago, ez da Bilduko alkaterik edo ahaldun nagusirik izango Euskadin'
Carlos Iturgaizek positibotzat jo ditu PPk Euskadin eta Espainian lortutako emaitzak, eta ez dela Bilduko alkaterik edo ahaldun nagusirik egongo ziurtatu du.
Egibar: 'Argi dago zerbait ez dugula ondo egin'
Joseba Egibarrek EAJk Gipuzkoan lortutako emaitzen balorazioa egin du. Egibarrek adierazi du argi dagoela EAJk zerbait ez duela ondo egin.
EH Bildu alde nabarmenarekin garaile Gipuzkoako Batzar Nagusietan
Ezker abertzaleko koalizioak 22 eserleku bereganatu ditu Batzar Nagusietan (bost gehiago), EAJk 17 (hiru gutxiago), PSE-EEk zazpi (bi gutxiago), Elkarrekinek bi (bi gutxiago) eta PPk hiru (bi gehiago). Parte-hartzea % 59,92koa izan da, 2019an baino ia zazpi puntu gutxiago.
Otegi: 'Ziklo aldaketa baten lehen urratsa eman da'
EH Bildu nagusitu da udalerri askotan eta Gasteizen indar bozkatuena da 7 zinegotzirekin, duela lau urte baino bat gehiago
EAJk irabaziko luke Bilbon eta Donostian; EH Bilduk, Gasteizen; eta berdinketa teknikoa Iruñean
Nafarroako Parlamentuan, UPN izango litzateke bozkatuena, 12-13 eserlekurekin, baina PSN gertu egongo litzateke, 10-11rekin, eta Gobernuari eutsi ahalko lioke, egungo formula berarekin.
18:00etako parte-hartze datua: % 54,12 Nafarroan eta % 48,52 EAEn
Parte-hartzea % 1,19 igo da Nafarroan 2019ko hauteskundeekin alderatuta, eta % 4,84 jaitsi da EAEn.
Berezitasun ugariko hauteskundeak dira Udal hauteskundeak, Euskadiko bost udalerritan bereziki
Usansolon, Gernikan (Bizkaia), Irunen (Gipuzkoa) eta Arabako Errioxako Bastidan eta Guardian, adibidez, berezitasun ugariko hauteskundeak izango dira gaurkoak; jakin ezazu zergatik bideo honetan.