pse-ee
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Anduezak nabarmendu du PSEk konpromisoa duela familia ekonomiak eta herritarren bizi kalitatea babesteko

PSE-EEk igande honetan iragarri duenez, Zabalganarako tranbiaren proiektua martxoan lizitatuko da, EAJren "mesfidantzak" gainditu ostean.
Eneko Andueza, euskal sozialisten idazkari nagusia, Gasteizen. Argazkia: EFE
Eneko Andueza, euskal sozialisten idazkari nagusia, Gasteizen. Argazkia: EFE

Iñaki Arriola Garraioetako sailburuak eta Maider Etxebarria Gasteizko alkateordeak mugikortasunari buruzko PSE-EEren ekitaldi batean parte hartu dute igande honetan, Zabalganan. Eneko Andueza euskal sozialisten idazkari nagusiak bertan azpimarratu duenez, PSEk euskal administrazioetan bere ardura eremuetatik bultzatutako politikek agerian uzten dute bere alderdiak familia ekonomiak babesteko eta herritarren bizi kalitatea hobetzeko duen konpromisoa.

Anduezak adierazi duenez, bere alderdia mugikortasunak "funtsezko zeregina" duen hazkunde eredu batean, gizarte eredu batean hiri eredu batean ari da lanean.

Arriolak iragarri duenez, martxoan lizitatuko dute tranbia Zabalganara luzatzeko eraikuntza proiektua. Etxebarriaren arabera, PSE-EEk EAJk proiektu horren inguruan dituen "zalantzak eta mesfidantzak" konpondu izanari esker izango da posible.

Bestalde, maiatzeko udal hauteskundeetarako PSE-EEren zerrendaburu eta alkateordeak nabarmendu du, sozialistek Zabalganarako tranbiaren proiektuan duten inplikazioari esker, tranbia "errealitate" bihurtuko dela.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X