Antolakuntza kolektiboaren indarra aldarrikatu du EH Bilduk
EH Bilduk Hernanin egin duen ekitaldian, Oihana Etxebarrieta Gipuzkoako zerrendaburuak autoritarismoari inteligentziaz erantzuteko beharra azpimarratu du. Azaroaren 14an Bilbon egingo den manifestaziorako deia egin du koalizio subiranistak. Bertan esan dutenez, une historiko honetan gauza asko daude jokoan, eta ez dago ekidistantziarako lekurik.