Aberri Eguna
2024/03/30 - 15:56
2025eko aberri eguna elkarrekin ospatzeko deia egin du Euskal Herria Baterak
EAJko eta EH Bilduko ordezkariak bildu dira gaur, Aberri Egunaren bezperan, Bilbon Euskal Herria Batera plataformak deitutako ekitaldian, eta sindikatu, gizarte eta kultura munduko pertsona ezagunek ere hartu dute parte. Euskal naziotasuna eta izaera aldarrikatu dituzte bertan.
2024/03/30 - 14:59
EAJ eta EH Bildu Euskal Herria Baterak Aberri Egun "bateratua" eskatzeko egindako ekitaldian izan dira
Bilboko Campos Eliseos antzokian Aberri Egunaren bezperan egindako ekitaldian, alderdi politiko, sindikatu eta kultur eta gizarte munduko pertsona ezagunak bildu dira.
2024/03/28 - 12:54
Aberri Egunaren harira, apirilaren 21eko hauteskundeetan "masiboki" parte hartzeko deia egin du EAJk
Halaber, mundu osoan zehar barreiatutako abertzaleak Aberri Eguna ospatzera eta balkoietan ikurrinak jartzera animatu ditu.
2024/03/12 - 15:23
EH Bilduk Iruñeko Aberri Egunean parte hartzeko deia egin du
Pernando Barrenak eta Oihana Etxebarrietak martxoaren 31n Nafarroako hiriburura hurbiltzeko deia egin diete euskal herritarrei.
2024/01/31 - 14:06
EH Bilduk Iruñean ospatuko du Aberri Eguna hirugarren urtez jarraian, martxoaren 31n
Ezker independentistak Aberri Egunean parte hartzera animatu ditu euskal herritarrak, "nazio bat garela eta gatazka politikoei irtenbide demokratikoak bilatu behar zaizkiela" aldarrikatzeko.
2023/04/09 - 20:00
Sayasek Otegiri: "Nafarroak ez du behar bere etorkizuna zein den esango dion batasunorik"
Javier Esparza UPNko presidenteak ere gogor kritikatu du EH Bilduk Iruñean ospatu izana Aberri Eguna eta ohartarazi die ez dutela "Nafarroa eta Euskadi anexionatzea lortuko, euskal errepublika sortzeko".
2023/04/09 - 16:58
EH Bilduk "herri mailako akordio zabalak" egiteko prestutasuna berretsi du Iruñeko Aberri Egunean
Milaka pertsonaren aurrean, Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile nagusiak eskua luzatu die eragileei “minimoetan oinarritutako” adostasun zabalak lortzeko.
2023/04/09 - 16:49
EH Bilduren Aberri Eguneko manifestazioa Iruñean, burujabetzaren alde
Arnaldo Otegi koordinatzaile nagusia bertako eragileei zuzendu zaie akordio zabalak lortzeko, eta estatuetako alderdi ezkertiarrei autodeterminazio eskubidea errespetatzeko eskatu die.
2023/04/09 - 16:33
Euskal Herriaren burujabetza eta erakunde propioak eskatu dituzte Bagirak deituta, Itsasun bildutakoek
Bagira mugimenduak Itsasun ospatu du Aberri Eguna, Iparraldean duela 60 urte estreinekoz egin zen modura. Abertzale mugimenduaren berpizkundea aldarrikatu dute.
2023/04/09 - 16:19
M28an bozkatzeko deia egin du Ortuzarrek, Euskadiren askatasuna lortzeko bidean
EAJko EBBko presidenteak Bilboko Plaza Berrian esan duenez, aurtengo Aberri Egunak hauteskunde usaina du. Lehendakariak ere hartu du hitza eta autogobernuak herri identitatearekin duen lotura nabarmendu du.
2023/04/09 - 14:31
Subiranotasuna eta erabakitzeko eskubidea aldarrikatuko dituzte EAJk eta EH Bilduk ekitaldi banatan
"Autogobernu-esparru berriaren" aldarria egingo dute jeltzaleek Bilbon; koalizio independentistak, berriz, Iruñean izango du bere ekitaldi nagusia, "euskal estatuaren" alde eginda.
2023/04/09 - 14:30
Ortuzarrek bozkatzera deitu du M28an, "aberrigintza Udaletatik eta Aldundietatik ere egiten delako"
Bestalde, euskal autogobernuaren defentsa sutsua egin du Iñigo Urkullu lehendakariak jendez lepo zegoen Bilboko Plaza Berrian, "herri gisa dugun nortasunaren adierazpen argia delako".
2023/04/09 - 14:03
Ehunka lagun bildu dira Itsasun Bagirak deituta, "Ipar Euskal Herriko abertzaletasuna birfundatzeko" asmoz
Duela 60 urte Itsasun ospatu zen Iparraldean lehen aldiz Aberri Eguna eta egun hura oroitu nahi izan dute deitzaileek. Egun osoko jaia antolatu dute bertan.
2023/04/09 - 13:24
Aberria "interes pribatuen aurrean zerbitzu publikoak defendatuz" egiten dela aldarrikatu du Podemosek
Igande honetan Aberri Eguna dela eta, Podemos Ahal duguk manifestua ondu du eta bideoa zabaldu du sare sozialetan "Euskadi defendatzea herritarren eskubideekin negozioa egiten duten interes pribatu eta partikularren aurrean zerbitzu publikoak defendatzea" dela adieraziz.
2023/04/08 - 19:33
EAJk, EH Bilduk eta Podemosek bat egin dute Baterarekin Aberri Egun bateratuaren alde
"Desberdintasunen errespetutik" abiatuta "gutxieneko zoru amankomuna" eraiki nahi du ekimenak, etorkizuneko erronkei aurre egiteko, tartean "non gauden eta, batik bat, nora joan nahi dugun" adostea.
2023/04/08 - 19:22
Azken Aberri Egun bateratua 1978koa izan zen
Orduan alderdi abertzaleek eta ezkertiar ez abertzaleek parte hartzen zuten. Lehenengo edizio jendetsua EAJk antolatu zuen 1932an, eta diktaduran debekatuta egon bazen ere, 1964an berriro ekin zioten ospakizunari, poliziaren jazarpenari aurre eginez.
2023/04/08 - 18:14
Sinn Fein, ERC, CUP eta BNG EH Bildurekin batera izango dira Iruñeko Aberri Egunean
Declan Kearney Sinn Feineko koordinatzaile nazionala Iruñean izango da igandean, eta hitza hartuko duen nazioarteko ordezkaritza izango da Nafarroako hiriburuko kaleak zeharkatuko dituen manifestazioari amaiera emango dion ekitaldi politikoan.
2023/04/08 - 16:34
Euskal Herria Batera ekimenak Aberri Egun bateratua ospatzeko deia egin du
Gizarte eta kultura munduko hainbat eragile batu dira Donostian, baita alderdi politiko batzuetako ordezkariak ere, aberri egun bateratu bat ospatzea posible dela aldarrikatzeko.
2023/04/08 - 15:09
Aberri Egunean Euskadiren erabakitzeko eskubidea aldarrikatzeko deia egin du Ortuzarrek
Bestalde, "herri honen etorkizunarengan esperantza eta fedea" edukitzea eskatu du, eta hitzeman du EAJk lanean jarraituko duela "Euskadiren etorkizuna" hobetzeko.
2023/04/07 - 13:55
"XXI. mendeko auziei so egingo dien herri-bulkada" sortzeko deia egin dute EH Bilduk eta EH Baik
Sortzen ari diren galdera berriei erantzunak sortzeko garaia dela uste dute alderdi abertzaleek, “beste norbaitek beste nonbaiten hartzen dituzten erabakien menpe dagoen herria” izanik.