Aberri Eguna
2025/04/20 - 16:00
Euskaldunak aukera baten aurrean gaudela dio Otegik
Iruñean ospatu du EH Bilduk Aberri Eguna. Otegik, eskua luzatu dio "herri honek errekonozimendu nazional handiagoa, bere hizkuntzaren defentsa edo bestelako gizarte bat" merezi duela uste duenari, bide hori elkarrekin eraikitzeko.
2025/04/20 - 15:46
Bilbon ospatu du Aberri Eguna Eusko Alderdi Jeltzaleak
Jai giroan ospatu dute Eusko Alderdi Jeltzaleko kideek Alderdi Eguna. Bilbon egin dute ekitaldia nagusia.
2025/04/19 - 19:52
"Euskal herritarrak nazio bat gara, eta hori da Aberri Egunean ospatu beharrekoa", Estebanen hitzetan
Nazioarte mailan "une zailak" eta "ziurgabetasuna" nagusi diren honetan, adierazi du "zerbait berria izanik ere", aurretik ere bizi izan ditugula antzeko egoerak.
2025/04/19 - 15:54
Aberri Egunean "askatasunaren nazioa" izan nahi dutela erakusteko eskatu die Otxandianok euskal herritarrei
EH Bilduk Iruñean ospatuko du aurten ere Aberri Eguna. 12:00etan Golem zinemetatik abiatuko da manifestazioa eta Antoniutti parkean amaituko da, ekitaldi politikoarekin.
2025/04/19 - 15:53
Estebanek esan du jeltzaleak ohituta daudela oztopoen gainetik aurrera egiten
Bizkargi tontorrean egin ditu adierazpenok Aitor Estebanek. Urtero legez, EAJk, Aberri Egunaren bezperan handik egin du biharko eguna ospatzeko deia.
2025/04/16 - 19:15
EH Bildu eta EH Bai: "Aberri Eguna burujabetzaren bidean aurrera egiteko txanpa izatea nahi genuke"
Datorren igandean Donibane Garazin eta Iruñean antolatu dituzten mobilizazio eta ospakizunetan parte hartzera deitu dituzte herritarrak.
2025/04/13 - 15:27
Aitor Estebanek ''mugak gainditu eta nazio gehiago'' egiteko dei egin du
EAJk "gizartea, nazioa eta etorkizuna" dituela ardatz azpimarratu du EAJren EBBko presidenteak igande honetan Lesakan ospatutako Bidasoako Aberri Egunean.
2025/04/11 - 22:45
Euskal Herria Batera ekimenak Aberri Egun ''bateratua'' ospatu du EH Bildu eta EAJren partaidetzarekin
EAJko eta EH Bilduko ordezkariak Euskal Herria Batera ekimenak antolatutako Aberri Eguna ospatzeko "ekitaldi bateratuan" izan dira. Antolatzaileek "euskal nazioa aldarrikatzeko" deia egin dute Kursaalen ospatutako ekitaldian.
2025/03/24 - 17:55
Euskal Herria Baterak apirilaren 11n Donostiako Kursaalen egingo duen Aberri Eguneko ekitaldia aurkeztu du
Ekitaldiaren oinarria ordubeteko pieza kultural bat izango da; dantza, hitza eta kantua batuko dituena.
2025/03/10 - 14:26
EH Bilduk berdinen arteko errepublika aldarrikatuko du Aberri Egunean, militarismoa gora doan testuinguruan
EH Bilduk "Askatasunaren Nazioa Gara" lelopean ospatuko du aurtengo Aberri Eguna Iruñean.
2025/03/10 - 12:43
''Askatasunaren nazioa gara'' lemapean ospatuko du EH Bilduk 2025eko Aberri Eguna
Horrela iragarri du Arnaldo Otegi EH Bilduren idazkari orokorrak komunikabideen aurrean Iruñean egindako agerraldian. "Euskal Herria nazio bat dela eta askatasunaren nazioa garela aldarrikatzera bilduko gara Iruñean", gaineratu du.
2025/01/25 - 13:48
Euskal Herria Batera-k apirilaren 11n egingo du Aberri Egun Bateratuaren ekitaldia
Donostiako Kursaalean kultur-ikuskizun bat ardatz izango duen ekitaldi indartsu batekin emango dio hasiera Euskal Herria Batera herri ekimenak Aberri Egunera bitarteko asteari. Euskaltasuna elkarrekin ospatzeko deia egin dute "aberri eguna guztiona da eta guztiok ospatu behar dugu".
2024/03/31 - 22:49
"Eskubide sozialak bermatuko dituen gobernu eta euskal estatu zintzoa" aldarrikatu du EH Bilduk Iruñean
Arnaldo Otegik esan duenez, "ukazio erradikal, demokratiko eta herritar bat egiteko" daude Iruñean: "Euskaldunak ez gara ez frantsesak eta ez espainolak, euskaldunok euskaldunak gara, eta kito". Euskaldunek harro egoteko motibo ugari dituztela azpimarratu du manifestazio jendetsuaren ostean.
2024/03/31 - 19:55
Txapela ''inork behartu gabe'' jarri behar dela aldarrikatu du Javier de Andresek bideo batean
Euskadiko Alderdi Popularrak ere presente egon nahi izan du Aberri Egunean. PPko lehendakarigaiak bideo bat egin du, txapela jarrita.
2024/03/31 - 19:41
Elkargoari eskumen gehiago ematea eta euskara sustatzea aldarrikatu du Bagirak Uztaritzen
Euskal Herria Bai mugimenduarekin batera egindako Aberri Egunaren ospakizunetan, elkartasuna erakutsi diete ETAren armagabetzean izan zuten parte-hartzeagatik datozen egunetan Parisen epaituko dituzten bi bake ekintzaileei.
2024/03/31 - 17:47
Ortuzarrek botoa mobilizatzeko eskatu, eta EH Bildu bere benetako asmoak "ezkutatzen" ari dela iradoki du
Apirilaren 21ean garaipen "argia" lortzeko, botoa emateko deia egin du Urkulluk lehendakari gisa bizi izan duen azken Aberri Egunean. Pradalesek ongizatea eta agenda globala eta humanista jarri ditu ardatz.
2024/03/31 - 16:45
Otegi: ''EH Bilduren proiektuak gobernu eta estatu bokazioa du''
Aberri Eguna Iruñean ospatu du EH Bilduk. Arnaldo Otegi koalizioaren koordinatzaile nagusiaren esanetan, "heltzen ari gara gobernuetara eta hortik estatu bidea egitea tokatuko zaigu".
2024/03/31 - 16:24
''EAJren eredua'' defendatu du Imanol Pradalesek, ''etorkizun hobea'' izateko
Aberri Egunaren ospakizunetan, bere benetako asmoak "ezkutatu" izana egotzi dio Andoni Ortuzar EAJren presidenteak EH Bilduri. Iñigo Urkullu lehendakariak, berriz, "urte hauetan eskainitako konfiantza" eskertu dio euskal gizarteari.
2024/03/31 - 15:34
Itun sozial eguneratu bat aldarrikatu du Sumarrek, Euskadiren nazio aitortza ardatz izango duena
Euskadin dauden identitate guztien elkarbizitzaren alde lan egin behar dela esan du Andeka Larreak, eta itun sozial eguneratu bat aldarrikatu du.
2024/03/31 - 15:07
Gorrotxategi: ''XXI. mendean Aberri Eguna ez doa muga berriak sortzeari buruz, bizitza duinaz baizik''
Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiaren ustez, "XXI. mendean Aberri Eguna ez doa muga berriak sortzeari buruz, ezta Ebro ibaian harresi berriak eraikitzeari buruz ere, euskaldun guztiek Euskadin bizitza duina izatea eragozten duten oztopoak ezabatzeari buruz baizik".