Adinekoak
2022/02/22 - 08:30
Kutxabankek eta Laboral Kutxak 65 urtez gorako bezeroak aurrez aurre artatuko dituzte
Laboral Kutxak datorren astetik aurrera egingo du moldaketa, eta Kutxabankek, martxoaren 15etik aurrera.
2022/02/21 - 08:59
Eskandalua Frantziako adinekoen egoitzetan
Eztabaida hau Asanblada Nazionalera iritsi da, hauteskunde kanpaina pil-pilean dagoenean. Iturri ezberdinek egoitza pribatuen eredu hau zalantzan jarri dute, etekina lortzeko helburua nagusi dutelako, zainketen kalitatea kontuan izan gabe.
2022/02/16 - 14:47
Lau pertsona hil dira Gipuzkoako egoitzetan covid-19aren ondorioz azken astean
37 pertsona hil dira azaroaren 29tik Gipuzkoako egoitzen sarean. Bestalde, 265 positibo daude gaur egun; hau da, aurreko astean baino 134 gutxiago.
2022/02/15 - 15:58
Arabako egoitzen egoera "nabarmen" hobetu da, 54 adineko baino ez baitaude kutsatuta
Halaber, azken astean ez da inor hil koronabirusarekin, eta aurreko zazpi egunetan sei izan ziren hildakoak.
2022/02/14 - 17:39
PSE-EEk ekimenak aurkeztuko ditu udaletan, bankuek adinekoei egokitutako arreta berma dezaten
Anduezak salatu du 2008az geroztik % 44 banketxe gutxiago ireki dituztela EAEn, eta, ondorioz, zenbait tramite egiteko orduan arazoak sortu direla, dela lehiatilak itxi dituztelako, dela ordutegiak murriztu dituztelako.
2022/02/10 - 16:01
Adineko pertsonentzako aurrez aurreko ordutegiak hobetu eta arreta lehenestea proposatu dute bankuek
Sektoreak neurri sorta bat proposatu dio Espainiako Gobernuari, besteak beste, sukursalek arreta pertsonalizatuagoa eskaintzea, bai aurrez aurre baita telefono bidez, edo kutxazainak edo aplikazio mugikorrak eskuragarriagoak egitea.
2022/02/08 - 21:51
'Nagusia naiz, baina ergela ez' kanpainarekin, Carlos San Juanek 600.000 sinadura bildu ditu
Madrilera eraman ditu sinadurak, neurriak exijitu eta bankuek adinekoak kontuan izan ditzaten, besteak beste, galtzen ari den aurrez aurreko tratua emanda.
2022/02/08 - 14:12
Sei pertsona hil dira covid-19ak jota Arabako adinekoen egoitzetan eta zazpi Gipuzkoakoetan
Araban behera egin du kutsatuta dauden adinekoen kopuruak; 147 daude guztira. Gipuzkoan, aldiz, gora egin du; 399 dituzte bertan.
2022/02/04 - 11:41
Austriak derrigorrezko txertaketa ezarri du adin nagusikoentzat
Austriako Gobernuak nahitaezko txertaketa ezarri die 18 urtetik gorako herritar guztiei, eta martxoaren 15etik aurrera 600 eta 3.600 euro arteko isunak jarriko dizkie txertoa hartu ez dutenei.
2022/02/01 - 15:38
4 pertsona hil dira Gipuzkoako adinekoen egoitzetan, 5 Bizkaian eta bat Araban covid-19aren ondorioz
Gipuzkoako adinekoentzako zentroek 388 positibo aktibo dituzte une honetan, eta Araban, berriz, 168. Bizkaiak 366 erabiltzaile ditu positibo baieztatuekin.
2022/01/27 - 21:52
Arrakala digitalak baztertu egin ditu bankuetako bezero asko, adinekoak gehien bat
Euskadin geroz eta kutxazain gutxiago daude, eta kaltetuena herri txikietan bizi den jendea da. Horren adibidea dugu Berrobin. Herrian duten kutxazain bakarra hautsi egin zen udan, eta bankuak ez du konpondu nahi. Hortaz, dirua ateratzeko herritik kanpora joan beharra dute.
2022/01/25 - 15:55
Egoitzetan azken astean hildakoen balantzea: zazpi pertsona hil dira Gipuzkoan, lau Bizkaian eta lau Araban
Pandemia adinekoen egoitzetan izaten ari den eraginari buruzko informazioa eguneratu dute foru aldundiek.
2022/01/19 - 10:09
Sei pertsona hil dira Valentziako adinekoen egoitza batean bart izandako sutean
23:00ak aldera hasi da sutea, Moncadako adinekoen egoitzan. 70 egoiliarrak eraikinetik atera, eta zaurituak ospitalera eraman dituzte.
2022/01/19 - 09:37
Sei pertsona hil dira Moncadako (Valentzia) adinekoen egoitza batean izandako sutean
Suhiltzaileek 25 bat egoiliar egoitzatik ateratzea lortu dute. Horietako batzuk ospitalera eraman behar izan dituzte.
2022/01/15 - 18:57
Egoiliarren senideek covidaren aurkako isolamendu protokoloak salatu dituzte
Babestu elkartea Gasteizen bildu da adineko pertsonentzako "baldintza duinak" aldarrikatzeko eta, bertatik adierazi dutenez, ez dute onartuko "tristuraz hiltzen" uztea.
2022/01/11 - 14:38
939 positibo berri eta sei hildako izan dira azken egunetan EAEko adinekoen egoitzetan
Araban, kutsatzeak ia boskoiztu egin dira astebetean, baina soilik sei pertsona ospitaleratu behar izan dituzte. Bizkaian hiru pertsona hil dira azken egunetan adinekoen egoitzetan, eta Gipuzkoan beste hiru.
2022/01/06 - 20:40
Bi adineko ebakuatu dituzte Donostiako etxebizitza batean sutea izan ostean
Garrek sukaldea kiskali dute. Bi adinekoak ondo daude, baina oraingoz ezingo dira etxera itzuli.
2022/01/05 - 18:57
65 urtez beherako kutsatuek hirugarren dosia diagnostikotik lau astera jasoko dute
Gainera, litekeena da hirugarren dosia jasotzeko epea aurki hiru hilabetera murriztea, txertoen batzordeko iturriek jakitera eman dutenez. Egun pauta bukatu eta sei hilabetera jasotzen da hirugarren dosia.
2022/01/05 - 15:51
Besoak zabalik jaso dituzte Errege Magoak Orue erresidentziako egoiliarrek
Pandemiaren ondorioak hasieratik eta gertutik pairatu dituzte: bisita gutxiago, distantzia gehiago... Eta horrek emozioak azaleratzean du eragina. Horrexegatik gaur egun berezia izan dute.
2022/01/03 - 12:51
Txertoaren laugarren dosia jasoko dute Israelen 60 urtetik gorakoek eta osasun langileek
Gainera, Bennettek iragarri du negatibo diren 5 urtetik gorako kontaktu estuek ez dutela berrogeialdirik egin beharko, baldin eta txertoa jaso badute. Kontrara, txertorik hartu ez dutenek zazpi eguneko berrogeialdia bete beharko dute, negatibo izanda ere.