Gurasoak
2022/05/18 - 22:41
Hilean ume bakoitzeko 200 euroko dirulaguntza iragarri du Jaurlaritzak
Hilean umeko 200 euroko diru-laguntza jasotzea ondo ikusten dute guraso direnek. Hala ere, ez dute uste erabakigarria izango denik. Izan ere, jaiotzek behera egin dute, eta guraso izateko adinak gora. Ekonomikoak ez ezik, beste mota bateko laguntzak ere beharrezko ikusten dituzte gurasoek.
2022/05/11 - 18:19
Jaiotzak % 3,3 jaitsi ziren EAEn 2021ean
Amen % 80k baino gehiagok 30 urte baino gehiago zituzten, eta iazko udazkenean erditu ziren emakumeen % 29,7 atzerritarrak izan ziren.
2022/05/09 - 18:08
Martin eta Nahia, Nafarroan 2021ean jaio ziren haurren izenik ohikoenak
Aurreko urteetan erregistratutako izenekin alderatuta, June eta Lara sartu ziren gehien erabilitako hamar neska izenen artean; mutilei dagokienez, Hugo, Enzo, Javier eta Markel dira lehen hamarren artean berriak.
2022/04/09 - 17:33
10. urteurrenean, "hustuta" daude Manu eta Fina, Iñigo Cabacasen gurasoak
Erakundeekin eta egindako ikerketarekin oso desengainatuta daude, "umiliatuta" eta "abandonatuta" sentitu dira. Kalean jasotako babesa da "irabazi" dutena.
2022/03/31 - 10:54
Bikote bat atxilotu dute hiru hilabeteko semeari tratu txarrak ematea leporatuta
Haurtxoak humeroa eta sorbalda hautsita eta begia ubelduta zituela erietxeratu zuten igandean. Gurasoek 22 eta 18 urte dituzte.
2022/03/10 - 21:58
Espetxe-zigorra ezarri diote Irune Costumerori, alabari grabagailu bat ipintzeagatik aita zelatatzeko
Kondenatuak adierazi duenez, helegitea aurkeztu du jada Auzitegi Gorenaren aurrean, eta ukatu egin du grabagailua berak ipini izana. Umeen Zerbitzuak alaba kendu zion 2017an, "guraso alienazio sindromea" argudiatuta.
2021/12/16 - 16:18
Izurriak haurrengan duen "inpaktu handia" tarteko, kontziliazio laguntzak berreskuratzea eskatu du EH Bilduk
Koalizio subiranistaren ustez, "ezinbestekoa" da dirulaguntzok "azkarrago" ematea, "egoera zaurgarrian dauden familiak" kanpoan ez geratzeko.
2021/11/16 - 12:41
Espainiako Gobernuak indultu partziala eman dio Juana Rivasi
Ministroen Kontseiluak indultu partziala eman dio Juana Rivas Maracenako (Granada) bizilagunari. Rivas bi urte eta erdiko espetxealdira zigortu zuten, adingabeak lapurtzea egotzita, ez baitzizkion Francesco Arcuri senar ohiari seme-alabak utzi nahi izan.
2021/11/15 - 12:27
Jaiotza-tasaren beherakada leundu egin da bigarren hiruhilekoan
2021eko apirila eta ekaina bitartean jaiotzak %2,9 jaitsi ziren iazko epe berarekin alderatuta. Hala ere, jaitsierarako joera leundu egin da, lehen hiruhilekoan jaitsiera erlatiboa % 12,5ekoa izan baitzen. %.
2021/10/08 - 20:06
Etsipena EAEko eskoletan Hezkuntzako protokolo berriaren aurrean
Zuzendariek eta gurasoek eskoletan neurri gehiago arintzea espero zuten, batez ere kanpoaldeetan musukoa erabiltzearen inguruan.
2021/09/15 - 13:44
Irungo haur baten heriotza zuhurtziagabekeriazko hilketa izan ote zen ikertzen ari dira
Bost hilabeteko haurtxoa joan den abuztuaren 10ean hil zen. Ama eta gizonezko bat ikertzen ari dira, deklarazioan bertsio "kontrajarriak, sinesgaitzak eta inkoherenteak" eskaini zituztelako.
2021/07/14 - 17:30
Amatasun eta aitatasun baimenak 6 hilabetera luzatzea proposatu du Belarrak
Lege berriak, halaber, seme-alabak bakarrik hazten dituzten amek amatasun baimena eta “beste gurasoarena” hartzeko aukera emango luke, besteak beste.
2021/06/09 - 21:26
Adituek baieztatu dute guraso alienazio sindromea ez dela existitzen
Bizkaiko Foru Aldundiak balizko sindrome horretan oinarritu zuen Irune Costumerori alaba kentzeko erabakia. Epaiketa epaiaren zain geratu da.
2021/06/08 - 22:28
Irune Costumeroren alaba bahitu izana ukatu du aitak: "Oporretan egon nintzen"
Irune Costumeroren alabaren aitak auzipetuen lekuko gisa deklaratu du epaiketaren bigarren saioan.
2021/06/07 - 21:44
Costumerok epaiketan adierazi du Aldundiko langileak gezurretan ari direla
Adin txikikoen zerbitzuak alaba kendu zion 2017an "gurasoak eragindako alienazio sindromea" egotzita. NBEk kargu hartu zion Espainiako Gobernuari 2020ko irailean, kasu honengatik.
2021/05/22 - 15:39
Ekainean hasiko da Bizkaiko Aldundiaren aurkako epaiketa Irune Costumero kasuagatik
Adin txikikoen zerbitzuak alaba kendu zion 2017an "gurasoak eragindako alienazio sindromea" egotzita. NBEk kagu hartu zion Espainiako Gobernuari 2020ko irailean, kasu honengatik.
2021/05/13 - 22:23
Espainiako Gobernuak haurdun daudenei Pfizer edo Moderna txertoa ematea aholkatu du
Emakume horiei txertoa dagokienean, lehentasun taldearen arabera, ematea aholkatzen dute, edoskitze garaian ere bai.
2021/05/10 - 16:50
Lehen haurra izan duten emakumeen ia erdiak 35 urtetik gorakoak dira EAEn
Gizonezkoetan, 10etik 7k, 35 urtera arte ez dute umerik izaten. Jaiotzetan, populazio migranteak pisu handia dauka, jaiotzen % 22 eurenak baitira.
2021/05/10 - 16:31
Nolako laguntza jasotzen dute Europako gainerako herrialdeetan jaioberrien gurasoek?
Bulgariako eta Kroaziako amatasun baimenak 58 astekoak dira, Europar Batasuneko luzeenak. Belgika, Eslovenia, Zipre edo Luxenburgo, berriz, zerrendaren behekaldean daude, 14 aste baino gutxiagorekin.
2021/04/27 - 16:52
Pandemiak seme-alaben kontsumo digitala hobeto ezagutzea ahalbidetu du
Sareak izan ditzakeen arriskuak zeintzuk diren eta nola babestu ahal diren seme-alabei erakustea gomendatzen diete adituek gurasoei.