Jaiotza-tasaren beherakada leundu egin da bigarren hiruhilekoan
Urtearen bigarren hiruhilekoan 3.523 haur jaio ziren EAEn; lehen hiruhilekoan baino 216 haur gehiago badira ere, iazko epe berarekin alderatuta % 2,9 jaitsi da jaiotza kopurua.
Duela urtebete baino gutxiago jaio dira bigarren hiruhilekoan, baina beheranzko joera leundu egin da lehenengo hiruhilekoarekin alderatzen bada; izan ere, 2021eko lehen hiruhilekoan urte arteko jaitsiera erlatiboa % 12,5ekoa izan zen.
Lurraldeka, urtetik urterako jaitsiera hiru lurraldetan gertatu da baina Araban izan da nabarmena (% 5,6 gutxiago); Gipuzkoan % 2,7 jaitsi da eta Bizkaian % 2. Zifra absolutuetan, Bizkaian 1.737 haur jaio ziren, 1.209 Gipuzkoan eta 577 Araban.
2021eko apirilean, maiatzean eta ekainean, ezkontzaz kanpoko jaiotzak guztizkoaren % 47,9 izan ziren, 2020ko hiruhileko berean izandako % 46,9 baino gehiago. Bizkaian % 50 izan ziren ezkontzaz kanpoko jaiotzak eta lurralde hori izan zen batezbestekoa baino balio handiagoak izan zituen lurralde bakarra; Araban eta Gipuzkoan portzentajeak txikiagoak izan ziren, % 47,5 eta % 44,9, hurrenez hurren.
Jaiotza-hurrenkeraren arabera, bigarren hiruhilekoan jaiotakoen ia erdiak (1.709) lehen seme-alabak izan ziren; 1.349 haur (% 38,3) aurretik beste bat zegoen familietara iritsi ziren, eta % 13,2koa izan zen hirugarren edo ondorengo ordenako jaiotzen ehunekoa.
40 urtetik gorako amen ehunekoa % 10 baino handiagoa da
Jaiotzak adinaren arabera banatuz gero, 30-39 urte bitarteko amek jarraitu zuten nagusi izaten, horien artean erditzeen % 70,6 gertatu baitziren. Aurrekoaren oso azpitik zeuden 25 eta 29 urte bitartekoak (% 12,3) eta 25 urtetik beherakoak (% 6,2), eta 40 urtetik gorako amak % 10,9 izan ziren.
Ama ezkongabeen amatasun-adina (amen % 45,50) ama guztiena baino zertxobait txikiagoa izan zen; izan ere, ama ezkongabeen % 9,9k 25 urte baino gutxiago zituen, eta % 14,9k 25 eta 29 urte bitartean. 40 urtetik gorako ama ezkongabeen ehunekoa % 10,7 izan zen.
2021eko udaberriko hilabeteetan EAEn izandako jaiotzen % 26tan, amek atzerriko nazionalitatea zuten. 2020ko aldi berean, ehuneko hori % 27,6koa izan zen. Lurraldeka, Araban % 36,4 izan zen, Gipuzkoan % 24,2 eta Bizkaian % 23,8.
Zure interesekoa izan daiteke
Guardia zibil batek bikotekide ohia hil du Llanesen, hura ere agentea
Hilketaren ondoren, ihes egiten saiatu da erasotzailea, eta ahalegin horretan, inguruan zeuden beste agente batzuk tiroka erantzun diote. Bertan zendu da.
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela hainbat urtez
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, eta programazioaren zati handi bat kolokan dago teknikarien greba dela eta
Blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatuko dute. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du dagoeneko, eta programaren beste ekitaldi batzuk loka jarri ditu.