Alemania
2023/01/13 - 08:02
Lutzerath, ikatz meategi baten hedapenagatik desagertzeko arriskuan dagoen herria
Alemaniako RWE energia enpresa erraldoiak herri horretatik oso gertu dagoen lignito meategi bat handitzeko asmoa du. Herritarrek handik alde egin dute dagoeneko, baina aktibisten topaleku eta ikur bihurtu da orain Lutzerath.
2023/01/12 - 21:49
Ehunka ekologistek ikatz meategi baten handitzea eragotzi nahi dute Alemanian
Ehunka ekintzaile iritsi dira bertara, Poliziak inguruko herria hustutzeko operazioa hasi duen bitartean. Ekologistek salatzen dute ikatzaren ustiapena areagotzeak atzerakada galanta ekarriko duela klima larrialdiaren aurkako borrokan.
2023/01/11 - 12:59
Istiluak Alemanian, ikatza ustiatzeko herri bat hustutzen hasi direnean
Polizia alemaniarra Lützerath herria husten hasi da gaur goizean, Garzweiler II meategian lignitoaren ustiapena areagotzeko, ingurumen-ekintzaileen erresistentziaren aurrean. Agenteei harriekin, pirotekniarekin eta molotov koktelekin egin diete harrera.
2023/01/02 - 21:54
Abiaduraren muga orokor bat ezartzea proposatu dute Alemaniako autobideetan energia aurrezteko
Ekimen polemikoena gobernu koalizioaren kide diren Berdeek proposatu dute: autobideetan abiadura muga orokor bat ezartzea. Izan ere, Alemania da munduko herrialde gutxienetakoa autobideetan nahi besteko abiaduran gidatu daitekeena.
2022/12/19 - 18:35
EBko estatu kideek 180 euroko muga adostu dute gasarentzat Alemaniaren babesarekin
Herbehereak eta Austria abstenitu egin dira, eta Hungaria aurka agertu da. Mekanismoa aktibatuko da, aldi berean, Europako merkatuan 180 euro gainditzen direnean hiru egunez jarraian, eta nazioarteko merkatuekiko prezioan 35 euroko aldea dagoenean.
2022/12/16 - 14:25
Munduko akuario zilindrikorik handiena lehertu, eta bi pertsona zauritu dira Berlinen
AquaDom izenekoa zen, eta hondatuta omen zegoen. Milioi bat litro ur baino gehiago isuri dira, eta 1.500 arrain tropikal zeuden barruan. Alemaniar hiriburuko Radisson Collection hotelean zegoen.
2022/12/11 - 20:08
Hitlerrek Polonian edo AEBk Iraken egindakoarekin parekatu du Chomskyk Ukrainako errusiar inbasioa
Hizkuntzalari, intelektual eta aktibistak "edonolako akordioak" bilatu behar direla azpimarratu du, "gatazka areagotu ez dadin".
2022/12/09 - 17:48
Bernd Krottmayerrek ordezkatuko du Emilio Titos Gasteizko Mercedesen zuzendaritzan
Gasteizko Mercedesek aurtengo ekoizpen aurreikuspenak beherantz berrikusi dituenean iritsi da iragarkia.
2022/12/08 - 14:29
Nortzuk dira eta zer bilatzen dute Alemanian atxilotutako kolpistek?
Alemaniako poliziak 25 pertsona atxilotu ditu, ustez Estatu kolpea antolatzen ari zirenak. Gehienak ultraeskuineko erakunde bateko kide dira.
2022/12/08 - 13:32
Nortzuk daude Alemanian Estatu kolpea egiteko asmoa zuen taldearen atzean?
Alemaniako hedabideen arabera, jada atxilotuta dagoen Heinrich XIII aristokrata litzateke ultraeskuineko erakunde horretako burua.
2022/12/07 - 22:08
Estatu kolpea emateko asmoa zuen talde terrorista ultraeskuindar bat desegin dute Alemanian
25 atxiloketa eta 150 miaketa egin dituzte 3.000 poliziak parte hartu duten makrooperazioan. Heinrich XIII.a izeneko printzea da estatu kolpea prestatzen ari zen talde terroristako ustezko burua.
2022/12/07 - 11:25
23 ultraeskuindar atxilotu dituzte Alemanian, Estatu kolpea prestatzeagatik
Gainera, beste bi pertsona atxilotu dituzte Austrian eta Italian. Atxilotutako 22 kolpea planifikatzen ari zen erakunde terroristako kide omen dira.
2022/12/05 - 22:41
Gabonetako merkatuak aktibo ekonomiko garrantzitsua dira Alemanian
Alemania da Gabonak bizi diren herrialdeetako bat, batez ere, abenduan zehar hirietako plazak betetzen dituzten azoka txikiei esker. Gabonetako merkatuak aktibo garrantzitsuak dira Alemaniako ekonomiarentzat, eta milaka turista erakartzen dituzte.
2022/11/23 - 16:33
Alemaniako hamaika jokalariek ahoa estali dute Qatarren, LGTBI+ kolektiboari babesa emateko debekuagatik
Alemaniako selekzioaren hamaikakoak, komunikabideen aurrean egin ohi den argazkian, keinu hori egin du. Helburua FIFAren aurka protesta egitea izan da; FIFAk ez die baimena eman taldeetako kapitainei LGTBI+ gizataldearen aldeko besokorik eraman dezaten.
2022/11/21 - 17:42
Alemaniak zazpi milioi langile galduko ditu 2035era arte
Horren arrazoia da baby boom garaian jaiotako langile askok erretiroa hartuko dutela.
2022/11/20 - 20:18
Historiako Munduko Futbol Txapelketa polemikoena hasi da
Ekialde Hurbileko historiako lehen Munduko Futbol Txapelketak polemika eta protesta ugari piztu ditu hainbat gizarte eragileren aldetik, ingurumenaren ikuspegitik eta baita giza eskubideen arloan ere.
2022/11/20 - 16:41
Alemanian indarra hartu du Qatarreko txapelketa boikoteatzeko ekimenak
Alemaniako herritarren erdiek baino gehiagok adierazi dute ez dutela partidarik ikusiko, eta taberna askok erabaki dute Munduko Kopa ez transmititzea, giza eskubideen aurka egindako urraketak salatzeko.
2022/11/16 - 20:05
G20ko herrialde gehienek Ukrainako gerra gaitzetsi dute goi bilerari amaiera emanez
Goi bilerak Errusiaren isolamendu diplomatikoa areagotu du, baina, aldi berean, blokeen arteko tentsioa murriztu du.
2022/11/15 - 08:07
Balik G20ko buruzagiak hartu ditu Ukrainak markatutako goi bilera egiteko
Joe Biden eta Xi Jinping Txinako eta AEBko presidenteek, hurrenez hurren, goi bilera hasi baino lehen egindako batzarrean "lankidetza" sustatzearen alde egin dute, gatazkak saihesteko.
2022/11/11 - 15:31
Europako Batzordeak aurreikusten duenez, Europa atzeraldian sartuko da neguan
Horrela, aurten Europako ekonomia % 3,3 haziko da oraindik, baina datorren urtean jaitsiera handia izango du eta 2024an jarduera berreskuratzen hasiko da. Espainiari dagokionez ere aurreikuspenak Sanchezen gobernuak egindakoak baino okerragoak dira.