Alemaniak bat egin du H2Med hidrozubi proiektuarekin; Espainia, Frantzia eta Portugalekin batera
Alemaniak bat egingo du "H2Med" interkonexio energetikoko proiektuarekin, hau da, Iberiar Penintsula Europako gainerako lurraldeekin lotuko duen lehen hidrozubiarekin, eta 2030ean martxan egongo da.
"Europako funtsei esker Portugal, Espainia eta Frantzia lotzen dituen H2Med hidrozubia Alemaniaraino luzatzea erabaki dugu, proiektu honen azpiegituran bazkide bat izango baita", iragarri du Emmanuel Macron Frantziako presidenteak, 2022ko Paris eta Berlin arteko tentsioak amaitutzat emateko Frantziaren eta Alemaniaren arteko goi bileraren amaieran.
Europan hidrogeno berdea sustatzeko "borondatea" dagoela adierazi du Macronek.
Frantziak, Espainiak eta Portugalek Alacanteko goi bilera euromediterraneo batean adostu zuten, abenduaren 9an, Bartzelona eta Marseillaren arteko urpeko hidrozubi hori eraikitzea.
Akordio horri esker, hidrogeno berdea garraiatu ahal izango da Europan zehar, energia iturri kutsagarrien alternatibak bilatzeko testuinguru batean, Ukrainako gerrak eragindako krisi garaietan.
Proiektuak mugaz gaindiko bi azpiegitura biltzen ditu, bat Celorico daBeira (Portugal) eta Zamora artean, eta beste bat urpean, Bartzelona eta Marseillaren artean, baita bi enbor-ardatz ere.
Makroproiektua Europako funtsek finantzatuko dute % 50ean, eta energia berriztagarriekin lortutako hidrogenoa Europar Batasunera eramatea ahalbidetuko du.
Ohar batean, Espainiako Gobernuak iragarri du Alemaniak bat egingo duela proiektuarekin, eta esan du H2Med 2030ean martxan egongo dela, eta Espainiatik urtean 2 milioi tona hidrogeno berde garraiatzeko gai izango dela, hau da, EBk kontsumitutako guztiaren % 10.
"2050ean Europan energia guztiaren % 20 hidrogeno berriztagarria izango dela uste da", adierazi du Trantsizio Ekologikorako eta Espainiako Erronka Demografikorako Ministerioak.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek Ormuzko itsasartea itxi du, Israelek Libano hegoaldean egindako erasoengatik
Ekialde Hurbileko gerrari amaiera emateko ituna urratzea egotzi dio AEBri, baita Israelek Libanoko hegoaldean behin eta berriz su-etena urratu izanaren erantzukizuna ere. Abbas Araghtxi Irango Atzerri Gaietarako ministroa Suitzara joan da gaur, AEBri bake memoranduma bete dezala eskatzeko.
Inoizko hauteskunde polarizatuenen bigarren itzulia egingo dute igandean Kolonbian
Hauteskunde aurreko aurreikuspenen arabera, Abelardo de la Espriella ultraeskuindarrak botoen % 50 inguru lor ditzake eta Ivan Cepeda ofizialistak, berriz, botoen % 44. Ikusteko dago iragarpenek asmatzen duten ala ez.
Israelek eta Hezbollah miliziak su-etena adostu dute, Israelgo hainbat hedabideren arabera
Hala ere, oraingoz, egoerak ez du baretzeko itxurarik Libanon. Azken orduotan, gutxienez 18 pertsona hil eta 30 baino gehiago zauritu ditu Israelgo Armadak Libano hegoaldean egindako bonbardaketen ondorioz.
Frantziako justiziak Achraf Hakimi futbolaria epaituko du emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta
Paris Saint-Germain taldeko jokalaria Marokoko selekzioarekin Munduko Kopan parte hartzen ari den bitartean, Versallesko Apelazio Auzitegiko instrukzio salak atzera bota du horren defentsak aurkeztutako helegitea, eta, ondorioz, akusatuen aulkian eseri beharko du 2023an emakume bati sexu erasoa egitea egotzita.
AEBk eta Iranek bertan behera utzi dituzte Suitzan itunaren inguruan egin behar zituzten elkarrizketak
Burgenstockeko bilera bertan behera utzi dute JD Vance ez delako bertara joan eta ez zegoelako argi Irango Gobernuaren ordezkaritza bertan izango zen, baina Washingtonek negoziazio teknikoetan aurrera egiteko asmoari eutsi dio.
Andy Burnham alkate laboristak eserleku bat lortu du, eta Starmerri aurre egin ahal izango dio
Makerfieldeko hauteskundeetan lortutako garaipenak Alderdi Laboristaren buruzagitza eskuratu eta Erresuma Batuko Gobernua gidatzeko bere asmoa indartu du.
Hauek dira Iranek eta Estatu Batuek adostutako akordioaren 14 puntuak
Ekialde Hurbileko gerrari amaiera emateko eta Ormuzko itsasartea desblokeatzeko akordioaren xehetasunak plazaratu dituzte Estatu Batuek. Akordioak atzeratu egiten ditu eztabaidagai delikatuenak, hala nola programa nuklearraren garapena.
Errusiak areagotu egin ditu Ukrainako ondare kulturalaren aurkako erasoak, eta bost eraikin historiko kaltetu ditu 24 orduan
Kaltetutako eraikinen artean dago Jasokundearen katedrala, Kieven. Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearen arabera, Errusiaren bi dronek eragin dituzte kalteak.
Irango zenbait ontzik “arazorik gabe” Ormuzko itsasartea zeharkatu dute, AEBren eta Iranen arteko akordioa iragarri ostean
Hiru petrolio-ontzik eta oinarrizko produktuak garraiatzen dituzten bi merkantzia-ontzik zeharkatu dute itsasartea.
AEBk eta Iranek gerrari amaiera emateko akordioa lortu dute
Washington eta Teheran artean bitartekari lanetan aritu den Shehbaz Sharif Pakistango lehen ministroak baieztatu du akordioa indarrean dagoela eta iragarri du ekainaren 19an sinatuko dutela, Suitzan. Momentuz, ez dute testua ofizialki ezagutzera eman eta alde bakoitzak interesatzen zaizkion alderdiak nabarmendu ditu.