Alemania
Ukrainiar bat atxilotu eta behin-behinean espetxera bidali dute Italian, Nord Stream gasbideen sabotajean ustez parte hartzeagatik
Karabineroek atxilotu dute 49 urteko gizona Riminin (Italiako ekialdea), Alemaniako Justizia Auzitegi Federalak abuztuaren 18an eman zuen euroagindua betez. Hain zuzen ere, Alemaniara estraditatuko dute aurki.
Alemaniak iragarri du Israel helmuga duen arma esportazioen zati bat eten egingo duela "oraingoz"
Aurrekaririk gabeko erabakia da Alemanian. Bestalde, Herbehereetan atzera bota dituzte ontzi militarren piezak Israelera esportatzeko hiru lizentzia, eta Norvegiak esan du Israelgo inbertsioetan egingo dituzten aldaketak iragarriko dituztela datorren astean.
Alemaniak, Frantziak eta Erresuma Batuak Gazako gerra amaitzeko "ordua" iritsi dela diote
Hamasi "aginduzko desarmea" eta bahitu guztiak askatzea eskatu diote, eta Israeli laguntza humanitarioari oztopoak kentzea eta Gazatik ateratzea. Bestalde, Antonio Guterresek adierazi du ez duela ulertzen Gazako tragediaren aurrean munduak duen "axolagabekeria eta gelditasun maila".
G7ak AEBko multinazionalak % 15eko gutxieneko zerga ordaintzetik salbuestea erabaki du
Munduko zazpi ekonomia nagusiak ordezkatzen dituen herrialde taldeak akordioa lortu duela ziurtatu du, Estatu Batuetako zerga-sistema aztertu eta Etxe Zuriak bere zerga-legearen 889. klausula ezabatzea onartu ostean. Horri esker, Etxe Zuriak errepresaliak ezarri ahal izango ditu multinazional estatubatuarrei zerga ezartzea erabakitzen zutenen aurka.
G7aren goi bilera hasiko da astelehenean Kanadan, Israel eta Iranen arteko gaztazka eta zerga-mugak hizpide
Israel eta Iran gatazka betean direla, G7ko buruek (Alemania, Kanada, AEB, Frantzia, Italia, Japonia eta Erresuma Batua) hiru eguneko goi-bilera egingo dute Kananaskisen (Kanada). Krisi ugari dituzte agendan, eta Donald Trumpen parte-hartzeak ez dirudi akordioak erraztuko dituenik.