Zornotza
2021/07/29 - 10:58
Zazpi pertsona atxilotu dituzte Zornotzako erasoarekin lotuta
EITB Mediak jakin duenez, bost behintzat adingabeak dira, eta horietako bat bere kabuz joan da polizia-etxera. Bitartean, biktimak oso larri jarraitzen du, ospitalean.
2021/07/28 - 23:58
Zornotzan jipoitu zuten gazteak oso larri jarraitzen du
Lemoako bizilaguna Gurutzetako Ospitaleko Erreanimazio Gelan dute.
2021/07/28 - 22:26
Zornotzako liskarrean parte hartu zuen gazte bat Ertzaintzaren polizia-etxean aurkeztu da bere kabuz
Euskal Telebistak jakin ahal izan duenez, tutoreak lagunduta joan da polizia-etxera. 15 bat gaztek hartu zuten parte liskar horretan. Lemoako gazteari gertatutakoa gaitzetsi du Iñigo Urkullu Lehendakariak.
2021/07/28 - 17:22
Lemoako Udalak elkarretaratzea deitu du herriko bizilagun batek Zornotzan jasandako jipoia salatzeko
Protesta ostegun honetan izango da, 20:00etan, udaletxearen aurrean.
2021/07/28 - 16:55
Zornotzan jipoitutako gaztea egoera larrian da
Pasa den asteburuan Zornotzan 23 urteko gazte bati jipoia eman ziotenen bila jarraitzen du Ertzaintzak. Biktima Gurutzetako ospitalera eraman zuten eta han jarraitzen du egoera larrian.
2021/07/28 - 15:36
Iñigo Urkullu: ''Gertaeren erantzuleak lehenbailehen atxilotzeko lanean ari gara''
Iñigo Urkulluk Zorontzako gazteak jasandako erasoa gaitzetsi du, prentsaurrekoan. Gainera, horrelako gertaerak "lotsagarriak" direla ere gaineratu du lehendakariak.
2021/07/28 - 01:40
Gazte bat ospitaleratuta dago, Zornotzan izandako borroka batean erasotua izan ostean
Sare sozialetan zabaldutako irudietan 15 pertsona inguruko talde bat ikus daiteke biktima jipoizen. Haietako asko adingabeak dira. Ehunka pertsonak herrian bizitzen ari diren "giro oldarkorraren" aurka protesta egin dute.
2021/07/28 - 01:39
Zornotzako gazteriak udalerriak bizi duen ''giro oldarkorra'' salatu du
Bizkaiko udalerriko ehunka herritarrek elkarretaratzea egin dute 21:30ean asteburuan izandako azken istiluak gaitzesteko eta "giro oldarkorra" salatzeko.
2021/07/19 - 23:28
Joan den astean izandako erako matxista eta eraso homofoboa salatu dituzte Zornotzan
Hainbat elkartek deitutako elkarretaratzean emakume batek jasandako eraso matxista eta mutil batek jasandako eraso homofoboa salatu dituzte.
2021/07/14 - 01:00
Saioa Agirre: 'Biluzik nengoela, ukituak egin zizkidaten galderak egiten zizkidaten bitartean'
Saioa Agirrek azaldu duenez, ariketa fisikoa egitera behartu zuten, ukituak egiten zizkioten bitartean, eta une horietan, galderak egiteko aprobetxatzen zuten.
2021/06/26 - 22:08
13/13 epaiketaren aurkako protestak egin dituzte hainbat txokotan
Epaiketa horren aurkako herri-ekimenak eratu dituzte Lekeition, Bilbon, Zornotzan, Villabonan edota Donostian. "Epaiketa politikorik ez" egitea aldarrikatu dute.
2021/06/21 - 22:32
Asteburuan Zornotzan sexu-eraso bat eta eraso homofobo bat izan direla salatu dute
Akelarrek eta Talde Feministak deituta, elkarretaratzea egin dute gertakariak salatzeko.
2021/05/03 - 22:25
Langile bat hil da Zornotzako enpresa batean bihotzekoak jota
Enpresa-batzordeak esan du "istripu ez traumatikoa" izan dela eta elkarretaratzea deitu du astearte honetan lantegiaren aurrean.
2021/05/03 - 20:27
Gizon bat atxilotu dute Zornotzan, bikotekideari eta semeari kalean eraso egiteagatik
Udalak erasoa gaitzetsi du eta mugimendu feministak asteartea honetan deitu duen elkarretaratzea parte hartzeko deia egin du.
2021/05/02 - 14:24
Txertatzera deitzen duen mezu faltsu bat zabaltzen ari dela ohartarazi du Osakidetzak
Twitterreko kontu ofizialean argitu duenez, "ez da egia" Durangoko, Zornotzako, Berrizko, Elorrioko eta Zaldibarko 100 herritar behar dituztenik "txertoak bota behar ez izateko".
2021/03/03 - 12:59
Hiru pertsona zauritu dira AP-8 autobidean, Zornotza parean, izandako istripu batean
Ezbeharra 08:30ak aldera gertatu da eta bi ibilgailuk talka egin dute. Istripuaren ondorioz, auto-ilara luzeak sortu dira AP-8 autobidean (irudiak: @BomberosIurreta).
2021/02/17 - 20:51
Sutea izan da Zornotzako adingabeen zentroan, eta bi langile artatu dituzte
"Ongi" daude beharginak, suhiltzaileak iritsi baino lehenago su-itzalgailuarekin sutea itzaltzen saiatu ostean.
2021/02/17 - 14:23
Sutea izan da Zornotzako harrera zentroan
Zorionez, ez da inor zauritu sutean. Suhiltzaileek jakitera eman dutenez, gela batean zeuden objetu batzuk baino ez ditu suak kaltetu (Iker Salgadoren irudiak).
2021/02/12 - 13:57
N-634 errepidean zirkulazioa berriz ireki dute Etxebarrin, luiziaren ostean
La carretera, que había sido cerrada debido a un desprendimiento, ha sido totalmente abierta en sentido San Sebastián y han abierto un carril en sentido Cantabria.
2021/01/14 - 15:37
EAEko 20 herri daude gune gorrian eta bihartik aurrera itxita egongo dira
20 herri horietatik 11, 5.000 biztanletik gorakoak dira; beste 9ak, txikiagoak. Herritar askok espero zuten egoera hau iristea.