Gizon bat atxilotu dute Zornotzan, bikotekideari eta semeari kalean eraso egiteagatik
Gizon bat atxilotu zuten atzo Zornotzan, bikotekideari eta semeari eraso egiteagatik, Ertzaintzak gaur jakinarazi duenez.
Erasoa Konbenio kalean gertatu zen, 20:45 inguruan. Udaltzaingoek atxilotu zuten gizona, eta ondoren Ertzaintzaren esku utzi zuten. Gaur goizean eraman dute epailearen aurrera, eta honek karguekin aske uztea ebatzi du.
Udalak adierazpen instituzionala kaleratu du, herriko bizilagunek jasandako eraso matxista gaitzetsiz eta biktimari "behar duen guztian" laguntza eskainiz.
Halaber, Zornotzako mugimendu feministak erasoa salatzeko astearte honetan egingo duen bilkura babesten duela jakinarazi du eta bertan parte hartzeko deia egin dei herritarrei. Elkarretaratzea Erreferendum plazan egingo dute, 19:00etatik aurrera.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriteek alerta egoeran mantenduko dute Mediterraneoa asteburuan, aktibo jarraitzen duten hainbat abisurekin
Milaka pertsona kalera atera dira etxebizitza duina izateko eskubidea aldarrikatzera
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zein duzu gogoko?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon