Araba
2025/06/03 - 09:50
Albiste izango dira: Unibertsitatera sartzeko probak, gobernu kontseilua Añanan eta Osasun Itunaren bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/06/03 - 00:12
Udan hasiko dira San Frantzisko eliza konpontzen, Martxoaren 3ko Memorialaren egoitza har dezan
Hori azaldu du Alberto Alonso Gogora Institutuaren zuzendariak, eta espero du 2026ko martxoan egoitza horretan ekitaldiak egin ahal izatea, sarraskiaren 50. urteurrenean.
2025/06/02 - 16:15
Osakidetzak kargu hartu dio pediatra bati, hil hurren zegoen haur bat lanorduetatik kanpo artatzeagatik
Osasun Sailak azaldu du "segurtasun ohartarazpena" egin ziola langileari, ibilgailu korporatiboa ordutegitik kanpo eta aldez aurretik abisatu gabe erabiltzeagatik.
2025/06/02 - 10:39
Bi pertsona atxilotu dituzte borroka batean labanak eta objektu arriskutsuak erabiltzeagatik, Gasteizen
Ez da inor larri zauritu, eta pertsona bakarra eraman dute ospitalera, zauriak sendatzeko.
2025/06/01 - 13:22
3.500 emakumek baino gehiagok Gasteizko erdigunea hartu dute berriro marea arrosa osatzeko
Bularreko minbizia ikertzeko dirua biltzea du helburu kirola eta elkartasuna uztartzen dituen ekitaldi horrek. Parte-hartzaileen artean, Maider Etxebarria Gasteizko alkatea eta Beatriz Artolazabal lehen alkateordea izan dira.
2025/05/31 - 20:55
Arabako hiriburuak dituen bizikidetza arazoei heltzeko jaio da Gasteiz Anitza auzo-ekimen berria
Aurkezpen ekitaldia egin dute gaur, eta gogora ekarri dute Gasteizen geroz eta pertsona gehiago bizi direla kalean, "pobrezia egoera betean", eta "erakundeak ez direa bitartekoak jartzeko gai". Halaber, ohartarazi dute areagotu egin dela errefuxiatuenganako eta migratzaileenganako arbuioa.
2025/05/31 - 13:36
1.900 emakumek jarri dute salaketa indarkeria matxistagatik urteko lehenengo lauhilekoan EAEn
Sexu askatasunaren aurkako delituak, bikotekideen edo bikotekide ohien erasoak edo senideenak biltzen ditu datu horrek. Bizkaian % 29 hazi da sexu erasoen kopurua.
2025/05/30 - 22:16
Txingor eta haize ekaitz bortitzak Arabako Lautada eta Gasteiz hiriburua astindu ditu
Gasteizko suhiltzaileek 25 irteera egin behar izan dituzte, batez ere ur-putzu handiak sortu eta ura lokal eta lonjetan sartu baita, hustubideek ezin zutelako euri guztia jaso.
2025/05/30 - 21:42
Ekaitzak prezipitazio handiak, kazkabarra eta haize-bolada gogorrak utzi ditu Gasteizen
Euskalmeten datuen arabera, Abetxukun metro koadroko 19 litro bota ditu 20 minutuan, eta 16 litro Arkautin. Barrundian 90,3 km/h-ko haize-boladak neurtu dira.
2025/05/30 - 16:40
11 bidaiari zauritu dira Gasteizko autobus batean, oinezko bat ez harrapatzeko gidariak bat-batean frenatuta
Istripua 11:30ean gertatu zen, ostegunean, Bakea kalean. Oinezkoa errepidera atera zela ikusita, bat-batean frenatu behar izan zuen gidariak. Bietako bat ere ez zen zauritu, baina autobusean zihoazen hainbat bidaiari bai, lurrera erori baitziren.
2025/05/30 - 13:42
Abisu horia ekaitzengatik Euskal Herri osoan, arratsaldetik aurrera
Tenperatura maximoak igo egingo dira, bereziki barnealdean, eta baliteke zaparrada trumoitsuak botatzea arratsaldean. Euskalmeten arabera, baliteke metro koadroko 15 litro pilatzea ordubetean.
2025/05/30 - 13:37
Arabako aldiriko trenen zerbitzua abian da, astean 137 zirkulaziorekin
Zerbitzu berriak Arabako Lautada zeharkatuko du ekialdetik mendebaldera. Astean 137 zirkulazio izango dira Miranda de Ebro eta Altsasu artean.
2025/05/30 - 12:00
Arabako aldiriko trenen zerbitzua abian da, astean 137 zirkulaziorekin: % 48 berriak edo luzatuak dira
Arabak gaur estreinatu du Aldiriko Trenen lehen zerbitzua. Sare horretan sartzen den azken euskal lurraldea izan da. Miranda de Ebro eta Altsasu arteko zerbitzu berriak Arabako Lautadarako mugikortasun iraunkorreko alternatiba bat eskaintzea du helburu.
2025/05/30 - 09:55
Albiste izango dira: Gizon batek alaba hil du Bilbon, Arabako aldiriko trenak eta bero bolada
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/30 - 07:00
Aldi baterako alokairuen araudi berria, uztailaren 1etik aurrera indarrean
Etxebizitza aldi baterako alokatu nahi duenak egiaztatu egin beharko du benetan aldi baterako alokairua dela, esaterako, ikasleen unibertsitateko matrikularen bidez. Horrez gain, leihatila bakarra egongo da, datu guztiak biltzeko.
2025/05/30 - 07:00
''Aldi baterako kontratupean dauden etxebizitzak atari digital batean erregistratu beharko dira''
Uztailaren 1etik aurrera, aldi baterako alokairuen araudi berria sartuko da indarrean. Aurrerantzean, jabeak egiaztatu egin beharko du benetan aldi baterako alokairua dela, esaterako, ikasleen unibertsitateko matrikularen bidez. Leire Alberdi abokatuak araudi honen inguruko xehetasunak eman dizkigu.
2025/05/29 - 23:36
35 ºC arteko tenperaturak neurtu dituzte bero-boladaren lehen egunean
Arabako eta Bizkaiko mendebaldean eta Nafarroako Erriberan neurtu dituzte eguneko tenperatura beroenetakoak. Kostaldean, ostera, termometroak ez dira oso goian ibili, brisari esker. Gau tropikala izango dute hainbat lekutan.
2025/05/29 - 18:35
Uztailaren 4ra arte luzatu dute errenta aitorpena aurkezteko epea Araban
Zergadunei eta erakunde laguntzaileei eragingo die luzapenak. Ekainaren 9a da hitzordua eskatzeko azken eguna.
2025/05/29 - 09:54
Albiste izango dira: EITB Focus, beroaldia eta Trumpen muga zergak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/28 - 22:38
Babestutako espeziea izan arren, eolikoen mehatxupean bizi da arrano beltza
Euskadin dauden arrano beltz gehienak Araba hegoaldean bizi dira. Aste honetan, gure lurraldeko faunaren orekarako funtsezkoa den espezie honen bizimodua ikertzen ari dira Tuyo mendilerroan, Gasteiztik 20 kilometrora dagoen hegaztien paradisuan.