Arabako Foru Aldundia
2023/02/10 - 15:02
EAEn hilaren 15ean jakingo da banku eta energia enpresen tasen bidez lortuko diren 400 milioiak nora bideratu
Finantzen Euskal Kontseilua asteazkenean bilduko da erabakitzeko 2023-2024 urteetan aparteko zergen bidez bilduko den dirutza lurralde historikoen artean zelan banatzen den.
2023/02/01 - 08:00
Euskal presio fiskala, Espainiako eta EBko batez bestekoen azpitik
EAE (% 36,4) eta Nafarroa (% 36,2) Espainiako batez bestekoaren (% 36,8) azpitik daude, 2020ko datuen arabera. Jarduera ekonomiko hobea denez, hobeto banatzen da eta BPGan duen eragina murrizten da.
2023/02/01 - 08:00
Zeintzuk dira ordaintzen ditugun zergak?
EITB DATAk euskal administrazioen zerga-sistema ezagutu nahi izan du. Zergen 10 eurotik 7 BEZetik eta PFEZetik lortzen dira.
2023/01/31 - 22:31
Euskadin urtean sortzen den aberastasunaren 5 eurotik 1 zergak ordaintzeko erabiltzen da
Gizarte Segurantzako kotizazioak kontuan hartu barik, EAEko erakundeei ordaindutako zergak BPGren % 21-22 inguru dira.
2023/01/31 - 19:04
Zertara bideratzen dira gure zergak?
Helburu nagusien artean, osasuna, herritarren segurtasuna, hezkuntza eta gizarte-ongizatea nabarmentzen dira. Lau ardatz horiek gastu publikoaren % 67 dira.
2023/01/29 - 18:27
EH Bilduk salatu du 70 milioi euroko gainkostua izan duela Aldundiak Arabako bi adinekoen egoitzatan
Lakuako eta Zadorrako zentroei egiten die erreferentzia, eta gaineratzen du diru horrekin gaitasun bereko beste bi erresidentzia ireki daitezkeela.
2023/01/23 - 12:16
Gonzalez: "Arana egoitzaren atzeko eraikina eraistea gomendatzen zuen Aldundiaren 2009ko txosten batek"
Espainiako Gobernuarekin errefuxiatu zentroaren harira piztutako polemika hartu du hizpide Arabako ahaldun nagusiak Radio Vitorian egin dioten elkarrizketan. Gonzalezen esanetan, eraikina berritzeko proiektua 24 milioi euroan zenbatetsi zuen garai hartan txosten horrek.
2023/01/19 - 14:05
'Indarkeria matxistaren biktimei emandako erantzuna humanizatzen jarraitzeko' konpromisoa berretsi du Urkulluk
Indarkeria matxista jasan duten emakumeen arreta hobetzeko hirugarren akordioaren sinadura ekitaldian egin ditu adierazpenak Lehendakariak. EAEko erakundeetako kideak bildu dira bertan.
2023/01/19 - 12:39
Euskal erakundeek indarkeriaren biktima diren emakumeen arreta hobetzeko III. Akordioa sinatu dute gaur
Euskal erakundeek gaur sinatu duten akordioak arreta integralagoa eta pertsonalizatuagoa lortzeko eta birbiktimizazioa saihesteko aukera emango du.
2022/12/27 - 09:30
Gaur arratsaldean bilduko da Itun Ekonomikoaren batzorde mistoa, akordioa erdiesteko asmoz
Bileraren ondoren, prentsaurrekoa eskainiko dute batzordean lortutako akordioen berri emateko. Telematikoki egingo dute batzarra, 17:30ean.
2022/12/22 - 08:47
Albiste izango dira: Konstituzionalaren betoa, Gabonetako loteria eta Sansoheta auziko epaia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/12/21 - 09:04
Errenta-aitorpenean aurrezteko urte amaierako aholkuak
Pentsio planetarako ekarpenek, ondare-irabazien eta -galeren plangintzak edo dohaintzak egiteak hurrengo errenta-aitorpeneko zerga-kuota murrizten lagun dezakete.
2022/12/13 - 13:11
Berdintasun ezak gizartean gora egin duela ohartarazi du Caritasek
2022ko balantzea eta datorren urterako erronkak aurkeztu ditu Caritas Gasteizko Elizbarrutiak. Besteak beste, prekarietatearen ondorioz gizartean ezberdintasunak areagotu egin direla nabarmendu du, hainbat eta hainbat pobrezia kasu kronifikatzeraino.
2022/12/12 - 16:11
Errenta-aitorpenean aurrezteko aholkuak urtea amaitu baino lehen
Urtea amaitzeko gutxi falta denean, hurrengo errenta-aitorpenean diru pixka bat aurrezteko aholkuak gogoraraztea komeni da. EITB Mediak Nerea Hernandez Zenbaki aholkularitzako ordezkariarekin hitz egin du.
2022/11/26 - 12:39
Gipuzkoako eta Arabako Aldundiek 114 suhiltzaile plaza eskaini dituzte
Hautagaien % 80 aurkeztu dira gaur Irunen izan diren azterketara. Andres Zearreta Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiak txalotu duenez, hautagaien % 7 emakumezko dira.
2022/11/26 - 10:48
1.477 pertsona daude deituta Arabako eta Gipuzkoako foru-aldundietako suhiltzaileen Lan Eskaintza Publikorako
Horietatik, 1.379 (% 93,36) gizonezkoak dira eta 98 (% 6,64) emakumezkoak. 114 plaza eskaintzen dituzte, 46 Araban eta 68 Gipuzkoan.
2022/11/24 - 21:12
EAEko erakundeak, garraio publikoetako % 50eko beherapena gutxienez ekainera arte luzatzeko prest
EAEko erakundeen nahia da hiritarrek autobusak, Euskotreneko trenak edo Bilboko metroa erabiltzeagatik erdia ordaintzen jarraitzea, lehen seihilekoan behintzat, baina ez dago argi nork hartuko duen bere gain beste erdia; Espainiako Gobernuak ez du iragarri bere dirulaguntzarekin jarraituko duenik.
2022/11/17 - 13:12
Azpiazu: ''Akordioak euskal autogobernua eta Kontzertu Ekonomikoa indartuago ateratzea lortu du''
Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak —Eusko Jaurlaritzak, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek eta Gobernu Zentralak osatua— oinarri-urteko behin-behineko kupoa 1.472 milio eurotan finkatzen duen 2022-2026 bosturtekorako kupoaren metodologia onartu du gaur.
2022/11/17 - 13:00
Ekonomia Itunaren Batzorde Mistoak 2022-2026 bosturtekorako kupoa onartu du % 6,24ko egozte-indizearekin
Oinarrizko urteko kupoa 1.472 milioi eurokoa izango da. Gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko ogasunek ingurumena kudeatzeko bi zerga berri bilduko dituzte.
2022/11/14 - 14:12
Arabako Foru Aldundiak 650 milioi euroko aurrekontua izango du 2023an, aurten baino % 13 handiagoa
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak berri eman duenez, 147 milioi euro bideratuko dira inbertsioetara.