Auzitegi Nazionala
2021/09/22 - 17:55
Audientzia Nazionalak Sorturen Kalera Info aldizkaria eta kalerakalera.eus webgunea ixteko agindu du
Bi hedabideak behin-behinean ixteko Fiskaltzak egindako eskaera onartu du Justiziak, terrorismoaren gorazarre egitearen delitu posible batengatik. Alderdiak helegitea jarri du dagoeneko eta "oso larri eta kezkagarri" deritzo gertaerari.
2021/09/16 - 18:55
Auzitegi Nazionalak uko egin dio Arrasateko larunbateko martxa debekatzeari, ez baitu deliturik ikusi
Jose Luis Calama epaileak argitu duenez, manifestaziorako eskubidea ezin da "badaezpada" mugatu "gerta litezkeen delitu posible batzuen hipotesi hutsetan oinarrituta".
2021/09/14 - 21:24
15 urteko beste espetxe-zigor bat onartu du Marisol Iparragirrek
Gertakariak aitortu ondoren, ETAko buruzagi ohiaren abokatuak eta fiskalak akordioa adostu dute. Horrela, fiskalak 27 urtetik 15 urtera jaitsi du bere eskaera, 1997an Juan Carlos erregearen hilketa agintzeagatik.
2021/09/12 - 19:28
Ehunka pertsonak 13/13 sumarioaren epaiketaren aurkako manifestazioa egin dute Donostian
"Salbuespen neurri gehienek indarrean" jarraitzen dutela deitoratu du Julen Zelarainek, 13/13 sumarioko epaiketan auzipetuetako batek. "Auzitegi Nazionalak agenda politiko eta soziala ezartzen du, euskal erakundeen gainetik", gaineratu du.
2021/09/08 - 19:30
Lekukoek esan dute irregulartasunak egon zirela abokatuen bulegoetako erregistroetan
Azken saioan Bizkaiko eta Gipuzkoako abokatuen elkargoetako ordezkariek hitz egin dute. Hernaniko bilizagun batek kontatu du erregistroa baino bi egun lehenago ezezagunak ikusi zituela bulegora sartzen.
2021/09/07 - 16:14
ETAko kide ohiek ukatu egin dute auzipetuek erakunde armatuaren aginduak eman zizkietenik
Defentsek eskatuta, EPPK kolektiboko bi kidek eta David Pla eta Jon Salabarria ETAko presoek deklaratu dute, lekuko gisa.
2021/08/20 - 22:33
Fiskaltzak CDRetako 13 kide auzipetzea eskatu du, terrorismoa egotzita
2019ko irailean atxilotu zituzten CDRetako 13 kideak, Auzitegi Gorenak buruzagi independentisten aurka emandako epaiari erantzunez indarkeriazko ekintzak bultzatzea leporatuta.
2021/08/18 - 19:12
Adin txikiko marokoarren kanporatzea ahalbidetzea erabaki du Auzitegi Nazionalak
Espainiako Barne Ministerioak abiatutako aberriratze prozesuaren aurka jarritako helegitea aztertzeko eskumena bere dela ebatzi du, baina kanporatzeak geldiarazteko eskaria baztertu egin du, giza eskubideen urraketarik antzeman ez duela argudiatuta.
2021/08/17 - 19:57
Auzitegi Nazionalak azalpenak eskatu dizkio Barne Ministerioari adingabe marokoarrak kanporatzeagatik
Migratzaileei eta errefuxiatuei laguntzeko Espainiako sareak salatu du legez kanpokoa dela Ceutara bakarrik iritsi ziren adingabeak Marokora bueltaraztea.
2021/08/07 - 01:25
Henri Paroti omenaldia galarazteko eskaera igorri diote Auzitegi Nazionalari
Guardia Zibilaren elkarte profesionalaren arabera, "talde terroristako kide odoltsuenetako bat goratzea eta babestea" delitua da.
2021/07/29 - 17:49
Villarejorekin lotuta Repsol, CaixaBank, Fain eta Brufauren aurka abiatutako auzia artxibatu du epaileak
Ikerketa fasean ez dela "inolako zantzurik topatu" nabarmendu du epaileak; ondorioz, ezinezkoa da presidenteei "gainbegiratze eta zaintza korporatiboko betebehar bat leporatzea, horretarako eskumena duten organoen esku baitago".
2021/07/28 - 20:00
Guardia zibilek onartu dute une batzuetan bakarrik ibili zirela miaketak egiten abokatuen bulegoetan
Bestalde, Jon Enparantzak Donostian David Plarekin egin zuen ustezko bileraz, agenteetako batek esan du ezin izan zutela frogatu pertsona hori Pla bera zenik; ezin izan zutelako argazkirik egin. Irailaren 7an berrekingo diote epaiketari.
2021/07/28 - 12:55
Bi jendarmeren arabera, Bordele inguruan aurkitutako zuloan ez zegoen auziperatuen aztarnarik
Horrez gain, Jurdan Martitegi ETAko presoak Martutenetik egin duen deklarazioan, gezurtatu egin du 2006ra bitartean bikotekide izan zuen Saioa Agirre auziperatua erabili zuenik, ETAren komunikazioak Arantza Zuluetari helarazteko.
2021/07/27 - 02:01
Guardia Zibilak CNIren funtsezko laguntza aitortu du ikerketan
Asteleheneko saioan deklaratu duten lekukoek berretsi egin dute CNIk ikerketan duen funtsezko papera, baina onartu dute ez dagoela lankidetza horren jardueren erregistrorik, "CNIren informazioak klasifikatuta" daudela argudiatuta.
2021/07/20 - 15:30
Altsasuko gazteek epaiketa justua eduki zuten aztertuko du Giza Eskubideen Europako Auzitegiak
Zigortutako zortzi gazteen defentsek aurkeztutako lehen lau helegiteak aztertzeko bideari ekin diela jakinarazi die Estrasburgoko auzitegiak.
2021/07/14 - 23:13
Guardia Zibilak dio ETAren zulo baten datuak aurkitu zituztela Zuluetaren bulegoan
ETAren fronte juridikoa osatzea leporatzen dieten 8 pertsonen kontrako epaiketan, Auzitegi Nazionalean, akusazioaren lekukoek deklaratu dute. Bi guardia zibil izan dira.
2021/07/14 - 17:33
Guardia Zibilak 2008an Lopez Peñari hautemandako paperetan kokatu du ikerketaren abiapuntua
Bi guardia zibilek deklaratu dute gaur, epaiketako hirugarren saioan. Atzoko saioan akusatuek leporatzen dizkieten delituak ukatu zituzten, eta bi auzipetuk, Zuriarrainek eta Agirrek, Guardia Zibilarengandik jasotako torturen berri eman zuten.
2021/07/14 - 13:48
Auzipetuen defentsek zalantzan jarri dute Poliziaren ikerketa
13/13 sumarioaren epaiketaren hirugarren saioa hasi da Auzitegi Nazionalean. Gaurkoan Guardia Zibileko bi agentek deklaratuko dute.
2021/07/14 - 01:00
Saioa Agirre: 'Biluzik nengoela, ukituak egin zizkidaten galderak egiten zizkidaten bitartean'
Saioa Agirrek azaldu duenez, ariketa fisikoa egitera behartu zuten, ukituak egiten zizkioten bitartean, eta une horietan, galderak egiteko aprobetxatzen zuten.
2021/07/13 - 18:51
Torturak eta irregulartasunak, akusatuen adierazpenen muin
13/13 sumarioko zazpi auzipetuek ukatu egin dituzte Halbokako edo ETAko beste edozein aparatutako kide izatea zein leporatzen dizkieten bestelako delituak. Zuriarrainek eta Agirrek inkomunikazio aldian torturatu egin zituztela azaldu dute.