13/13 auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Torturak eta irregulartasunak, akusatuen adierazpenen muin

13/13 sumarioko zazpi auzipetuek ukatu egin dituzte Halbokako edo ETAko beste edozein aparatutako kide izatea zein leporatzen dizkieten bestelako delituak. Zuriarrainek eta Agirrek inkomunikazio aldian torturatu egin zituztela azaldu dute.
Iragarkia
18:00 - 20:00
13/13 auziko akusatuak deklaratzen hasi dira Auzitegi Nazionalean

"Hiltzen ari nintzela sentitzen nuen, ito egiten nintzen". "Apurtuta nengoen, minduta eta umiliatuta, konortea galdu besterik ez nuen nahi". Naia Zuriarrainen eta Saioa Agirreren hitzak dira. 13/13 auziko epaiketan inkomunikazio aldian jasan zituzten torturen berri eman dute gaur, epailearen aurrean.

Goizeko 10:00ak inguruan hasi da 13/13 sumarioaren epaiketaren bigarren saioa Auzitegi Nazionalean. Arantza Zulueta izan da deklaratzen lehena, eta defentsaren galderei bakarrik erantzun die.

Zuluetak ukatu egin du Guardia Zibilak bere txostenetan aipatzen dituen ezizen batzuen atzean dagoen pertsona denik, "ez naiz Marsel/Marcel, ezta Bixer ere", eta Guardia Zibilak ezizen horiekin identifikatzeko duen intentzionalitatea eta interpretazio behartua salatu ditu.

Erakunde armatuko kide izatea egotzita bigarrenez epaitzen ari direla gogorarazi du. Zuluetak berretsi du inoiz ez dela Halbokakoa izan, ezta ETAko kide ere. Espetxera eraman zuen epaiketari buruz hitz egin du, eta esan du, 2019an ETAko kide eta buruzagi izatea onartu bazuen, hori izan zela "nirekin inputatuta zeuden pertsonak espetxean ez sartzeko baldintza zela ulertu nuelako. 3 urte eta 8 hilabeteko zigorra nire kideengatik izan zen, eta demokrazian, bakean eta bizikidetzan ematen ari diren bidean urrats ona zela uste nuelako", azpimarratu du.

Armak ezkutatu izana, nahiz ETArentzat pertsonak erakartzen aritu izana ukatu ditu; azpimarratu duenez, urte hauetan guztietan, ETArekin lotutako pertsonen auzipetze guztietan, "pertsona bakar batek" adierazi duela Arantza Zuluetak ETAko kide egitea eskatu izana, "pertsona hori Naia Zurriarain da", Zuluetaren arabera, torturapean egindako deklarazioetan esan zuen hark halakorik.

Jon Enparantzak ere defentsaren galderei bakarrik erantzun die eta salatu du arrazoi beragatik bigarrenez epaitzen ari direla. Zuluetak egin bezala, 2019an bere gain hartu zuen erakunde armatuko kide eta buru izatea, Auzitegi Nazionalean lortutako akordioaren baitan, "auzipetuta zeuden 47 pertsonen egoerari irtenbide onena emateko".

Bestetik, adierazi du, ezker abertzalearen estrategia aldaketan, ETAk indarkeria uztean eta presoek jarrera aldatzeko prozesu horretan erabakigarria izan dela ETAko presoen abokatuen lana.

Iker Sarriegik, Zuluetak eta Enparantzak egin duten bezala, abokatuen bulegoan egindako miaketa irregulartasunez beteta egon zela salatu du, hala nola, idazkari judizialik gabe egin zela.

Polizia-adierazpenak torturapean

Naia Zuriarrainek eta Saioa Agirrek Guardia Zibilak torturatuak izan zirela azaldu dute. Euren defentsek egindako galderei erantzunez, tratu iraingarria eta umiliagarria eman zietela adierazi dute, kolpatuak eta sexualki jazarriak izan zirela. Zuriarrainek salatu duenez, indarrez biluztu zuten eta poltsa egin zioten; Agirrek azaldu duenez, ariketa fisikoa egitera behartzen zuten, ukituak egiten zizkioten bitartean, eta une horietan, galderak egiteko aprobetxatzen zuten.

Bi kasuetan, salatuak dituzte tortura horiek, eta Istanbulgo protokoloren bidez probatu eta egiaztatuta daude. Biek adierazi dute Guardia Zibilak idatzitako polizia-deklarazioa buruz ikastera behartu zituztela, eta deklarazio hartan esandako ezer ez zela egia.

Sumario honetako auzipetuei egindako akusazio gehienak, hain zuzen ere, torturapean egindako deklarazioetatik abiatuta idatzitako polizia-txostenetan oinarritzen dira, eta defentsek behin baino gehiagotan salatu dute hori.

Epaiketa epaiketa gainean

Julen Zelarainek bere "sinesgaiztasuna" agerian utzi nahi izan du, sumarioa honetan epaitua izaten ari delako.

Zelarain 2008an epaitu eta zigortu zuten ETAko kide izateagatik, zehazki, amnistiaren aldeko gestoretan erantzukizunak izateagatik, erakunde armatuaren egituraren partetzat hartuak izan baitziren gestorak. Behin-behineko espetxealdian egon zen hiru urte eta erdiz (2001 eta 2005 artean), eta beste sei urtez 2008ko epaiketaren ondoren.

Akusatuak azpimarratu duenez, espetxean 6 urte zeramatzala, 2014an, diligentziak eta auzipetze auto bat zituela jakinarazi zioten. "Nola liteke? Sei urte daramatzat kartzelan etenik gabe eta oraindik barruan nagoenean gauza beragatik berriz epaitu nahi izatea?", galdetu du eta sinesten zaila den egoera dela azpimarratu.

Salatu duenez, 2008an epaitu eta zigortu egin zuten "gaur leporatzen dizkidaten ia gai berberengatik. 13 urte geroago, berriz ere areto honetan nago, galdera berei erantzuten, zigorra amaitu dudanetik urtebete ere pasa ez denean". 2015ean kartzelatik atera zen arren, bere gaitasungabetzea iaz amaitu zela gogorarazi du. "2014an prozesamendu hau hasi zenetik, ez dut ulertzen zer egiten dudan sumario honetan", adierazi du.

Eskudirua

Nerea Redondo izan da deklaratzen azkena. Redondok ukatu egin du Juan Mari Jauregiri gordetzeko eskatu zion dirua ETAren iraultza-zergak kobratzetik zetorrenik. Urteetan gordetako aurrezkiak zirela defendatu du, eta Jauregiri, familiaren konfiantzazko pertsonari, dirua denboraldi baterako gordetzeko eskatu ziola, oporretan zegoen bitartean, etxea egun batzuetarako hutsik egotean lapurtuko zioten beldur baitzen.

Lau ordu eta erdiko saioaren ostean, bihar jarraituko du epaiketak, akusazioaren lekukoen deklarazioekin.

Fiskaltzak zazpi eta 19 urte arteko zigorrak eskatu ditu auzipetu bakoitzarentzat.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X