Azpeitia
2021/03/10 - 15:59
'Ingurumen arloko baimen ezberdinak bete beharko ditu Corrugadosek'
Nagore Alkorta, Azpeitiako alkatea, Faktoria albistegian
2021/03/09 - 13:46
Oñatik lortu du azkenean eremu gorritik aldentzea; Deriok, aldiz, ez
Getxok gune laranjatik horira doan langa gainditu du. Eibarrek eta Tolosak, aitzitik, ezin izan diote kolore horiari eutsi, bi udalerri horietan kutsatzeek gora egin dutelako.
2021/03/08 - 13:58
Derio atera eta Lazkao sartu da eremu gorrian
Guztira, hiru udalerri gorri daude EAEn. Laranjei dagokienez, zortzi dira gaur-gaurkoz maila horretan dauden udalerriak.
2021/03/07 - 17:00
Ilusioz baina zuhurtziaz hartu dute herritarrek Corrugados Azpeitiaren balizko irekiera
Lantegiaren itxierak familia asko utzi zituen lanik gabe Azpeitian eta inguruko herrietan. Berriz irekitzea lanpostuak berreskuratzeko aukera izan daitekeela uste dute askok.
2021/03/06 - 23:26
Corrugados Azpeitiak bere ateak berriz zabaldu ditzake
"Ausardia" eta proiektua arriskuan ez jartzeko eskatu dio Azpeitiko EAJk Nekane Alkorta (EH Bildu) alkateari. Oraindik egitasmoa aztertzeko aukerarik izan ez duela argi utzi du Udalak.
2021/03/06 - 00:31
Langile bat hil da Azpeitian, metalezko hodi batzuk gainera erorita
Kamioi bat deskargatzen ari ziren Amue kalean, eta argitzeke dauden arrazoiak medio, hodiak erori egin dira eta azpian harrapatu dute 50 urteko behargina.
2021/03/05 - 14:12
Hiru udalerri gehiago daude eremu horian: Arrigorriaga, Bergara eta Bermeo
Gune gorrian ez da aldaketarik izan azken orduetan, Osasun Sailaren semaforoak erakusten duenez. Aretxabaleta, Derio eta Oñati daude eremu astinduenean.
2021/03/04 - 14:37
Eskola-kirolik gabe jarraitzen dute EAEko zenbait herritan
Santurtzin egoerak hobera egin du eta eskola-kirola eta talde-kirolei berriro ekingo diete; Aretxabaletan, berriz, galarazi egin beharko dituzte, gune gorrira igaro baita.
2021/03/04 - 13:40
Aldaketak eremu gorrian: Santurtzi irten eta Aretxabaleta sartu da
Ermuan eta Gueñesen ere okerrera egin du egoerak, eta ezin izan diote maila horiari eutsi.
2021/03/03 - 13:43
Bilbon egoerak hobera egin du eta eremu horian sartu da
Barakaldo, Gueñes eta Leioa ere gune laranjatik horira igaro dira. Kontrara, Beasainek ezin izan dio kolore horiari eutsi, kutsatzeen bertan izandako gorakadaren ondotik.
2021/03/02 - 13:48
Udalerri gorrien kopuruak bere horretan jarraitzen du; laranjek gora egin dute
Eibarrek, Lazkaok eta Mungiak ezin izan diote eremu horiari eutsi, eta hainbat udalerri atera dira gune berdetik: Deba, Markina-Xemein, Ordizia eta Urretxu.
2021/03/01 - 22:30
AEBn altzairua ekoizteko lantegi oso bat hornituko du Sarrallek
2023ko lehenengo seihilekoan jarriko da martxan lantegia, eta kalitate handiko altzairuzko 1,5 milioi tona xafla ekoizteko gaitasuna izango du.
2021/03/01 - 13:53
Sopelak iskin egin dio eremu gorriari
Bizkaiko lurralde historikoa, bestalde, eremu laranjatik atera da azken orduetan, eta, Araba eta Gipuzkoa bezala, gune horian dago orain.
2021/03/01 - 13:49
Eskola-kirolik gabe jarraitzen dute Derion, Oñatin eta Santurtzin
Egoera epidemiologikoak bultzatuta neurriak aplikatzeko beharra duten 5.000 biztanletik beherako udalerrien zerrendan, berriz, udalerri bakarra ageri da: Ibarra.
2021/02/28 - 11:45
Arrainak hilik eta aparra agertu dira Azpeitian erretako enpresaren ondoko errekan
Irurena enpresaren bi pabiloi kiskalita geratu ziren. Egurrarentzako produktuekin egiten dute lan, margoekin eta disolbatzaileekin, besteak beste; toxikoak eta suharberak diren produktuak dira.
2021/02/27 - 20:09
Azpeitiko Irurena enpresako bi pabiloi erabat kiskali ditu suak
Inguruko bi baserri hustu egin dituzte, badaezpada. Produktu toxikoak eta suharberak erabiltzen dituzte erre den enpresan, eta ke-laino handia zabaldu da. Ez da inor zauritu.
2021/02/27 - 15:00
Irurena berniz enpresaren pabiloi bat guztiz kiskali da goizaldean
Azpeitiako Irurena enpresako pabiloietako bat guztiz kiskali da bart piztutako sute baten ondorioz. Ez da zauriturik izan eta 12 ordu baino gehiago behar izan dituzte suarekin amaitzeko.
2021/02/27 - 11:59
Sute handia piztu da Azpeitiko Irurena enpresan
Egurrarentzako produktuekin egiten dute lan, margoekin eta disolbatzaileekin, eta ondorioz, ke-laino handia zabaldu da. Bi baserri hustu dituzte.
2021/02/26 - 13:44
Egoerak berdin jarraitzen du EAEn, lau udalerri baitaude oraindik gune gorrian
Durangok eta Eibarrek eremu laranjatik horira egin dute jauzi, kutsatze tasan izandako beherakadaren ondotik. Urretxu, berriz, udalerri berdea da orain.
2021/02/25 - 13:59
Eskola-kirolari ekingo diote Getxon, Gueñesen, Berangon eta Elgoibarren
Hala ere, Derion, Oñatin, Santurtzin eta Sopelan egoerak estu jarraitzen du eta eskola eta taldekako kirolik gabe jarraituko dute. Udalerri horietan joko eta apustu-lokalak ere itxita egongo dira.