Alkortak, Tapiari: "Ez da borondate politiko kontua, legedi kontua da"
Corrugados Azpeitia enpresa berriro zabaltzeko aukera dela eta sortu den polemikaren aurrean, zorrotz erantzun dio Nagore Alkorta Azpeitiko alkate (EH Bildu) eta Eudeleko lehendakariordeak Arantza Tapia Ekonomiaren Garapena eta Azpiegituretako sailburuari. Azken horrek atzo esan zuen, Azpeitiko Hirigintza Planaren arabera, Corrugados berriz irekitzea posible izango litzakeela, eta, horrenbestez, oztopo bakarra "politikoa" dela.
Alkortaren arabera, ez da egia Tapiak esandakoa, eta, orain arte duten informazioaren arabera, Hirigintza Planaren kontra legoke herrigunean dagoen enpresa berrabiaraztea. Hori dela eta, Udalaren erabakien aurrean "errespetua" eskatu dio sailburuari, eta argi esan dio ez dela "borondate politiko kontua", "legedi kontua" baizik. Hala, "sinesgaitza" iruditzen zaio legezkoa ez den proiektu bat defendatzea Eusko Jaurlaritzako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariek.
Horrekin lotuta, halaber, gai hau hedabideetan nola zabaldu den ikusita, harrituta dagoela ere esan du Azpeitiko alkateak. Horren irudikoz, "oso arraroa da" gaia hedabideetan izaten ari den oihartzuna, Udalak, oraindik, proiektuaren xehetasunak ezagutzen ez dituenean. "Horrelako gai bat mahai baten bueltan eztabaidatu aurretik, inplikatuta dauden aldeekin, hedabideetara aireratzea oso arraroa da", esan du
Gaiaren inguruko galdeketa bat egiteko aukerari buruz galdetua, Alkortak esan du momentu honetan aukera hori ez dagoela mahai gainean. "Gai honekin, oraingoz, herri galdeketa bat egitea ez da aukeretako bat. Behin proiektua bere osotasunean ezagututakoan eta Corrugados berriro abian jartzeko legezko aukera bat balego, herritarrek parte hartu behar dutela iruditzen bazaigu, orduan bai, galdeketa ez genuke baztertuko", esan du.
Berretsi duenez, Azpeitiko Udalak jarri du mahai gainean aukera bideragarri bat: Corrugadosen jardueraren zati bat herrigunetik atera eta Trukutxo eremura eramatea. Horren harira, ziurtatu duenez, enpresako buruzagiekin izandako bilera batean "aukera hori aztertzeko prestutasuna" agertu zuten, hasiera batean, baina "arrazoi ezberdinak tarteko", jarrera aldatu zuten. Alkateak uste du "Jaurlaritza prest balego aukera hori aztertzeko", enpresak ere kontuan hartuko lukeela.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.